ARANTZA MENDIZABAL ORAINDIK ERREKTORESA DUGU.


1985eko irailaren 29an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Arantza Mendizabalekin elkarrizketan.
Ikasturte berria eta arazo zaharrak
ARANTZA MENDIZABAL ORAINDIK ERREKTORESA DUGU.
Ez zaigu erraza izan Arantza Mendizabalekin elkarrizketa lortzea. Emakume lanpetua da. Bi aste pasatuta, azkenik ikasturte berriaz hitz egitea lortu dugu, telefonoak etengabeki moztu arren. Ikaslego eta irakaslegoaz, infraestrukturaz eta numerus claussus-aren arazoaz mintzatu zaigu, arin baina pentsatuta. Hona hamen elkarrizketa luze horren laburpena.
ARGIA.–Arantza, Goio Monrealek utzi zuen, Alvarez Isasi ez zen onartua izan, eta irailaren konbokatotiara inor ere ez zen aurkeztu. Zu eta zure taldea interinoki zaudete errektoregoan. Zein da errektore berria izendatzeko segitu behar den prozedura?.
A.M.–Irailaren 4ean inor ez aurkeztean, nik egin nuena zera izan zen, bi astetan zehar dekano eta zuzendariekin, juntakoekin eta interesgarri iruditzen zitzaizkidan beste batzurekin hitz egin nuen egoera honi zer nolako irteera eman dakiokeen ikusteko. Juntan bertan galdera bera azaldu nuen, ea zer zen zuzenena, hauteskundeak berehala konbokatzea, edo ea ez ote zen komenigarriagoa hilabete batzu atzeratzea. Edozein kasutan ere nik behin behineko gobernua eratu behar zela esan nuen, ni neu bakarrik hauteskundeak konbokatzeko izendatu bait ninduten, eta beraz nire kargua mahai gainean jarri behar nuela.
Hala ere, nire eritzia azaldu nuen. Nik ez dut egoki ikusten Juntak hauteskundeak inmediatoki konbokatzea. Egoera grabea da, eta hobe ikusten nuen erabakia Klaustroan hartzea, bere gainetik pasatu gabe.
Juntan azaldu ziren eritziak danetarikoak izan ziren: hauteskundeak orain konbokatzea, triunbirato bat sortzea, dekano edo katedratiko nagusiena jartzea, eta baita ere, gobernuari errektorea izenda dezala eskatzea. Azkenean, klaustroa konbokatzea erabaki zuten, urriaren lerako.
Klaustroaren gai bakarra hauxe da, errektorea izendatzeko proposamenak. Klaustroan erabakitzen bada hauteskundeak orain konbokatzea, aurrera, baina pertsonalki uste dut oso zaila dela kandidatoak aukeztea, eta ez dut uste aurreko epea txarra izan zenik, norbaitek esan zuen moduan.
A.– Klaustroak hauteskundeen konbokatoria atzeratuko balu, orduan zuk errektoresa funtzioak betetzen segituko zenuke?
A.M.–Nik klaustroari behin behineko gobernua izendatzea eskatuko nioke. Egingo ez dudana zera da, hemen inertziaz jarraitzea beste sei hilabetetan. Irtenbideak egon ba daude: dekano nagusiena, edo kolaborazio gobernua dekanoen artean, edo triunbirato bat... edozer.
A.–Eta botere hutsunearen fentasmak ez zaitu bultzatuko hemen segitzera?
A.M.–Ba dakit hortik esaten dela nik dena bertan behera lagatzeko mehatxua erabili dudala. Eta gauza bat argi utzi nahi dut: akatsak lepora diezazkidakete, baina zerbait ezin badidate aurpegiratu erresponsabilitate falta da; guzti hau hauts eginda zegoen momentu batetan, nik nire kargu hartu nuelako, eta uda osoan hemen egon naizelako, neu bakarrik.
Nik hemen segitzca azken irtenbidea da. Beste soluzio guztiek porrot egiten badute, ni ez naiz joango, baina irtenbide hori residuala da.
A.– Zure ustez, zein da irtenbide hoberena, non ikusten duzu soluzioa?
A.M.–Egia esaten badizut, ez dakit zein den formula hoberena. Benetako soluzioa errektore berri bat izango litzateke, normalki hautatua, eta beste guztiak konponbide txarrak dira, behin behinekoak, eta unibertsitateari kalte egingo diotenak.
A.–Ba agian ez da hau momenturik huberena honelako botere problemak egoteko, ikasturte hasiera problematiko baten aurrean, ezta?
A.M.–Ba bai, niri dena tokatu zait: ikasturte hasiera, legearen erreforma, sailen sormena, hasita dauden obrak. zentruen erreglamentuak, den-dena. Momentu marabillosoa da!
A.–Ea, zatika ikusiko dugu. Ikusten denez, aurten lehenengo kurtsoaren hasiera asko atzeratuko da; matrikulak oraindik ez dira egin. Zergatik da hau?
A.M.–Ikasleak zentruetara sartuko dira notaren arauera, eta ekainean zein irailean aprobatutakoek eskubide berbera dute, beraz iraileko notak ikusi arte ezin da zentru adjudikapena egin. Bestaldetik, lehen postuan eta bigarrenean aukeratutakoa ikusi behar da, eta berriro zerrendan jarri, notaren arauera.
A.–Eta aurten ere problemak egongo dira numerus claussus dela eta, iaz Arte Ederretan egon ziren bezala?
A.M.–Iazkoa hemengo arazo bat izan zen, baina bestela, numerus claussus-ena Madriletik datorren kontua da. Zentru batzutan matrikula mugatzea onartu dute, konkretuki Arte Ederretan, Medikuntzan, Ekonomiketan, Magisteritzan, Zuzenbidean eta Entrepresa Zientzietan. Zuzenbidean ez da neurri hau aplikatuko, gure kasuan behar ez dugulako. Zentruen aukeraketa ez da kasu askotan guk dauzkagun beharren arauera, beste unibertsitatetan daudenen arauera baizik.
Nik ez dut uste problemarik egongo denik Ekonomiketan ezik. Aurreinskripzioa oso handia izan da, eta batzu kanpoan geldituko dira. Beste zentruetan aurreinskripzioaren mortalitatea oso handia izaten da, 35koa. Kontutan hartu behar da gero Deustora edo Nafarroara doazen asko hemengo zentruetan ere aurreinskribitu egiten direla, badaezpada.
Dena den Gobernu Juntan ikasleen demanda absorbitu behar dela erabaki zen, nahiz bigarren zein hirugarren opzioan izan. Hala ere ez dut uste aurten istilu handirik sortuko denik. Ekonomika kasuan oso argi dago. Ez dago 4.500 ikasleentzako lekurik, Fakultatea 1.200rentzat pentsatuta zegoelako.
A.– Hainbat fakultatetan obrak egiten ari dira, oraingo instalazioak handitzeko eta hobetzeko asmoz. Zeintzu dira orain martxan dauden obrak?
A.M.– Leioan Informazio Zientziak fakultatea handitzen ari da, eta Aulario berria eraikitzen. Arte Ederrak ere hona ekar liteke, baina obrak urtarrilan amaituko dira, epeak betetzen badituzte, eta ez dut uste. Gero Donostian Kimika, eta Araban Filologia; exkabadoreak behintzat hasi dira. Proiektu batzu onartuta daude Arkitektura eta Donostiako OHOkoa, esaterako, eta Zorroagan bertan ba daude proiektuak.
A.–Egoera hau unibertsitate gazte boten ondorioa da, ezta?
A.M.–Bai uste. Eta gure unibertsitatearen hazkundearen ondorioa. Gu kontrara ari gara hazten. Europan unibertsitatea estabilizatu zen momentuan gureak hazten segitu du. Gainera, sortu zenean, ez zen laguntza presupuestario nahikorik eman, eta orain bai lortu da. Horregatik ari gara egiten orain beste unibertsitateetan aspaldian egin zen gauza bat, minimoki ekipatu. UPV-EHU orain arte besteen zenizienta izan da, eta azken presupuestoan mila milioi eman digute.
A.–Diru guzti honekin, obrak egitetik aparte, kontratazio berrien arazoari ekingo zaio?
A.M.–Hemen bi posibilitate daude, irakalegoa gehitzea edo daudenen egoera kontraktuala hobetzea. Oraindik daukagu plantila handitzeko ahalmena, ez asko baina. Nik kontratazio berrien arazoa atzeratu egin dut ikusi arte zeintzu zentruk hartuko duten numerus claussus dutenen exzedentea.
A.– Dena den, hainbat zentrutan euskal adarrak martxan daude, eta urtero behar dute kontratazio berria. Behar horri zenolako erantzuna emango zaio?.
A.M.–Kasu batzu oso argiak dira, eta jarraipena ematea bidezkoa da, Zientzi Fakultatean bezala, esaterako, baina leku guztietan ez dago hain argi. Informatikan ez dut uste jokaera egokiena denik, bertan daudeii arazo sakonak ikusita, nik oraindik itxaron egingo nuke. Zorroagan ere, azken kurtsoetan, oso ikasle gutxi dago espezialitate bakoitzean, eta ikasi beharko da kasua. Informazio Falkultatean ere ba dago martxan, eta ikusi beharko da zer egin.
A.– Hurrengo kleustroan hauteskundeetarako epea zabalduko balitz, eta kolektibo batek eskatuko balizu kandidatura baten horuan jartzea, onartuko zenuke?
A.M.– Ezin dut. katedratikoa ez naizelako.
A.–Baina zure plaza atera da, eta urrian edo azaroan eskura dezakezu.
A.M.–Hemen egonda oso zaila da ezer prestatzea.
A.–Dena den, demagun ateratzen duzula, zer egingo zenuke?
A.M.–Inoiz ez dut pentsatu. Eta jakin badakit hortik esan dela ni nabilela hauteskundeak atzeratzen aurkeztu ahal izateko, baina ez da egia. Inoiz ez diot nire buruari errektoresa izateko aurkeztea planteatu. Oraingoa derrepentean etorri zitzaidan, aurreko karguak etorri ziren moduan, baina nik neuk inoiz ez nuen imajinatuko hemen egongo nintzenik.
Eta daukagun egoera, benetan ez da egon litekeen hoberena. Ez dut derrotista izan nahi, baina Arabako Campus-ean ez dugu errektoreorderik Eusko Jaurlaritzara joan delako, Euskara errektoreordea ere ez dago, ezta Eskola unibertsitalekoa, eta oraingo ekipoa oso murritza da. Nik bost pertsona baino ez daukat, errektore talde batetan normalki hamar pertsona baino gehiago egoten denean.
A.–Eta zure esperantza da urriaren klaustroan arazo guzti hauei irtenbide bat emango zaiola. Benetan uste duzu lortu egingo dela?, zer indar korrelario espero duzu klaustro honetarako?
A.M.–Niri ere gustatuko litzaidake jakitea. Nire jarrera izango da klaustroari grabetasunaz ohar dadila eskatzea, ea jende talde bat batzeko eta oraingo egoerari erantzuna emateko aukera ematen duen. Gauden moduan egonda ezin daiteke segitu. Dena den jende berria izendatu beharko litzateke, baina nik ez dut nahi izendatu behar duena izan.
Orain gauza asko ez badut egiten ez da nahi ez dudalako, ezin dudalako baizik. Ez naiz heltzen. Esaterako, zerbitzu petsonal berria kontratatu behar da, eta orain arte ezin izan da egin. Orain hasiko gara; eta honela hainbat gauza.
Eta indar korrelazioari dagokionez, begira, hor nahaste handia dago. Alde batetik desberdintasun ideologikoak daude, bestetik korporatibistak, norberak beraren interesen alde egiten duelako. Katedratikoen eta interinoen interesak desberdinak dira, eta ikasleenak, pentsa.
Laura MINTEGI
Arantxa Mendizabal
20-22

GaiezGizarteaIrakaskuntzUnibertsitaEHUErrektoreak
PertsonaiazMENDIZABAL9
EgileezMINTEGI1Gizartea

Azkenak
Astelehenean hasiko dira Zaharraz Harro! jaiak Gasteizko Alde Zaharrean

Astelehenetik igandera askotariko 106 jarduera antolatu dituzte auzoko bizilagun eta eragileek, parte hartzea, auzo harrotasuna eta autogestioa ardatz. Aurten Poliziak bortizki hustu berri duen Korda espazioa izango dute gogoan. Hamazazpigarren edizioa da aurtengoa.


Gasteizko lorezainak hiru hilabete greba mugagabean
“Egoera oso zaila da une honetan, baina langileek borrokari eutsiko diote”

Ostegunean hiru hilabete beteko dira Gasteizko lorezainak greba mugagabea hasi zutenetik aho batez, ELA, LAB eta ESK sindikatuek deituta. Gasteizko parke, igerileku eta berdeguneak belarrak eta sasiak janda ikusteak oso ikusgarri egin du greba, baina iragan astean... [+]


Sergio Ayucar (BSH): “Prozesuari eustea oso gogorra izaten ari da; mediku-bajak bikoiztu egin dira”

Eskirozko BSH lantokia ixteko asmoa plazaratu zutenetik lan taldearen mediku-bajak bikoiztu baino gehiago egin direla salatu dute gaur: "Abenduan prozesua hasi zenean lan taldearen %4 zegoEn bajan, orain %13 baino gehiago dago", adierazi du Sergio Ayucar BSHko langile... [+]


Kanpaina bukaerako ariketa

Hau idazten ari naizela, kanpaina bukatzear dugu. Datorren astelehenean jetzaldi batera pasako gara. Horrek esan nahi du hiru egunetik behin egingo dugula gazta, eta gaztek izango dituztela bospasei kilo. Uztailaren bigarren astean edo utzi egingo diogu gazta egiteari.


2025-06-23 | Irati Diez Virto
Askari izena duen haragijale txikia

Duela egun batzuk Zeraingo mendietan nenbilela, gorpu bat topatu nuen bidearen erdian. Lehen aldia zen halakorik ikusten nuela, eta kosta zitzaidan identifikatzea. Bere tamaina txikia ikusita, kume bat izan behar zuela pentsatu nuen; baina oker nenbilen. Munduko ugaztun... [+]


2025-06-23 | Jakoba Errekondo
Arrosa basatiaren izen saltsa

Loratu da. Kostata baina loratu da, bai, arkakaratsa (Rosa spp.). Lore arin, mehe, hegalari itxurakoa da, arrosa bat da eta lorea ere arrosakara eta zuriaren arteko kolorea du. Urtero loratzen da lurrin fina zabalduz. Lore horiek destilatu egiten dira, ia erabat kosmetikan eta... [+]


2025-06-23 | Garazi Zabaleta
Azpigorri
Bertako ahuntz arrazaren txorizoak

David de Blasek abiatutako proiektua da Azpigorri Ahuntz Txorizoak, eta izenak argi uzten duenez, azpigorri arrazako ahuntzekin ari da lanean. “Urteetan industrian aritu nintzen lanean, baina pandemia garaian artzain eskolara joan nintzen, eta ikasketak amaitutakoan... [+]


NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Eguneraketa berriak daude