SAN JUAN: AZKEN TXANPAREN GARRANTZIA


1985eko urriaren 06an
Paco Prieto, "Koxtape" elkarteko entrenatzaile eta lehendakariarekin
Paco Prieto: «Gure arraunarekiko zaletasuna? Mundua sortu zenetik...»
SAN JUAN: AZKEN TXANPAREN GARRANTZIA
Pasai Donibanek azkeneko estropadetan egin duenak amaitu berri zaigun denboraldiaren islada adierazkorra bezain gardena erakusten digu: lehenbiziko arraunkadetan atzean galditu, pixkat geroxeago besteak aurreratu bandera irabazteko azkenik. Euskadiko txapeldunek era honetan ekin zieten denboraldiaren lehendabiziko banderei, azkeneko lauak irabaztera iritsi direlarik, Kontxako estropadetan nabaritu genien zuzpertzeak kasualitatearekin zerikusirik ez zuala erakutsiz. Gu, ''Koxtape'' elkartearen inguruan biltzen diren arraunlarien entrenatzailea, lehendakaria eta protagonismo guztietatik ihes egiten duen Paco Prieto sanjuandarrarekin mintzatu gara. Lortu egin den arrakasta elkarteko denen artean posible izan dela argi eta garbi dadila adierazi digu elkarrizketa hasi baino lehen.
ARGIA.– Noiztik datorkion San Juan herriari arraunarekiko zaletasuna?
PACO PRIETO.– Esan genezake mundua sortu zenetik. Duela 110 urtetatik edo hasi ziren gure berraiton horiek hain zoragarria den kirol honen lehendabiziko pausoak ematen. Garai hartan, jakin. ez ziren gaur bezalako estropadak antolatzen. Kuadrilen arteko apostuak egiteko aitzakia ederra suposatzen zuten, hain zuzen. Denbora horiek pasa ziren eta egun «C.A.Koxtape» izeneko elkartean etengabe ari gara lanean haiek landatutako lehendabiziko hazia lehor ez dakigun. Dena den, guk «Koxtape» bezala ez dugu inolako protagonismorik hartu nahi zeren, izan ere, elkartea sortu bait genuen federatutak izateko eta «Banco movil»-ean lan egitearren. «Banco fijo»-n benetako protagonismoa San Juan herriari eman behar zaio. San juandarrek betidanik daramagu arraunlaritza zainetan, gure odola arroxa kolorekoa bihurtu zaigularik.
A.–San Juango ez den edonori zaila egingo zaio hau ulertzea.
P.P.– Gure zaletasuna ulertzeko sanjuandarra izan behar duzu halabeharrez. Kontura zaitezen norainokoa izango den gurea ni txikia nintzela Donostiako estropadak ikustera eramaten ninduenean aita zenak urteko egunik alai, garrantzitsu eta pozgarriena zitzaidala. Esan dizudan bezala arroxa dugu odola eta tintorerietan arazo larriak izan ohi dituzte gure kamisetetako kolorea erdiesteko behin baino gehiagotan koloreaz alda dezagun eskatu digutelarik. Ulertuko duzunez horrelakorik egingo bagenu...
A.–Horregatik izango ote da San Pedrokoen eta zuen artekoaren elkarrekiko kupidagabeko lehian aritzea denbora batean?
P.P.– Egia esan eta gaurko ikuspuntutik begiratuta aitortu behar dut fanatismoaren mugatik oso hurbil ibili ginela. Estropadak direla eta bi herrien arteko ezin ikusiak nabarmenak izan dira bi herriek puntako arraunlariak zituztelako. Estropada baten garaile San Juan suertatzen bazen hor genituen San Pedrokoak gure gorputzen kontrako koheteak jaurtikitzen plazan gure arrakasta ospatzen ari ginen bitartean. Zoritxarrez, gaur egun haiek ezin dezakete gurekin konpetitu baina biok batera berriro puntan bageunde estalita daramagun su hori berpiztu edo desestali egingo litzateke.
A. - «Banco fijo»-az hitz egin baino lehenago aipa al zenezake laburki bada ere «banco movil»-ean lortu izan dituzuen sariak?
P.P.–Modalidade honetan Estatu eta Munduko mailan sona haundiko arrakastak geureganatu ditugu. Hor daukagu Lasurtegi eta Oiarzabalenak. talde bezala laugarren postua mundialetan eta abar. Gauza hauek ezer gutxi aipatzen dira komunikabideetan araunlaritzari ez bait diote garrantzirik ematen. Baina futbola da eta badakizu... Azkeneko mundialetan Luis Mari Lasurtegik hirugarren postua eskuratu zuen. Ba al dakizu zenbatu idatzi duten horretaz egunkarietan? Bada, bizpahiru lerro eskaini diote, besterik ez. Lotsagarria benetan.
A.–Pozik al zaude denboraldi honetako emaitzekin?
P.P.–Denok aurpegiratzen didate sekulan ez nagoela pozik erdiesten dugunarekin. Eta egia da. Ni ez naiz pozik geratzen den horietakoa. Ados nago emaitzekin baina ez lozorroan geratzen. Zu hirugarren postua lortzeagatik pozik bazabiltza inoiz ez zara lehena izango. Aurtengo banderak ahaztuak ditut iadanik eta datorren denboraldia prestatzeari ekiten ari gatzaizkio. Hasteko, laister emango diegu hasiera arraunlaritzari buruzko zenbait ikastarori herriko nahi duen mutil guztiekin. Nire asmoa Tor izeneko goi mailako entrenatzaile ospetsua ikastaro hauen arima izan dadila da, Arraunlari-eskola bat sortu nahi dugu.
A.–Nola ikusten duzu Euskadiko arraunlaritza?
P P.–Inoiz baino hobeto. Oso maila altuetatik gabiltza. Arraunlarien kopurua erruz ugaritu egin da alde batetik eta bestetik esan genezake ezin daitekeela aurkitu gainerantzeko beste kirolak praktikatzeko egiten diren entrenamenduetan arraunlarienak bezain intentsibo eta konpletoak. Esate batetatako, gure kadeteak bi orduz iharduten dira egunero, zenbait kiroletako profesional batzuk baino gehiago.
A.–Mutil bati hau exijitzea ez al da gehiegi izango?
P.P.– Bai. Ni ere horretan nago. Bederatzi urtetako mutil batek irabaziko badu gogor entrenatu beharra dauka eta ni pentsatzen hasia naiz hobee litzatekeela haiei ez entrenatzea zeren eta egiten diren saioak gogorregiak direla adina honetan.
A.–Orduan, non kokatuko zenuke adinik onena arraunean iharduteko?
P.P. - 15 eta 16 urte bitartean. Beti irabazten duen 9 urtetako mutil bati urte gutxi buruan joan egiten zaio puntan mantentzeko motibapena eta aspertu egiten da.
A.–Ez geundeke oker egunero hiru orduz entrenatzen duten arraunlari helduez ez daukatela ia ia arnasa hartzeko denborarik esango bagenu, ezta?
P.P.–Gogorra da, bai; Mundu honetan sona haundiko pertsona izatea mikatza da eta gure kasoan puntako arraunlaria izateko nobioak edo andregaiak alde batera utzi egin behar dira.
A.–Zure ustez, arraunlaritza profesio heltzearen gurdian sartu beharko litzateke?
P.P.–Beno, nik kirol guztiak profesionaltzearen kontrako eritzia agertu izan dut beti. Gertatzen dena zera da, gehienok profesionalizatutak daudela asike zergatik ez zaie lagundu behar balio duten arraunlariei? Honekin esan nahi dut puntako eta eliteko arraunlariei eskaini egin beharko lizkiekete eskola eta ikastoletako soinketa irakasle postuak aholkulari edo entrenatzaile postuak Hemendik dei bat egin nahi diet Diputazioei, gobernuari eta dagokienei balio duten pertsonengan jar dezatela konfiantza osoa Euskadiko kirol maila altxatzearren.
A.– Nor iritsi daiteke eliteko arraunlaria izatera?
P.P.– Denboraren poderioz bere burua ezagutzera heldu dena. Zuk zure gorputza ezagutzen baduzu jakingo duzu noiz egin hau edo hori. Arraunlari batek jakin behar du noiz entrenatu gogor eta noiz etxean geratu, noiz entrenamendu mota bat egin eta noiz bestea, zergatik irabazi duen eta zergatik galdu duen.
A.– Zer gertatu ote zaizue denboraldiaren azkeneko banderetan jaun eta jabe izateko?
P.P.–Psikologia.
A.–Ez dut ulertzen.
P.P.–Guk badakigu, jakin ere, entrenamenduek daukaten garrantziaz baina ez gara ahaztutzen pertsona batek giharrez gain daukan beste zerbait horretaz. Pertsonaren subkonzienteaz ari natzaizu. Guk puska edo ata! hori psikologo baten bidez uztiatzen dugu. Guk mutilei esango bagenie irabazi egin behar dutela, beren konszientzia objetiboarekin baietz erantzungo ligukete, baina konzientzia subjetiboek esango liekete ezetz zeren aurrean daukaten Zumaia edo Oriori inoiz ez bait diete irabazi. Psikologo on baten bidez mirari haundi bat dirudiena lortu dezakezu heuren subkonszienteak konbentzitutak gera daitezen gai direla talde horiei irabazteko haiek bezain ondo entrenaturik daudelako eta abar. Hau da guri gertatu zaiguna eta Kontxako estropadetan konturatu ziren gai zirela beste denei gainditzeko. Lasurtegi eta Oiartzabalen inkorporazioa taldean faltatzen zen pilura sikologikoa izan zelarik.
Entrenamendu on bati klase psikologiko on bat erantsi behar diozu. Biak ezinbesteko elementuak dira ze, bat faltatzen denean arrakasta ez da iristen. Adierazpen honen bidez uler daiteke bakarrik Orioren hondamena. Oriok Zumaiari irabazi nahi zion. Hori lortu ezinean zebilenean gu hasi gintzaizkion gainditzen eta hatu asimilatu ezin zutenez psikologikoki goitik behera amildegiratu ziren
A.– Kontxan Matxaini omenaldia egiteko eratu ziren denboraldi honetako azkeneko estropada ez zenuten irabazi.
P.P.– Eske neurri desberdinetako kale batetik bazabiltza arraunean, orduan ez duzu izan behar txapelduna, supeman baizik. Gu segituan konturatu ginen lehendabiziko txandan Oriori zer gertatu zitzaion Donostia enbarkazioaren aurrean zihoanean eta ziabogatik irtetzean atzean geratu zenean. Guri bigarren kale hartatik korritzea zegokigun. Lehen ziabogara heldu baino pixkat lehenago bi largotako tartea generamakion Kaikuri. Ziabogatik irteneta hara!! KaiLu gure aurrean. Guk ez genuen gure ezadostasuna aurkeztu unerik aproposena ez zelako, estropada horren kursua ezberdina bait zen.,omendua Matxain zelako eta guk protagonismorik hartu nahi ez genuelako.
A.– Nolakoa izan da San Juango biztanleek bandera irabaziaren bakoitzaren aurrean egin dizueten harrera?
P.P. Egin dizkiguten harrerak apoteosikoak izan dira. Lehendabiziko bandera irabazi genuenetik etengabeko jaia izan dugu herrian, musika eta guzti. Herriko guztiei eskertu nahi diegu gurekiko izan duten jarrera onagatik. Dena den, ni gehien hunkitu eta emozionatu nauena herriko aitonei begietatik negarrak zerizkiela ikustea izan da.
A.–Luze mintza gintezke zurekin. Paco, baina hasiera duten gauza guztiekin gertatzen den bezala guk ere elkarrizketa honi amaiera jarri behar diogu. Baina, bukatu baino lehen, zer esan diezagukezu duzuen aurrekontuaz?
P.P.–Gure presupostua 8 miloitara iristen da eta guk nola hala betetzen dugu. Sarietako dirua arraunlarien artean banatzen dugu gastuak deskontatuz gero. Gastu horietatik ez diegu kentzen enbarkazio berri bat erosteko behar den dirua. Diputazioak eta Iberduerok zeregin honetan laguntzen bait digute.
Anekdota gisa esan nahi nizuke aurten 100.000 pezeta gastatu dugula glukosa erosten.
A.– Litxarrero horiek! (brometan esaten diogu).
UREDERRA

San Juandar herriaren zerbait bezala jotzen da "Erreka" trainerua.
Bakarrik bere gorputza goitik behera ezagutzen duenak iris daiteke eliteko arraunlaria izatera.
20-21

GaiezKirolaArraunaBesteak
PertsonaiazPRIETO1
EgileezURDANGARIN1Kirola


Azkenak
Bertan behera utzi dute Donostiako surf txapelketa bat, israeldarren parte hartzea dela eta

Hamabost urte inguruko lau surflari israeldarren parte hartzea zela eta, hainbat eragilek protesta egin eta Groseko Surf Indarrak elkarteak lehiaketan ez parte hartzea erabaki du. Waxdayz jaialdiaren antolatzaileek ere surflari israeldarrak kaleratzea eskatu die WSL World Surf... [+]


2025-06-04 | Uriola.eus
Manteroekin eta Ainararekin elkartasuna adierazi dute Bilboko Epaitegiaren aurrean

Ainararen aurkako epaiketa dela eta, Bilboko Epaitegiarekin aurrean elkartu dira Manteroekin bat! plataforma eta bertaratutakoak poliziaren gehiegikerien eta egiturazko arrazakeriaren aurrean, elkartasunez antolatuko direla aldarrikatzeko.


2025-06-04
“Traumak eta deserrotuta egoteak saharar guztion bizitzak zeharkatzen ditu”

Munduko gatazka ugariak kontatzera ohituta, oraingoan bere gatazka propioari jarri dizkio berbak Ebbaba Hameidak (Tindufeko errefuxiatu guneak, 1992) bere lehen eleberrian: Flores de papel (Paperezko loreak) (Peninsula, 2025). Hiru belaunalditako emakume banaren istorioak... [+]


Iruñeko Alde Zaharreko etxegabetzea geldiaraztea lortu dute

San Lorenzo kalean 57 urteko emakume bat –Ana Belen– etxegabetzeko agindua zegoen asteazken goizerako. Hori eragozteko, etxearen atarian 07:30etik aurrera bilkura deituta zuen Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. Azkenean ez da etxegabetzea gauzatu.


Hana Zjakic. Inguruari adi
“Ez nintzateke ase sentituko, lau urteren ostean, hemengo kulturaz eta hizkuntzaz ezertxo ere ez baneki”

Iaz ezagutu nuen Hana Zjakic, Bollotomaseko bertso-saioaren aurretik mahai-buelta berean suertatuta. Ingelesez egin behar niola aipatu zidaten. Eta ni, orduan, kezkatu egin nintzen, ea saioan bertan inor arituko ote zitzaion xuxurlari. Lasai egoteko esan zidan berak, lehenago... [+]


Albert Le Layek ez zuen trukean ezer eskatu

Canfranc (Huesca, Espainia), 1940ko ekaina. Charles De Gaulle jenerala buru zuen Londresko Frantzia Askearen gobernuak erabaki baten berri eman zion Albert Le Lay Canfranceko nazioarteko tren geltokiko Frantziako aduanako arduradunari: bere postuan geratu behar zuen. Ez zirudien... [+]


Talentu bila

Talentua garai honetan zaindu, babestu eta erakarri beharreko altxorra ei da. Horregatik, Kutxabankeko lehendakari Anton Arriolak hezkuntzan ingelesari garrantzi handiagoa eman behar zaiola adierazi du, eta euskara horretarako oztopo izan daitekeela Poloniatik etor litezkeen... [+]


2025-06-04 | ARGIA
Osasun arreta euskaraz bermatzeko zortzi eskaera egin dituzte EHEk eta Aintzatek

Osasungintzako 501 langilek bat egin dute zortzi eskaera zehatz dituen manifestuarekin. Helburua, osasun arreta euskaraz eskaini, eman eta bermatzea, “edonon eta edonoiz, maila guztietan eta ahoz zein idatzizko harremanetan”.


2025-06-04 | Itxaro Borda
Begi zabal itxiak

“Hauxe titulu bitxia” erranen du aspaldian leitzen nauen ARGIAko irakurleak. Jakingo du halaber Stanley Kubrick zinegilearen azken filmaren zale amorratua naizela. Horrek hura esplika dezake. Funtsean, begiak zabal itxita begiratzen diogu munduari, bereziki Gazako... [+]


2025-06-04 | Gorka Menendez
Armatzea eta autodefentsa

Badirudi Europar Batasuna eskalada beliko betean sartu dela. Munduaren ordena geopolitikoa kolokan dabil eta Europak bertan zuen pribilegiozko lekua galtzeko arriskua ikusi du. Autonomia estrategikoaren lemapean, beste neurri askoren artean, industria armamentistikoa... [+]


2025-06-04 | Cira Crespo
Greba orokorra

Euskal Herriko mugimendu abertzaleen hasieran, langile borrokak kanpotik inposaturiko zerbait balira bezala ikusi ohi ziren. Euzkadi egunkariko orrialdeetan maiz irakur zitezkeen sozialisten kontrako diatribak. Harritzekoak ere ez ziren erasook, egia esan, egunkari sozialistetan... [+]


Teknologia
KoipetsuAA

Aspaldi egin nuen lantegi batean, kapitalismoaren izaera alderatu zuten itsasoan koipe jario batekin, zabaltzen doan orbana, bidean hondakina eta miseria sortzen duena eta garbitzeko zaila dena.

Egun, AAren koipea nonahi dugu,beharbada ezagunenak honakoak direlarik:... [+]


Eguneraketa berriak daude