Iñaki Gaminde: euskalgintza herrigintza iraultzailean


1985eko ekainaren 09an
Iñaki Gaminde idazleari elkarrizketa
Hiru liburu kaleratu ditu denbora gutxian
Iñaki Gaminde: euskalgintza herrigintza iraultzailean
Iñaki, «R.M. Azkue» euskaltegian aurkitzen dut, buru belarri sartuta beraren eguneroko mila zereginetan. Iñaki Gaminde, euskaldun berria, Bilbotarra, gartzelan egona, hainbat aldiz detenitua, torturatua, aita bera eta anaia gartzelan dituena, borrokalari asperzezina, euskalgintza ezezik KASen esparruko herri erakundeetan ere. Hala ere oso denbora laburrean hiru liburu eskeini digu euskalari honek.
A.–Normalean euskalariak ez dira euskalduntze prozesuari lotuta bizi, hain hestuki behintzat eta zu, ostera hemen zabiltza, Azkuen eta AEKn, irakaskuntzan. Beraz, ze eragin du irakaskuntzak euskararekiko duzun ikuspegian? Zelan lotzen dituzu irakastean ikusten dituzun arazoak ikerketa lanekin?
I.–Nire lanetan oraindio ez da halakorik isladatu, baina badira irakaskuntzan halako zalantza batzu erantzuna bilatu behar dena edo herrian edo literaturan, oraindio gainera, herria bizirik dagoen bitartean hor daukagu iturburu bat ikasteko, sintaxis alorrean, espresio alorrean, fonetika alorrean e.a. eta nire ustez hori oraindik herriarengandik atera daiteke. Baina ni ez naiz horregatik sartu ikerketan. Nire kasuan gehiago jakin nahi nuelako jo nuen herriarengana, herriko euskara ikastekotan eta era horren giroan murgilduta gauza probetxagarriak ateratzen dituzu irakaskuntzarako ere.
A.–Zu hobekuntza lanetan ari zarela konturatu egiten zara euskaltegietan irakasten den euskara nahiko akademikoa dela eta ikasleek gero izugarrizko arazoak izaten dituztela herri hizkerara hurbiltzeko.
I.–Nik ez dut benetako arazoa hori denik uste, baizik eta euskaltegietako irakasleok, nahiz eta zuzenak ez direna jakin, sarritan okerreko zerak irakasten ditugula, sarritan euskaltegietako euskara erdara euskaratua baino ez da eta. Hizkuntza ez da soilki galtzen kuantitabiboki, kualitatiboki ere galtzen da. Ez dut purista naizenik esan nahi, lexiko alorrean ez behintzat, baina sintaxi alorrean eta morfologia alorrean bai; horietan erderakada ugari entzuten da eta, horrexegatik ezin izaten dugu sarritan euskaldunberriek hitz egin euskaldun zaharrekin, ez euskalkiagatik baizik eta geuk ez dugulako ondo egiten.
A.–Literatura idatzian ere holako joeraren bat nabaritzen duzu, erdarakaden eragina edo idazle batzurengan?
I.–Nire ustez, oro har, gaurko idazle gazte gehienek ez dute euskararik zaintzen. Bai, gaia kontatzeko era eta abar bai, baina euskara bera ez dut zaintzen dutenik uste. Irakaskuntzari begira nahiko kaltegarria izaten da zeren guk ikasleei kontatzen dizkiegun gauzak gero, heurek bestela ikusten dituzte idatzita liburuetan. Beste arazo bat zera da, exotikokeriagaitik edo sarritan bertako formak baztertu eta iparraldekoa edo nafarroakoak irakatsi izan ditugula bertakoak ontzat emanda badaude ere euskara batuan. Hor badago nire ustez beste arazo bat, hizkuntza irakastea ez dela soilki, eta hor AEKk ondo jokatu du, mintzoa irakastea, mahaia «mesa» e.a. baizik eta erdal hizkuntzen eragina baztertu behar dugula. Hizkuntzarekin batera munduarekiko beste aukera bat irakatsi behar dela, beste era bat mundua ulertzeko, horixe da euskaldon izateko azken pausua, pentsamenduak tajutzeko beste era bat. Gaurkoz erantzuna, arazo honetan herriarengan dago hizkuntzaren inguruan sustraitzen den euskal kultura bat dago eta hon da irakatsi behar dena.
A.–Zereginen zerrenda bat behar da, behin behineko zereginak zeintzu diren jakin...
I.–Hemen arazoa inolako plangintzarik ez dagoela da, Euskal Herria euskalduntzeko eta alfabetizatzeko plangintzarik ez dago. Plangintzarik ez da borondate politikorik ez dagoelako, argi eta garbi. AEKk plangintzarako erizpide batzu eman ditu, hain zuzen ere herria irakaslea izatea eta hor daude barnetegiak. Berau da, beharbada, ikasleek gaur euskara benetan barneratzeko duten bide bakarra, ze, Bilbo batetan, eskualde erdaldunetan ia ezinezkoa da harreman batzu euskaraz mantentzea. Hor AEKk ezin beste ezer egin medioak nork dituen, berak bultzatu behar du guzti hau. AEKren alternatiba kulturgintzan ere agertzen da: hizkuntza ez dela normalduko hizkuntz helburu den bitartean tresna bilakatzen denean baino Euskal kultura berria tresna horretaz baliaturik egin behar dugu.
A.–Berriro ikerketara jota, beti esan da ezin direla idiak gurdi aurretik ipini. Ikasle-irakasleok, eguneroko ihardunean, ez dugu euskal gramatikarik aurkezten diren arazoei erantzun egokia emateko eta Euskaltzaindiak ez du halakorik egin orain arte. Zuk ostera, "Sakontzen" gramatika liburua atera duzu AEKren eskutik.
I . –Horretaz Euskaltzaindiak txosten bat atera zuen Iraileko kongresuan eta hori aurrerapausu bat da. Bestealdetik kontuan hartu behar da Euskaltzaindiak ezin duela berak ezer inposatu; berak orientabideak ematen ditu eta gero euskaldunok, hiztunok, erabakiko dugu orientabideok onartu behar ditugun ala ez. Guk «Sakontzen»en egin duguna zera izan da: edukinak ematean bibliografia zabal bat eman behar izaten genien ikasleei ez bait zegoen materiala liburu bakar batetan batuta, orduan gauzak erraztekotan eta geure klaseari begira apunte gisa moldatu genuen; guk ez dugu gramatika bat egin hori ez bait da gure zeregina. AEKan, bai Hego eta bai Ipar Euskal Herrian ematen diren gaien laburpena egin dugu. Herrialdekeriak baztertzea izan da gure helburuetariko bat AEK erakunde nazionala bait da; liburu nazionala egiten saiatu gara.
A.–Ez ote da geuk erabiltzen dugun euskara zeharo urrundu dela heurek egiten dutenetik? Euskalki guztien gainetik eta lexiko guztien azpitik.
I.–Euskara ez da euskalkiengatik edo batuagatik galtzen funtzio biologikoagatik baino. Mungian, adibidez, ligatu egin behar da eta euskarak, han, ez du ligatzeko balio. Euskara kultura ere bada eta gaurko «coca-cola»ren kulturan, kontsumo gizartean, euskarak ez du funtziorik. Askorentzat euskara oztopoa izan da, ezin izan dute, adibidez medikuarenera joan itzultzaile barik.
A.–Herri hizkeran hitanoa dugu, Euskaltzaindiak hor ez du ezer erabaki eta guk ezer irakasteketan ez dakigu zer irakatsi.
I.–Hitanoak zenbait kontestutan funtzio berezia betetzen duenez, AEKn metodo komunikatiboa erabiltzea erabaki zenean, hots, komunikatzeko tresna izango den hizkuntza bat, hitanoak ere irakatsi behar genuela ikusi bai, ikusi egin genuen baina ez genekien zer irakatsi arlo horretan, ez bait zegoen ezer erabakirik. Nire lantxo hori («Aditz etikoa») nolabait hutsune hori betetzearren burutu nuen. Hitanoa irakastea beharrekoa da, ikasleek heurek eskatzen digute.
A.–Beraz, Euskaltzaindiak ezer erabakitzen ez duen bitartean AEKk erabaki beharko du.
I.–Bai, jakina, baina hitano kontu honetan ezezik beste alorretan ere, ze azken baten euskara geuk egingo dugu egin ere.
A.–Bestalde hor dago burutzear "Atlas linguistikoa", esan dugunarekin nahikoa lotuta doana. Alor honetan ere zeozer egin duzu, ezta?
I.–Bai, ezinbestekoa dugu atlasa euskararen benetako posibilitateak ezagun ditzagun. Euskalkien alorrean oso gutxi dago eginda: Bonaparte, zaharkitua gaur egun, Azkuerenak eta abar, eta gero hor zehar egin direnak. Baina euskararen benetako egoera ez dugu ezagutzen.
A.–Lan horrek berezkoa du gaur egun instituzioek eraginda hartu duen abiadura geldoa ala badago beste abiadura posibleren bat? Silogismo erraza plantea daiteke hemen, zera mutil honek, zeuk, bere kabuz lan hauek egin baditu, egin dituzun azterketak diot, nola ez ote da posible, taldean, gehiago edo arinago egitea? Zabarkaria ote dago? Kortraesana garbiago eta.
I.–Bai, lana geldoa da berez hala ere nik susmoa dut ez ote diren arazo ekonomikoak ere tarteko. Badakit talde bat dabilena jo eta ke lanean, inkestak prestatzen eta gauzak zientifikoki egiten, ez neuk prestatu nituen bezala ze nik lan horiek neure erara prestatu bait nituen.
A.–Herkidego Autonomo baskongadean zenbait tresna jarri da martxan, hala nola Euskadi Irratia, Euskal Telebista e,a. Ze bide proposatu behar da, zure ustez, gure hizkuntza normaltzeko?
I.–Uste dut hor ezinbestekoa dela EKBk exigitu duena, hain zuzen ere plangintza orokor bat montatzea; Jaurlaritzak Herkidego Autonomoan baino beste inon ezin dezake egin; plangintza nazionala egitearena geuregan dago euskararen munduan gabiltzanongan. Jaurlaritzari dirua ematea dagokio, besterik ez, benetan inbertitu egiten denentz kontrolatuz, jakina, baina Euskal Herri osoari egira ez daukate podererik deus ere esateko.
Euskara salbatzeko Euskal Herriari begira egin behar da langintza hori beraz, gobernu onek, legez, ezin du egin eta borondatez ez dut uste egin nahi duenik, ez bait du erakusten! Egoera politikoa aldatzen ez den bitartean geuregan baino ez dagoela plangintza baten burutzearen asmoa.
A.–Marko politikoa aldatzen ez den bitartean euskarak kristoren galerak izango ditu edo erabat galduko da.
I.- Euskara ezin dugu Euskal Herriaren problematikatik atera; euskara Euskal Herria bera salbatzen den neurrian salbatuko da! Hemen edo EHren egoera salbatzen dugu edo ez dago zer eginik eta nire ustez estatu independientea eraikitzean datza salbabide bakarra, bestela euskararen hil hatsa mantenduko dugu beste belaunaldi batetan edo baina azkenean pikutara joango da.
Hemen ez bada herri osoa edo herriaren zati handi bat, behintzat, inplikatzen prozeso honetan ez dago zer eginik, ze argi bait dago, baita, goitik behera inposatutako ezerk ez duela irtenbiderik aurkitu herri honetan.
Azkenean, zelan ez, errepresioaz hitz egin dugu, norainoko premia duen estatuak euskalduna den edozer zapaltzeko eta hiltzeko. Euskaldun berriak ere izan ditugu mintzagai, heurengan ikusten den etorkizun bakarraz edo ia bakarraz luzatzen gara berbetan. Klasera joateko ordua ere heldu zaio Iñakiri. Inurri lana egitea doa, euskarak negute gogorra bizi behar bait du oraingoz
E.J.
36-37


GaiezHizkuntzaEuskaraAlfabetatzeAEKIrakasleak
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakTextu libur
PertsonaiazGAMINDE1

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude