«Gorputzeko edozein gaitz antzeman daiteke begitan»


1985eko maiatzaren 12an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Jabier Etxebarren iridiologoari elkarrizketa
Jabier Etxebarren, Txantreako «brujoa»
«Gorputzeko edozein gaitz antzeman daiteke begitan»
Jabier Etxebarren dugu. Iridiologoa begitako iris-a begiratuz ikusten duelako edozein gaitz gorputzekoa. Txantreako «brujoa» deitzen diote. Hemen iridiologiaz, medikuntza ofizialaz, sendabelarretaz eta beste zenbait gauzetaz hitzegin dugu. Azkenean zenbait errezeta ere eman dizkigu.
ARGIA.–Hitz gutxitan Jabier, zer da iridiologia?
JABIER ETXEBARREN.– Pertsonek duten eta edukitzeko zorian dauden gaixotasunak aldez aurretik ikusteko baliagarria den zientzia bat.
A.–Orain arte zenbat begitara zuzendu dituzu zure linterna eta lupa?
J.E.–Dagoeneko 60 mila begi izango dira ondo miatu ditudanak. Honek ematen dizkizun experientzia eta aberastasunak izugarriak dira. Beste aldetik ordu pila bat sartu dut estudiatzen. Iridiologiaz idatzita dagoen guztia irakurria daukat. Gaur egun baiezta dezaket liburuetan dagoenaren ezta laurden bat ere ez dela egia iridiologiari dagokionez. Gogoratzen naiz nola askotan esaten nion nire emazteari, Estherri, liburuetan idatzita zegoena eta irisetan ikusten nuena bat ez zetozela. Orduan hasi nintzen moskeatzen gaur egun ondorio erabat berrietara heldu naizelarik.
A.–Zergatik eta noiz hasi zinen irisa begiratzen?
J.E.–Nere bi semeek, Jabierrek eta Aitorrek, urtean hamaika aldiz harrapatzen zituztelako izugarrizko katarroak. Bestalde ni neu ere ez nebilen oso ondo eta gure etxea farmazia bat bihurtuta zegoen. Medikuntza alopatikaren hatzaparretan itotzen ari ginela ikusi eta hor izan nituen naturismoarekiko lehendabiziko kontaktoak. Iridiologia nere gustokoa zen eta ez bakarrik nere familiaren oinazeak kentzeko baizik eta jende guztienak arintzeko eta hola gizarteari nere aportazio txikia egiteko.
A.–Nork sortu zuen hain entzuna bezain ezezaguna den zientzia hau?
J.E. - 1836.ean Inmar Bonpeten hungariarra izan zen sortzaileetariko bat. Historiak dioenez eskuetan zuen gau hontzak berarengandik alde egiteko keinuak egin zituenean Inmarrek heldu eta estutu egin zuen, hanka batetako behatz batzuk nahi gabe hautsi egin zizkiolarik. Gertakizun hau pasa bezain laister txoriaren begiei so geratu zen penaturik, nolabaiteko barkamenak eskatu nahiz edo. Une zehatz honetan hontzaren begi bati lehen ez zegoen puntu berri bat azaldu zitzaiola ikusi zuen. Zalantza izpirik eduki gabe hanka hautsiarekin erlazionatu zuen begiko puntua. Orduan berarentzat hain berria ez zen fenomeno hori estudiatzen hasi zen eta irisetako toki desberdin eta zehatzetan puntu batzuk zehaztuz topografia bat asmatu zuen gorputzeko organo bakoitza non isladatzen zen zehaztuz.
A.–Zuk zein teoria jarraitzen duzu?
J.E.–Hasieran, eta lehendabiziko bost mila lagunei, Bonpeten eta Jaussas-en metodoak aplikatu nizkien. Horrela egiten ezin nezakeela jarrai konturatu arte. Nere emazteak ezin zuen sinetsi metodo berri bat asmatu nuenik. Iridiologia berri baten presentziaz ohartu nintzen.
A.–Inoiz pentsatu al duzu zure topografia berria argitaratzea?
J.E.–Bururatu zait baina momentuz ez dut holakorik egingo. Alde batetik nere burua hobeto prestatu nahi dudalako eta bestetik une honetantxe ez litzatekelako zuzena izango neri hainbat kostatutakoaz besteak aprobetxatzea.
A.–Zuk esaten duzu munduari lagundu nahi diozula. Horrela egiten, zure teoriak argitaratzen ez badituzu ez al lit
J.E.–Begira, une honetan bi medikuntza moeta ditugu, alopatika edo ofiziala, eta naturala edo marginala. Gu ez gaude errekonozituta eta nahiz eta gure ezaguerak frogatzen dituzten hainbat titulo eduki ez ikusiarena egiten du medikuntza alopatikak gurekin Horregatik neri gehien izorratzen nauena zera da, nik ditudan ezaguerak aldarrikatuko banitu beste medikuntzak aprobetxatuko lituzke nere eta beste iridiologoen lana marginalduz. Gezurra badirudi ere haiek gure atzetik dabiltza okerreren bat noiz egingo dugun zain tribunaletara eramateko. Orduan nola irakatsiko diet dakidana?
A.–Ikusi dugu nondik nora datorren iridiologia. Joan gaitezen praktikara, eguneroko errealitatera. Hospital batetan X-izpien bidez eta zuk begitara begiratuz ondorio berberetara iristen al zarete? Posible al da hau?
J.E.–Posible bakarrik ez, errealitatea ere ba da. Jende asko txundituta geratzen da medikuek hori esateko ordu eta aparato askotatik pasa erazi ondoren nik esandakoarekin bat datorrelako. Burladako naturistari hamaika mila pertsona hurbiltzen zaio zeren berak egiten dituen diagnostikoak munduan lort daitezkeen perfekziorik haundienaz eginak bati daude. Nik dagoeneko itxoegiteko zerrendan bimila pertsona daukat. Zergatik? Nik ez dut pezeta bat ere gastatu nere burua iragartzen eta hala ere gero eta jende gehiago dago noiz ikusito ditudan zai. Dena dela nik ez dut jendea engainatu nahi eta iridiologian oraindik ere hutsune haundiak daudela eta osasuna medikuntzazko liburuek erakusten diguten baino konplexuago dela aitortu behar dut. Artikulu hau irakurtzen ari denak ez dezala pentsa guk arrazoia dugula medikuntzaren alor guztietan eta medikuntza alopatika tentel bat denik. Hau esatea ez da bidezkoa. Bi medikuntzek bat egiten dute.
A.–Zuk esan duzu bi mila pertsoana duzula zain. Beste naturisten kontsultetan beste horrenbeste gertatzen da. Honek zer esan nahi du, jendea medikuengandik alde egiten ari dela?
J.E.–Ez eta hurrik eman ere. Gehienak medikuntza alopatikaren hatzaparretan denbora luze egon ondoren etortzen dira guregana azken sendabide gisa. Dena den beste medikuntzatik pasa ez diren gazte asko baditugu. Hauek zeozer irakurri dute honetaz eta diagnostiko prebentibo bat egin diezaiegun eskatzen digute. Hori da gehien maite duguna. Ederra da gaixorik dagoen elementu bat laguntzea, ederragoa gaixorik ez dagoen bati zer eduki dezakeen esatea neurri prebentiboak har ditzan. Hemen dago nere ustez gure eginkizunik haundiena eta denbora gutxi barru diagnostikatzeko metodo hau inposastu egingo da.
A.–Zuok naturistok diagnostikatzen duzuena zientifikoki demostragarria baldin bada, zergatik multinazionek, gobernuek eta beste medikuek jartzen dizkizuete hainbeste traba?
J.E.–Jendeak egia jakingo balu guregana etorriko litzateke eta hospitalak ez lirateke beteko. Horregatik gauzkate multinazionalek horrenbeste bildur eta gorroto zeren gaixotasunik asmatuko ez balute gero eta zailagoa litzaieke drogak komerzializatzea eta amigo, pertsonengan duten kontrolak eskuetatik ihes egin lekieke, pertsonak gizakiorragoak izaten hasiko ginatekeelarik. Mundu honen oker asko medikuntza alopatikak sortzen du. Hau horrela da eta haiek badakite. Mundu honetan kontatzen duena sortutako interesak mantentzea da eta ez denon ona lortzeko bideak markatzea. Hau agerian dago. Hor daude multinazionalak beren farmakoekin, unibertsitateak beren titulo eta medikuekin. Nola kudeatuko eta babestuko bada erridikuluan jar dakiekeen zientzia bat iridiologia, alegia?
A.–Dena dela presionatzen ari zarete gobernua eta nolabait ondo organizatzen ari zarete.
J.E.–Gure interesak babesten dituen zenbait erakunde sortu dugu baina gaur egun unibertsitate batek emana ez den edozein titulok ez du ezertarako balio. Nik ehundaka sendabelar landatzen dut estudiatzeko eta esperimentatzeko, badakit zertarako balio duten denak, noiz bildu behar diren eta hau dena egiaztatzen didaten tituluak badauzkat baina ofizialki ez naiz inor.
A.–Inkizizio denbora dagoeneko oso pasatua dugunez ez dut uste gobernua zuen buruen atzetik ibiliko denik.
J.E.–Gaur egun beste inkizizio mota berri batek mehatxatuta gara. Gurekin aurrez aurre ez dira sartzen baina harrapakarien antza zai daude hanka noiz sartuko dugun eta ea gure eskuetan norbait hiltzen zaigun. Medikuek hiltzeko duten agiria ez dugunez okerreren bat gure tratamenduengatik sortuko balitz kartzelara eramango gintuzkete zuzen zuzenean. Medikuen eskuetan eta botiken eraginez norbait zentzen bada normaltzat jotzen da. Begietako operazio bat egiten badizute eta begia izorratzen badizute normaltzat jotzen da. Familiari edo zuri ipuin bat kontatzen dizute eta denok pozik. Bada ni ez mesedez!! Esperimenta dezatela heuren buruekin!!
A.–Jarrai dezagun iridiologiaz, Jabier.
J.E.–Guk irisean pertsonen aurretiko joerak ikusten ditugu. Genetikoki gu ez gara "gu" gure asaba eta gurasoengandik jaso duguna baizik. Era honetan pertsona batek gaixotasun batzuekiko joerak ditu jaiotzatik. Artritisa eta artrosisa dituen jendeak seme-alaba mongolikoak mundura ditzake, batez ere 35 urtetik gora erditzen badituzte. Honek esplikatzen du nola nahiz eta pertsona batek alkoholik edan ez edo erre ez egin minbiziaz hiltzen den. Zuk genetikoki artrosisa harrapatzeko joera ez baduzu ondo zaintzen bazara 60 urtekin hartuko duzu 50 urterekin kontutzen ez bazara harrapatuko duzun bezalaxe.
A.–Zehaztasun berberarekin diagnostika ditzakezu gazteak eta 60 urtetakoak?
J.E.–Itaun horri ihardetsi baino lehenago esan nahi dizut gu magoak garen pentsatzen duen hainbat badagoela. Gu ez gara magoak, majoak eta jatorrak izan arren. Iridiologo on batek faktore asko hartzen du kontutan diagnostikatzerakoan. Gazte bat badatorkit dituen joerak esan diezazkioket baina inflamaziorik edo haunditzerik ez badago zail da esatea zer pasa duen edo zer pasatzen ari den. Askoz ere errazagoa da joeraz hitz egitea. Nik 70 urtetako agure eta atsoekin problemak ditut zeren eta gehienak zirkulazio txarra, artrosisa, katarro eta operazio eta abar luze bat pasa ondoren nahaste borraste haundia daukate irisean eta zail da ondo diagnostikatzea.
A.–Pertsona baten joerak ikusi ondoren zuk aholkatzen diozu sendabelar batzuren egosketa edo infusioa har dezan. Zer esan zenezake belarren eta botiken arteko desberdintasunaz?
J.E.–Botikak sendagai sintetikoak direnez, gure organismoak ez ditu asimilatzen eta egia bada gaixotasun bat arindu edo sendatuko dizutela, beste berri bat sortaraziko dizute dudarik gabe kaso gehienetan. Ez gara extremistak izan behar eta, benetan, garaiz jarritako injekzio bat onuragarria bada ere, ez da abusatu behar. Sendabelarrek, berriz, organismoa garbitzen dute, hobetzen dute, alegia. Iridiologo on bat beti naturista izango da, sekulan ez da pasako medikuntza ofizialera.
A.–Duela gutxi Euskadin oso ezaguna den aldizkeri batean, sendabelarrak toxikoak direla baieztatzen zuten monografiko batean higienistatzat beren buruak hartzen dutenek.
J.E.–Egia da pertsona batzuk sendabelarrak hartu ondoren goranahiak dituztela infusioa hartzeagatik. Salbuespenak dira. Oraindik ez dut irakurri inon zenbat jende hil den sendabelarren eraginez. Honek zeozer esango die higienista horiei, ezta? Belarretaz hitz egiten denean sailkapen bat egin behar da, batzuk toxikoak, beste batzuk narkotikoak eta drogak eta beste batzuk gorputza sendatzeko erabiltzen bait dira. Azken multzoa da sendabelarrena. Horregatik kontu haundiz maneiatu behar ditugu belarrak, ze adibidez, «digital» izeneko belarra hartzen baduzu heriotza edo lasaitasuna aurki ditzakezu, kantitatearen arabera. Hiru edo lau gramu hartuz gero bihotzarentzako dagoen tonikorik onena dugu. Gramu horietatik gora oso arriskutsua da. Aspirina bat hartzen baduzu ongarria dakizuke, lau kaja aspirina hartu eta ikusi zer gertatuko zaizun! Digital, astaperrexil (zikuta) eta abar luze bat toxikoak dira. Estramonio, cannavis sativa... drogak dira eta guk gaitzesten ditugu. Sendabelar batzuk toxikoa den printzipio bat badute baina intoxikatzek bi kilo jan behar dituzu.
A.–Nola aukeratzen dituzu sendabelarrak?
J.E.–Nik irisa ikusi bezain laster ba dakit pertsona horiek zer nolako kostituzioa, gogorra ala ahula daukaten. Fuertea badin bada belar gogorrak ematen dizkiot ahalik eta laisterren senda dadin. Ahula bada berriz beste moeta batetakoak ematen dizkiot. Nerbiotatik ondo ez dabiltzanei ez diet sendabelarrik ematen. Haizea eta eguzkia hartzea gomendatzen diet.
UREDERRA
23, 24-26


GaiezGizarteaOsasunaSendabideak
PertsonaiazETXEBARREN1
EgileezUREDERRA1Gizartea

Azkenak
Lanbide Heziketa euskalduna, noizko?

Zergatik eskaintzen dira Lanbide Heziketako hainbeste ziklo erdara hutsean EAEn? Zergatik jarraitu behar dituzte ikasketak gaztelaniaz ordura arte D ereduan euskaraz aritu diren ikasle andanak? Lanbide Heziketa euskalduntzeko behingoz plan estrategiko bat gauzatu dezala eskatu... [+]


2025-06-26 | Aiaraldea
Arartekora jo dute, “Osakidetzak ez dielako osasun sistema publiko eta duinaren aldeko 5.646 sinadurei erantzun”

Iazko udazkenean egin zuten sinadura bilketa, eta abenduaren 12an entregatu zituzten atxikimendu guztiak Osakidetzaren Gasteizko zerbitzu zentraletan. 


2025-06-26 | Antxeta Irratia
Euskararen Mapa osatu dute Urruñan engaiatu diren herriko 42 eragilerekin

Bai Euskarari ziurtagiria lortzeko interesa agertu duten herriko 42 elkarte eta establezimenduekin Euskararen Mapa osatu dute Urruñan. Euskara «biziago» egiteko pausoak emateko prest liratekeen eragileak identifikatu ondoren, urratsak egiteko laguntza emango zaie,... [+]


Zuberoako Chaumes gasnategian eta Iratiko Txaletetan sexu erasoak jasandakoei babesa erakusteko dinamika abian da

Mauleko Chaumes gasnategian langile eta CGTko sindikatu ordezkaria izandako gizon baten kontrako lau salaketa dira pausaturik, eta Larraine gaineko Iratiko Txaletetan lankide ukandako bosgarren emakume batek ere gehitu du berea. Uztailaren 3an iraganen da auzia Pauen. Erasoa... [+]


2025-06-25 | Euskal Irratiak
Betharram ikastetxearekin lotutako bortizkeria kasuak ikertzeko, lekukotasunen bilketa abiatu dute

Betharram ikastetxearekin lotutako sexu eta bortizkeria kasuak ikertzeko asmoz, Batzorde Ikerketa Independenteko kideek lekukotasunen bilketa abiatu dute


Billabesa gidariek greba mugagabea eginen dute uztailaren 1etik aurrera

Hilabeteetako protesten ostean, TCC enpresako zuzendaritzak ez du aurrera urratsik egin eta langileek leher egin dute. Greba mugagabera doaz, baita sanferminetako ez ohiko zerbitzuetan ere. “Enpresak erantzukizunez jokatuko balu saihestu litekeen zerbait” dio langile... [+]


Sustrai Erakuntzak salatu du enpresa batek Nafarroako lau eremutan kobre meategiak ireki nahi dituela

Fundazioaren arabera, Aguilar de Codes eta Sorlada artean, Villamayor de Monjardinen, Villlatuertan eta Kasedan ustiatu nahi dute kobrea. Iberian Copper SL izan da Nafarroako Gobernuari lau eremu horietan prospekzioak irekitzeko baimenak eskatu dizkion enpresa. 


Ehunka herritar elkarretaratu dira Hernanin San Joan gaueko eraso arrazisten kontra

Hernaniko Txosna Batzordeak azaldu duenez, gutxienez hiru eraso arrazista izan ziren herrian ekainaren 23ko gauean, eta horren harira zabaldutako “bulo eta gezur arrazistak” salatu ditu. Udalak ere adierazpen instituzionala onartu du gertaturikoa gaitzesteko. Amher... [+]


Sánchezen NATOko tratuak hautsak harrotu ditu zenbait estatu kideren artean

Asteazkenean bozkatuko dute NATOra bideratutako diru kopurua, eta Pedro Sánchez Espainiako presidenteak kuoten igoeran lortutako salbuespenak haserrea piztu du AEBetako eta Europako zenbait herrialdetako gobernuetan.


Galdakao-Usansoloko eta Gernika-Lumoko ospitaleetako “prekaritatea” salatu du ESK-k

Sindikatuak adierazi du bi ospitale horietan behin-behinekotasunean daudela langile gehienak, eta ordezkapenak ez direla bermatzen; ondorioz, langileen lan-karga areagotzen dela. Gehitu du larrialdi zerbitzuetan “gainkarga” dagoela.


Ezusteko bila

Madrilgo presidente Ayuso faxistak itsuskeria egin dio EAEko lehendakari Pradalesi, euskaraz aritu delarik, harrokeriaz, aldibereko itzulpen sistema erabiltzeari uko egin eta alde eginda. PPko senatari batek ere “txorradatzat” hartu du “hogei... [+]


Oporrik ez elkartasunari

Prekaritateak prekaritate, Euskal Herriko ezkerreko militanteak, oro har, ez gara txarto bizi. Udako oporrak dira horren adibide, asko baikara atseden plan bikaina dugunok; ikastaldi aroko gure ekologismoari, ordea, keroseno kiratsa dario. Zein baino zein hegaldi garestiagoak... [+]


2025-06-25 | Castillo Suárez
Alferrikako bidaia

Lehengoan batera elkarrizketatu gintuzten Gonzalo Hermo poeta galiziarra eta neu. Kontatzen nion niri ere gustatuko litzaidakeela esatea nire aurrekoak marinelak izan zirela, baina nire familian denak dira galdatzaileak. Gainera, eremu industrial batean bizi naiz, itsasotik... [+]


Eguneraketa berriak daude