«Drogaren eraginak goitik behera aldatu du prostituzio tradizionala»


1985eko irailaren 29an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Rosa Andreu eta Karmele Vazquez, neska militante bi prostituzioaren ikerle
«Drogaren eraginak goitik behera aldatu du prostituzio tradizionala»
A.–Zeren gainean izango da zuek aipatutako kongresu hori?
E. - «Neska Gazteen arteko delinkuentzia, anilisisa eta baloraketa» izena du kongresuak. Florentzian ospatuko da European University Institut delakoak antolaturik. Instituto hau lan bat egiten ari da gai horri buruz eta subentzio bat jaso du Italiako gobernutik hau aurrera eraman ahal izateko.
A.–Zenbat jende eta ze herritakoek hartuko duzue parte?
E. .Hogeitabost hizlari izango dira. Ze herritakoak? Estatutik gu goaz. Gero badaiteke Madrilgo beste andere bat ere agertzea: garai batean egin zuen lan bat gai honen inguruan.
A.–Zein da zuen txostenaren gaia?
E.– Neska gazteen prostituzioa. Guk lan oso bat egin berria daukagu prostituzioari buruz. Lan horren parte bat da kongresu honetan neska gazteen prostituzioaz aurkeztuko dugun txostena.
A.–Labur labur esanda zer da hor esaten duzuena?
E. - 21 bat urtetik beheragoko prostituta gazteak daudeneko lekuak kokatu, beren eguneroko bizitza nolakoa den ikusi, beraien burua nola ikusten duten, nola autodefinitzen diren, zerekin identifikatzen diren, ze bizimodu daukaten eta beraientzat ea zer den prostituitzea.
Emakumeen marjinazioa gaur egun ikusi. Zergatik dira delinkuenteak gaur egun? Arrazoiak ez dira Franco bizi zeneko gararaietako berberak.
A.– Zuentzat prostituzioa delinkuentzia modu bat da?
E.–Ez, ez, ez, ez. Gertatzen dena da badagoela prostituten endokultura bat gure lanean "Droga, prostituzioa, delinkuentzia" izendatu duguna.
Prostituzioaren endokultura zerari deitzen diogu prostituzio tradizionalaren inguruan ematen den balore sistema horri, izakera, bizimodu, harreman mota horiei. Beti gethoaren inguruan izan dena. Isolamendu eta marjinazio horretan prostituten artean pentsamolde antzeko bat sortzen da. Horri deitzen diogu prostituzioaren endokultura.
Endokultura tradizional bat badago prostituzio mailan, baina gaur egun aldaketa batzuk ematen ari dira "Droga, prostituzioa, delinkuentzia" mailan.
A.–Ze aldaketa?
E.– Batez ere drogaren faktoreak eragin duena. Horren inguruan ematen den prostituzioak ez du zerikusirik prostituzio tradizionalarekin. Munduaren beste ikuspegi bat da.
A.– Tokiak berberak al dira? Bi prostituzio motak toki beretsuetan kokatzen dira?
E.– Batzutan bai, baina ez dute zergatik batera agertu beharrik. Santutxun, Otxarkoagan edo beste edozein auzotan ager daiteke horrelako endokultura bat, agertzen da, eta auzo horietako andere asko Las Cortes-era joaten dira prostituitzera. Nahiz eta espazio horretan ez izan endokultura horretan prostituzioak. badauka esanahi zehatz bat.
A.–Zuen lan honek egoera aldatzearren erabilpenik dauka?
E.–Ze aldaketa? Depende nor harrapatu behar duen aldaketa horrek. Prostitutak? Gizartea bere orokorrean? Prostituzioaren bezeroak?
A.–Zuei emakume militante bezala, emakumearen arazoan sakontzen diharduzuen horiei, egin nahi dituzuen aldaketetarako zein mailatan zaizue interesgarri?
E.–Nire ustez daukan aplikapen praktikorik behinena zera da, gauzak argitzearena eta gauza bakoitza bere lekuan jartzearena. Arazoa analizatzea.
Prostituzioaren munduan sartzca hori aldatu nahiean edo hori ezabatu nahiean...? Nik gauza bat oso argi daukat, prostituzioa beti egongo da.
A.–Beti?
E.–Bai, beti. Hemen gauzak doazen modura kontsumo gizarte hau prostituzioaren aurkako edozein gauza irensteko gauza da; bai eta komerzializatzeko ere. Prostituzioak iraun egingo du aldaketa sakon bat ematen ez den neurrian. Ez egitura mailako aldaketa bakarrik. Aldaketa oso bat harreman mailan, bizimodu mailan, sexo arteko harremanetan bereziki. Sexo arteko harremanak aldatzea oinarrizkoa da. Emakumearen definizioa aldatzea oinarrizkoa da. Gaur egungo herri sozialistetan ere ematen da prostituzioa zeren eta emakumearen definizio bat bait dago tradiziozko hainbat eta hainbat mantentzen jarraitzen duena. Baina hau oso epe luze batean planteatu beharra dago. Orain egin daitekeena errealitatea agertzea da egin dugun azterketa eta interpretazioaren arauera. Errealitatea agertu eta esan nola prostituzioa erabat loturik dagoen familia planteamendu tradizionalarekin.
A.–Familiaren planteamendua...
E.– Ez bakarrik familiarena. Gizartea bera kuestionatzea. Planteatzea eta eztabaidatzea, eta ikustea prostituzioa izatea erabat batera datorrela gaurko familiaren planteamenduarekin. Planteamendu orokorrak eztabaidatzen hasi ahal izateko bide bat irekitzea ...
A.–Familiarenarekin zer esan nahi duzue, gaur egun dagoen familiaren egitura dela prostituzioa posible egiten duena?
E.- Bai, bai, noski. Ez posibilitatzen duelako, baizik eta elkarren artean erlazionaturik daudelako.
A.–Ze familia mota?
E.–Familia patriarkala. Lana sexoaren arauera bereiztea, familiaren funtzionamendu egitura, boterearen banaketa familiaren barruan, semealaben heziketa... gai hauek gaurko familiak planteatzen dituen modura bezero sortzaile bat izatera darama.
Begiratzen baduzu Las Cortes-eko giroa duela 40 urte, hara señoritoak joaten ziren larrua jotzera ezkondu aurretik edo soldaduskara joan aurretik "gizon" egiteko. "Gizon" egiteko matrimoniotik kanpo egin beharra zeukan larrutan.
Ejekutiboen mailan esatebatera, ze prestijioa ematen duen emakumezkoekin horrelako harremanak izateak. Hor beste modu batetako prostituzioa da, ez da tradizionala, baina prostituzioa da. Prestijio handia ematen diete, beraien familietatik kanpo, beraiekin prostituitzen diren emakumeekin harremanak izateak.
Familiaren planteamendu horretan ezinezkoa da familiatik kanpo harremanak edukitzea beste batekin.
A.–Prostitutekin ez ezik.
E.–Prostitutekin ez ezik.
A.– Maitale instituzionalizatu bat balitz bezala...
E.–Maitaleen afera ezberdina da. Maitaleak badaude, baina gehiago ezkutatzen dira. Ejekutibo bat ezaugarria da jende askorekin harremanak izatea. Andere bakar bati, emazteari, edo bati bakarrik lotzea "zaharra" litzateke kontzeptzioz. Neska asko eta diferenteekin behar dute...
A.–Baina "palanka"ra ez doaz ejekutiboak bakarrik...
E.–Ez, ejekutiboak ez dira palankara joaten. "Palanka" morbosoa da eta sektorerik arruntenetara mugaturik dago. Psikologo edo psikiatra mailakoa da. Prostituzio tradizionalak bere sinboloak dauzka eta ejekutibo bati ez zaio gustatzen puta erabat makilatu eta demakratu bat.
A.– Zein dira prostituta gazteak dauzkaten arazo nagusiak?
E.– Arazoak? Berain bizimodua kontatzea daukagu, baina horrela, arazoak...?
A.–Koadro labur batetan ikusteko moduan...
E Las Cortes-en puta-yonki-gazteen bizimodua pikatzea da. Beti pikatzea eta pikatzeko prostituitzea. Berarekin bizi denak ematen dio heroina. Berak egiten dizkio kontaktoak. Putak dirua atera behar du. Ez du semealabarik egin nahi. Bere beharrak oso inmediatoak dira.
A.– Osasun arazorik, kutsadura arazorik?
E.–Denak. Heriotzak ere bai. Gu honetan aritu garen hilabeteetan bi edo hiru hil dira.
A.–Arrisku bat izango dira bezeroentzat... Hepatitisa esatebatera, kontaktoaren bidez pasatzen da...
E.–Hepatitis eta eritasun benereo mordo bat dauzkate gazteek. Noski, arriskugarria da beti gizonezko batentzat putetara joatea...
A.– Bai, baina puta tradizionalek zeukaten arrisku guztiez gain oraingo hauek beste bat ere badaukate: hepatitisa.
E.–Bai. bai, eta SIDA, eta...
A.–Jarrai dezagun hasi dugun koadroarekin.
E.– Ba dira beste prostituta gazte batzuk, Las Cortes-eko horretan jarraituz adibidez. Prostituta zaharragoen alabak izaten dira eta erabat hartzen dute parte bere amaren endokulturan. Balore sistema berbera daukate nahiz eta "kulpabilidadea"rena ez izan hain zamatsua beraientzat; edo lasaiago hartzen dute erretiroa eskainiko dien tipoa agertu bitartean. Andere horiek bestalde giro horretatik ezin atera ahal izatea sentituko dute.
Tartean bezala daude. Yonkien eta puta-zaharren bizimoduaren tarteko batetan bezala daude. Batzuk amaren bide berbera jarraituko dute. Beste asko pikota batzuk dira.
A.–Eta ba al dira ez pikota ez puta baten alaba direnak?
E.–Bai... Ijito gazteak ere badaude. Ez dira pikotak, oso gazteak dira, eta ez dira prostituten alabak. Lehen ijito bat ez zen prostituitzen, beraien kulturan oso txarto ikusita dago. Baina orain bai.
A.– Droga prostituzio munduan sartzeak,eta horrek sortzen dituen ondorioak, gisatasunak etar, konflikto baten sortzaile izan daiteke? Estatuak eskua sartzeko adinako konfliktoa?
E.– Instituzioek hartu dute parte Las Cortes-etan... Baina konfliktoa? Ez dut uste. Las Cortes eta horrelako inguruak hiltzen ari dira. Zahartzen. Hamar mila pezta ez dauzkatenak edo 50-60 urte dauzkatenak bakarrik joaten dira horra.
A.–Hamar mila pezta?
E.–Hamar mila pezta kanpokoek eta klub-etakoek. Gero hor ematen den konfliktoa zera da, betiko puta zaharrak eta trapitxeoarekin nahasian dabiltzanen artekoa.
A.–Zertan nabarmentzen da konflikto hori?
E.–Ez dute elkarren artean traturik, baina zaharrei pena ematen die yonkiek.
A.–Gatazkarik ba al dago ordea?
E.–Zuzenean ez. Baina badago. Ze zaharrentzat auzoak "kalitatea" galtzen du. Askotan gainera alabak dituzte yonki horiek eta oso gertutik ezagutzen dute drogaren arazoa.
E. JIMENEZ
23-25

GaiezGizarteaSektore bazEmakumeaProstituzio
GaiezGizarteaDrogaKontsumoa
PertsonaiazANDREU1
PertsonaiazVAZQUEZ2
EgileezJIMENEZ3Gizartea

Azkenak
Asteburu honetan eginen da EHZ festibala, Arberatze-Zilhekoan

Fermin Muguruza afixan nagusi, Olaia Inziarte, Naxker, Xiberoots, Errobi, Kaskezur, Zetkin, Tapia eta Leturia eta beste hainbat musikari igoko dira oholtzara ekainaren 27, 28 eta 29an. Horrez gain, antolatu diren hitzaldietan, hala nola lurraren defentsaz, diskurtso eta... [+]


Udaltzaingoan arreta euskaraz bermatzeko gomendatu dio Arartekoak Erandioko Udalari

2024ko irailean, herritar batek salatu zuen Erandioko udaltzain batek arreta euskaraz ukatu eta jokabide hori behin baino gehiagotan errepikatu zela, baita telefonoz kexatu zenean ere. Salaketak erakusten duenez, hasiera batean, arreta eta dokumentazioa gaztelaniaz bakarrik eman... [+]


2025-06-24 | Gedar
“Gazteon erantzunari esker Durangoko Gaztetxeari eustea lortu dugu”

Gaztetxearen aldeko manifestazio jendetsu bat egin zuten larunbatean Durangon, espazioaren irekieraren berri eman eta lau egunera. "Lehenengo gaua ere ez genuela bertan pasatuko esan ziguten, eta oraindik gaztetxean tinko jarraitzen dugu", aldarrikatu... [+]


2025-06-24 | Euskal Irratiak
Laida Mugika
“Espero dugu datorren urtean halakorik egin beharrik ez izatea, eta errektoretzak neurriak hartzea”

Errektoretzaren erantzun ezan, ehun bat irakaslek berriz eskainiko diete ikasleei ahozko froga euskaraz pasatzeko aukera. Guraso elkarteek ere bat egin dute ekimenarekin, errektoretzaren inplikazioa eskatuz.


Eskuin muturreko talde batek Donostiako ‘Jesusen Bihotza’-ren aldeko ekimena egin du

Donostiarra, defenda ezazu zurea leloarekin pankarta bat jarri dute, Jesusen Bihotza duen Espainiako bandera batekin batera.


Hazparneko etxebizitza agentzia bat okupatzeagatik epaituko dituzte zazpi lagun irailean

2024ko urtarrilean Arberoako Lurra eta Etxebizitza kolektiboak Hazparneko Puyo agentzia okupatu zuen. Ekainaren 20an elkarretaratzea egin zuten ekintzaileei babesa emateko.


2025-06-23 | Axier Lopez
asteko argazkia
Isolamendua

Israelek aldebakarrez eraso egin dio Irani eta 585 pertsona baino gehiago hil ditu, horietatik %90 zibilak. Nazioartean atxilotzeko agindua duen Benjamin Netanyahu gerra-kriminalak dio "eraso prebentiboa" izan dela, bere inguruan inork ez dezan eduki berak aspaldian... [+]


NATOrekiko kompromisoak gastu militarra %5era igo gabe betetzea adostu duela iragarri du Sánchezek

Igandean iragarri du akordioa Pedro Sánchez Espainiako presidenteak. Espainiak gastu militarrera BPGaren %2,1 bideratuko duela ziurtatu du.


Israelek beste 33 palestinar hil ditu Gazan, eta Mahmud Khali ikaslea aske utzi dute AEBetan

Israelek 33 palestinar hil ditu Gazan igandetik astelehenera bitartean, horietatik sei janari bila zihoazela. Israelgo armadak jakinarazi du Gazan bahituta zituzten hiru israeldarren gorpuak berreskuratu dituela. Bestetik, Mahmud Khali AEBetako Columbia Unibertsitateko ikaslea... [+]


2025-06-23 | Hala Bedi
Gasteizko Txosnek 2025eko programazio osoa argitaratu dute

Gasteizko Txosnek gaur aurkeztu dituzte ofizialki 2025eko Andre Mari Zuriaren jaietarako kartela eta musika zein kultur programazioa. Hirugarren urtez jarraian, Entxosnatu, etorri gugana! lelopean, gune autogestionatuak abuztuaren 4tik 9ra egongo da irekita, 40 kontzertu eta... [+]


“Ongi etorrien” auziko inputatuei bi urteko espetxe zigorra ezarri diete eta ez dira kartzelara joango

Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicenteri 120 ongi etorri baino gehiago antolatzea eta terrorismoa goratzea leporatzen zien Espainiako Auzitegi Nazionalak. Auzipetuek, akusazio partikularrak eta... [+]


Ugatza Azazetan: kontserbazioa edo txikizioa?

Joan den igandean, ekainak 15, ugatzari buruzko artikulu interesgarria argitaratu zuen Rosa Canchok El Correo egunkarian. Azken urteotan hegazti sarraskijale adierazgarri honek Araban bizi duen itxaropen onaren egoeraz hitz egiten zen testuan. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen... [+]


AEBak gerran zuzenean sartu ostean, Iranen “erregimen aldaketa” behar dela esan du Trumpek

Irango hiru gune nuklear nagusiei eraso egin ostean, Donald Trump AEBetako presidenteak "Iran berriz handi egiteko" erregimen aldaketa bat behar dela adierazi du sare sozialetan. NBEren Segurtasun Kontseiluak larrialdizko bilera egin du, eta Errusiak, Txinak eta... [+]


Eguneraketa berriak daude