«Estraterrestrsek ernaldutako tximuen seme gara»


1985eko ekainaren 09an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Eugenio Siragusa, zeruaren ahotsa
«Estraterrestrsek ernaldutako tximuen seme gara»
Lurretik kanpo bizi omen diren izakiek gurekin eduki nahi izan dituzten kontaktoetaz eta haien edukiaz, makina bat liburu idatzita daude, baita horren inguruan elkarteak eta guzti montatuta ere. Eugenio Siragusa siziliarra, "kontaktodun" prestigiotsuena dugu, roilo horretan dabiltzanen artean izen famatuenekoa.
ARGIA.–Nor da Eugenio Siragusa?
EUGENIO SIRAGUSA.– Catanian, Italiako herri batean jaio zen gizona dugu. 33 urte zituela, lanera joateko abiatu zen. Goizeko seirak ziren bere bizitza erabat aldatuko zuen gertaera bat suertatu zitzaionean: bere lehendabiziko ovni baten ikustaldia, alegia. Hau zela eta, bere ezaguera murritza izugarri zabaldu zitzaion, zientzaren arlo guztietara eta edozein gai zientifikotaz hitz egiteko gaitasuna hedatuz zihoakiolarik. Bere emakumearekin arazoak eduki zituen. Hurrengo urteetan zergak kobratzeari ekin zion hori bait zen hain zuzen ere bere lana. Hamar urte paseak zirela Etnara igotzeko premia sentitu zuenean. Hemen lehendabiziko kontakto fisiko esperimentatu zuen bi estraterrestrerekin. Ordutik hona etengabeko enkuentroak eduki dituelarik. Gure anaia estragalaktiko horiek mezu liberatzaile bat endelegatu dute Siragusarengan, berak lurreko gizaki guztiei trasmititu diezaien. Eugenio Siragusatzat ezaguna dena orain, Barath, Hermes Trimegisto, Juan Evangelista, Giordano Bruno, Alejandro Cagliostro eta Grigorii Rasputin-en errenkarnazioa da. Estraterrestreak itzuli dira. Erne egon!
A.–Beste erlijioek ere halako mezu liberatzaile bat daramate heuren irakaskuntzan. Zuek katolikoak al zarete?
E.S.–Kristianoak gara baina ez katolikoak. Kristorengan sinesmen haundia daukagu. Kristorengan sinestea, eguzkiarengan sinestea bezalaxe da. Argirik gabe ez da ezer existitzen. Eguzkiak hiru energi mota dauzka: fisikoa, psikikoa eta izpirituala, bakoitzak gizakiaren atal fisiko, psikiko eta izpirituala elikatzen duelarik hurrenez hurren.
A .–Nor dira estralurtarrak eta zein da haien helburua?
E.S.–Eguzkian, planetetan eta astroetan bizi diren humanoideak dira. Heuren helburua zera da, pertsona kopuru zehatz batek iraun dezala ziurtatzea. Abrahamekin egin zuten eran. Zergatik hautatu zuten Abraham eta Noe salbatu? Sinpleki etengabeko selekzio genetikoa dagoelako.
A. Haiek aukeratua izateko beharrezkoa al da barazkijale izatea?
E.S.–Haragia eta alkohola beharrezkoak dira. Alkohola ordu psikikorik gehien duen produktoa delako. Ardoaren eta ogiaren genetika ez dira lurtarrak. Honek esan nahi du produktu horiek ez zirela existitzen lurrean, espaziotik ekarri zituzten, gene horien menpekotasun zuzena dugu horregatik. Extraterrestreek esaten dute gure %50a zakarra dela eta geratzen zaigun beste erdia bizitza dela. Horregatik eman behar zaizkio gorputzari bizitza eta zarama. Haragia, beste aldetik, oso beharrezkoa zaigu une honetan. Laister Halley izeneko kómeta bat pasako da eta 86. urteko otsailaren 10. egunean eguzkiarekiko edukiko duen hurbiltasun haundienetarikoa lortuko du, urte honen udaldian teleskopioz ikusgai izango delarik. Kometa honek eguzkiaren «uhin-luzera eta frekuentzia» delakoa aldaeraziko ditu. Onartzen badugu Halley epermatozoide kosmikoa dela eta eguzkia obulo bat orduan eguzkia ernaltzean eguzki sistemaren portaera erabat aldatuko da eta honekin batera gure biologiak ere aldakuntza nabarmena nozituko du. Ordutik hasi behar izango gara elikadura sanoago bat eramaten baina orain bat batean uzten badiozu jateari zure seme-alaba-gai urriagotzen ari zara, zeren eta zelulak genetikoki informaturik bait dago haragiaren beharraz:
A.–Zein genetikaz ari zara?
E.S.–Genetika psikikoaz, jakina. Genetika honek normala baino sentimendu haundiagoa dauka. Genetika normala DNA bezala ezagutzen da. Psikikoak GNA izena hartzen duelarik. Honek-%30 estimulo psikikoa darama eta estraterrestreek predispuesto dagoen gizakia aktibatuko dute hurrengo aroan bizi dadin. Horrela funtzionatuko du genetika honek: eman dezagun, 220 W-ekin kargatuak izango garela, 220 W-ekin funtzionatzen duen eguzki batekin. Norbait ahalegintzen bada bere filosofiaz eta otoitzaz lege hau aldatzen, 120 W-ekin funtzionatzea, alegia, hil egingo da. Horrela laguntzen digute. Isilpean lan egiteko etorri zaizkigu.
A.–Ez al duzu guzti honekin beldurra sartu nahi izaten?
E.S.–Zuk erabil dezakezu nahi duzun legea, budistena, Mahomarena, katolikoena, prestatua izateko. Haiei berdin zaie. Haiek dira zurengan dignitatea eman dadin lehendabiziko bidea eta dignitatea ematen da genetikaren gehikuntza baten bidez. Akuario Aroan bizi ahal izateko genetika hori edukitzea behar beharrezkoa da. Orain dela gutxi «Gess» irakurtzen duen mutil bat nireganatu zitzaidan eta honela ihardetsi nion, zera, diplodokusena nola gertatua izan zen. Nola egun batean desagertu ziren denak, nahiz eta gizonak baino biologia fuerteagoa eduki. Baina zer gertatu zen? Bada, kometa batek eguzkia ernaldu zuen eta genetika berri bat bilakatu zen. Dinosaurioek ez zuten genetika hau eta desagertu egin ziren. Asike, zuk eduki ditzakezu Gess edo Biblia edo Talmuda liburuak baina, eguzkiak bizitza berri bat programatzen baldin badu, izaki berriak bizi ahal izango dira. Haro bakoitzean kataklismo bat suertatuda eta izaki batzuk selekzionatu egin dira.
A.–Zergatik esaten da "minez erdituko zara"?
E.S.–Jaiotzerakoan umearen zelulak minez inpregnatzen dira. Horrela ez balitz eboluzioa lokartuta geratuko litzateke, ez luke eboluzionatuko, alegia. Zuk hartzen baldin baduzu pertsona baten burua eta uretan sartzen baduzu, ahaleginak egingo ditu argia ikusteko. Unibertsoan dena programaturik dago eta horregatik umeak mina sentitu behar du jaiotzerakoan.
A.–Puntu honetara heldu garelarik, esan al zeniezaguke zein den estraterrestreen ikuspuntua abortoari buruz?
E.S.–Pertsona batek nahita abortatzen duenean bi gauza galtzen ditu. Bata gorputzaren zati bat eta bigarrena intelijentziaren ehuneko hainbat. Honekin esan nahi dut atzerako pauso bat ematen duela adimenari dagokionez, erditzen denean adimena irabazten duelarik. Ehun aborto egingo balitu, amorfoa geratuko litzateke.
A.–Nola explikatzen dute ovnitarrek erreenkarnazioaren teoria?
E.S.–Honela hasten da. Adonaik Belaunaldi bat baino ez lukete iraun erditutako izpiritua, izpiritu zero da materiara joaten delarik, hemen lehendabiziko errenkarnazioa hasten delarik. Gizona jaiotzen da baina tontoa da, materiarekin esperimentatu ez duelako. Orduan hartzen du gorputza eta amildegi batetik botatzen du bere burua. Hil egiten da eta hurrengo erreenkarnazioan badaki hori ez dala positiboa eta ez da amilduko. Horrela gauza guztiekin. Une zehatz batea ezaguera eta esperientziak oso zabalak izango dira eta beste dimentsio haundi batetara pasatzen da gorputza galtzen duelarik. Arima eta izpiritua besterik ez da izango eta eboluzioaren beste etapa edo urrats batean espiritua bakarrik izateko iritsiko da. Hauxe da gizona eta denboraren historia.
A.– Zergatik daude mongolikoak orduan?
E.S.– Horiek dira gure eboluzio prozesu honen erdiko etapa, gure inboluzioaren ondorio latz bat eta izpirituak urrats hori onartzen du. Gauza bera gertatzen da marikoiekin. Gay den pertsona bat mongolikoaren bidean dago. Esate batetarako, emakume batek egoistikoki seme-alabetaz erditzeari uko egiten badio, hurrengo erreenkarnazioan homosexual bat izango da. Lege Naturalak horrela agintzen du. Guk ministroari honako proposamen hau egin diogu, zera, gay guztiak Kanariasetako uharte batean koka ditzala eta lesbianak bestean. Belaunaldi bat baino ez lukete iraungo.
A.– Hori kupidagabeko sarraskia egitea ez al litzateke izango?
E.S.–Bai, baina haiek eskatzen duten askatasunarekin. Nik ez ditut esterminatzen. Haiek dira beren buruak sakailatzen dituztenak, legearen kontra doazelako. Ez dago eskubiderik gaur egun jaiotzen diren haur elbarrituak bai fisiko bai psikikoki praktika honen ondorioz izatea. Nik ez dut esaten pertsona batek okerrik ezin dezakeela egin baina hori legalizatzea ez dut onartzen. Hori gertatu zen Sodoma eta Gomorran. Hain zabaltuta zegoen prostituzioa ze haurrak buztana eta guztirekin jaiotzen ziren. Degenerazio bat zen hori. Gaurko gayena zegoeneko gaindituta zuten.
A.–Gaur egun ez da horrelakorik gertatuko.
E.S.– Une honetan 18 lekutan ematen da sodomia estatu espainarrean. Jose Mariren amak Donostiako gurutze gorrian lan egiten zuen orain dela urte batzuk, emakumeek erditzeko lekutik zuteneko bolada hartan. Bada, emakume honek kontatu digunez igel baten buruaren antza haundia zuen ume asko jaiotzen zirela. Medikuak ere ikaratzen ziren. Duela bost urte edo Hegoamerikan munstro txiki bat jaio zen. Han zeuden guztiek, hori ikusterakoan esklamatu zuten ahau munstroa!». Umeak erantzun zien: zuek ni baino munstroagoak zarete, zuek egindako ondorio bat bait naiz». Eta hil egin zen.
A.–Elkarrizketa honi nolabaiteko bukaera emateko, zer kontatzen dute estralurtarrek Jainkoaz?
E.S.–Badaude 150 biloi unibertso. Multzo hori da Jainkoa eta Honen arima argia da, indar sortzailea honen izpiritua delarik. Indar sortzaile hau hidrogenoaren atomo sublimatuan datza. Gizonak, 52. urtean atomo hau hautsi egin zuen, lehendabiziko ovni inbasioa suertatu zelarik. Honela, gizonak hidrogenoaren atomoa zatitzen duen bakoitzean Jainkoaren zati bat apurtzen du, behatz bat esaterako. Atomoaren hausketa bakoitzean gero eta astoagoak bihurtzen gara. Horregatik Jesukristok esan zuen "Jaungoikoak lotu duena ez dezala gizonak erdibitu". Hitz horiek kontestu honetan ulertu behar dira eta ez ezkontzetan.
Une honetan tximoez beterik dagoen planeta batetara joango banintz eta ditudan 21.000 espermatozoideak sakabanatuko banitu tximoak haurdun gera zitezen, segituan gurtu egingo nindukete, jainkotzat hartuz. Zentzu honetan Mayek «Orejona» izeneko Venuseko jainkosa bat gurtzen zuten. Eta beste herriek ere, estralurtarrak gurtzen zituzten. Gu ere estraterrestreek ernaldutako tximuen semeak gara.
UREDERRA

Eugenio Siragusa, Lurretik kanpo datozenekin kontakto preziatuena.
20-22


GaiezGizarteaientziaAstronomia
EgileezUREDERRA1Gizartea

Azkenak
Eguneraketa berriak daude