Ramon Irigoien nafar poetarekin solasean


1985eko maiatzaren 05ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Ramon Irigoien poetari elkarrizketa
Ramon Irigoien nafar poetarekin solasean
Poeta sentsuala, samurra, bizizalea, lizuna eta antiklerikala
Poeta gutxi egongo dira Euskal Herrian Ramon Irigoien adina ezagunak Estatu mailan. Poeta nafar honek liburu pare bat ditu argitaratuak eta bere estilo zaindu bezain desenfadatuak sekulako ospea ekarri dio 43 urte dituelarik.
«Jaio nintzen karlista Iruñean 1942.ean, baina ene aitak inoiz ezin zidan argitu ea gure erregea Don Javier edo Don Jaime zenetz. Hamabi urte nituelarik, hainbeste jakinez politikorik zapuzturik, sotanarekin afiliatu nintzen Pio Xll.aren partidu okertezinean. "Fostia tan fermosa non vi en la frontera" Hamazazpi urte nituelarik sotana erre nuen. Baina Jainkoari jaurtikitzea teniari baino gehiago kostatu zitzaidan... unibertsitatea burutu ondoren zeruaren kontra ttu egiten Athenasen lurreratu nintzen... Hain ongi ezagutzen ditut greko klasiko eta modernoa non Administrazioak kontratatu bait nau latin irakasle bezala, adoratzen dudan hizkuntza hain zuzen ere. Egia errateko ene lehenbiziko andregaiari musu eman nionez gero mihi (hizkuntza) guztiak adoratzen ditut».
Horrelaxe presentatzen da Ramon Irigoien, Mañueta iruñear kalean etxebizitza duen poeta eta Logroño-ko «Colegio Universitario» delakoan lan egiten duena bere «Cielos e inviernos» poesi liburuan. Hortik dator lehenbiziko galdera.
Nafar erdaldun poeta postkarlistarik hoberena
ARGIA.– Nafar poeta postkarlistarik hoberena zarela erranen banizu zer erranen zenuke?
RAMON IRIGOIEN.–Nahi duzuna erran dezakezu baina nafar poeta postkarlistarik hoberenetarikoa hobe geratuko zen, ezta? Buñuel-ek erraten zuen bezala, aragoiar zine zuzendaririk hoberenetarikoa zela erranen nuke poeten modestia mantentzekotan ere.
A.– Orduan erdaldun poeta postkarlistarik hoberenetarikoa Nafarroan. Ados. Zer zentzutan onartzen duzu hori, zera: "Karlismoa hil da. Baina postkarlismoa"? Hil ote da karlismoa Nafarroan egiaz?
R.l.–Karlismoa hilda dago orain dela urte anitz ene ustez, bai benetan. Arrasto xume bat hortik geratzen da, monarkikoak Frantzian geratzen diren bezala. Taldetxo txikiak dira karlistak Espainian, politika alorrean eraginik gabe.
A.–Bai, bai, baina neronek erran nahi nukeena da karlismoa ez politika mallan bakarrik, gizarte, kultural mallan baizik. Nafarroa postkerlista oro harturik. Zer pentsatzen duzu horretaz?
R.I.– Beno, ez zitzaidan okurritu, baina, klaro, herri honetan mugimendu haundi bat karlismoa izanik arrasto haundia utzi du zenbait talde eta pertsonagan, ez dakit, ikusi behar dut zeuen planteiamendua azken «Korrok» aldizkarian nondik datozen tiroak jakiteko. Noski, karlismoak utzi ditu Nafarroan bere eragina eta ohiturak, hots, erradikaltasun, idealismo, kontserbakortasun eta klerikalismoan, bai.
A.–Pasa gaitezen zure poesigintzara: sentsuala, samurra, bizizalea, lizuna, antiklerikala ote da, laburrean errateko, «Cielos e inviernos» liburuan agertzen den bezala?
R.l.– Ene poema bat Logroñon irakurri zuenean Albertik erran zuen erregistro anitzetakoa zela ene poesia. Ados nago eta balakatzen nau horrek. Umoretsua baita ere. Lizuna? Bai, eta amodiozkoa. Amodioa da nagusia ene poesigintzan. Eta beste sentimendu batzu agertzen dira. Baita poesia «kulturalista» nolabait kontsidera daiteke ere. Baina, bai, ados nago ematen dizkidan ezaugarri horiekin.
A. - «Los abanicos del Caudillo» delako beste poesi liburua mandatuzko poesia ote zen? Nola egin zenuen Gobernuko beka baten bitartez eta gero ez zuten onartu?
R.I.–Beno, ez zen hori prezeski, zera, mandatuzko poesia, ez pentsa, bai zera: egina nuen liburua, lehenbiziko erredakzioan bederen, hiru urte t'erdi lehenago. Gero landu nuen liburu hori presentatzeko, denboraren iraganbidea beharrik, laburtu nuen 900 bertsotatik 350 bertsotara eta ez zidaten onartu. Neuk banekien problemak izango nituela zentsurarekin.
A.–Horixe erraten duzu Jaime Gil de Biedma poetarekin. Zer zentzutan gaur egun manten dezakezu hori, zenbat diarduzu oraindik?
R.I.–Ene eguneroko jarreran ezkertiar kontsideratzen naiz, pertsonekin harremanetan, adibidez, ez ditudala erlazio kobentzionalak. Ene amodiotan ere. Baina ez naiz kontsideratzen borrokalari bat. Ezkerraren kontzeptua nahiko gastaturik dago beste aldetik. Nire giza eragina eskasa da, hots, irakaskuntzan, piska bat egunkarietan eta orain irratian. Horrek erran nahi du ezin dela sinetsi iraultza salbatzaile batez; erreformetan bai, baina iraultza egiteko oportunitatea orain hogei urte akitu zen.
A.- Orduan zer erran nahi duzu esaldi honekin: "Edo bukatzen dugu Estatuarekin edo berak gurekin. Zer nahiago duzue?"
R.l.-Hor dago utopia. Gaztetasunaren zamarrada daiteke edo eta pentsamendu anarkistarekin loturik. Hortik bai, Garcia Calvo lankidearen eragina nabaritzen da. Baina gauzak oso moldaturik daude inperioen artean iraultzak lortzeko. Baina bai borroka bezala, Estatuaren kritika bezala, bizimodu bizikorragoak sortzen. Estatu-nazioa suntsitzeko eta Estatu mundiala lortzeko, ez dakit, horrekin ikusi behar du esaldiak, pentsamendu anarkistarekin. Oso sinpatikoa erortzen bait zait bere egiteaz ez amestu arren.
"Pentsamendu anarkista oso sinpatikoa erortzen zait bere egiteaz ez sinestu arren"
A.-Zentzu honetan ez zara kokatzen neoliberalismo horren alde ezta?
R.l.- Ez, ez, alergia! Gure etsai politikoak dira, enetzat bederen! Hori da eskubi hutsa eta arrunt arriskutsua gainera! Sanchez Dragó bezala...
A.-Eta Savater?
R.I.- Beno, Savater ezkertiartzat onartzen dut. Ulertzen dut Euskadin ezker abertzalearekin, Herri Batasunarekin prentsa txarra, oztopoak dituela, baina nik uste bere oinarri anarkistak mantentzen dituela, zaletasunez noski; kritikorik haundienetarikoa da, hemengo gauzez informaturik dagoela... Badakit ezker abertzalearekin istilutan dagoela nazionalismaokatik.
A.- Ez nazionalismoarekin soilik, Sadaba filosofoarekin ere, zera, Savaterrek mantentzen du bakarrik indibiduoen autodeterminazioa eta aitzaki horren bidez nazioena ukatzen du Estatu-nazio espainolaren defendatzallerik haundiena bihurtuz, Euskal Herriaren kontra...
R.I.-Bai, bai...
"ETA eta HBrekin negoziatu egin behar da"
A.-"Zure ai... zimaurrezko probintzia izan zen / nirea Espainia: kakazko 505.000 Km2" diozu poema batean. Nola ikusten duzu hori gaur egun?
R.l.-Hori izan zen frankismo gordinean errana. Gaur ikusten dut Espainia sinpatia gehiagoz, zibilizazioaren agertze batekin. Nafarra, baskoa eta espainola sentitzen dut ene burua. Problema dela uste dut komunikatzeko zubiak ez direla eta horrek eramaten gaituela "goma bi"ra bi aldeetatik. Hortik krimenaren errepikapena hain iraunkorra datorkigu... Erran behar da izan dugula eta dugula ejerzitoa pronuntziamendurako hain prest dagoena. Neutralizatu eta lasaitu behar da. Dena dela normalizaziorantzko urratsak eman direla nik uste. Akatsekin, zera, ETA eta HBrekin negoziaketaren faltagatik. Negoziaketa hori errekontziliazio puntu gainditzekoa da. Luzatu behar da eskua gehiago Gobernuaren partetik integrazio bat lortzekotan. Bere "Akilesen orpoa" da eta.
A.-Zer da Euskal Herria zuretzat?
R.l.-Ni heziturik izan nintzen antibaskismo gordin batean, frankismopean hemen geunden guztiok bezala. Nik uste denbora anitz behar dudala herri honen hurbiltasuna sentitzeko. Badakigu betiko gauza dela, gobernuen manipulatioa, etnia baten menpekotasuna. Horrek markatzen du dezisiboki pentsamendua gorrotoa sortuz. Euskal kulturara hurbildu behar dugu, noski, Estatu mailan ezagutu behar da gehiago...
"Euskara ez ikastea kontsideratzen dut nire pekatu graberen bat, linguistikoki"
A.-Horrek ematen du Madriletik errana dagoela, baina zu nafarra zara, ezta? hainbeste hizkuntza ezagutuz gero, zergatik ez duzu ikasten euskara euskal kulturara hurbiltzeko?
R.l.-Bai, bai, arrazoi osoa duzu. Hori kontsideratzen dut nire pekatu graberen bat, linguistikoki, arrunt grabe. Ene antibaskismoak markatu dit, erran dizudan bezala, eta gero alfertasuna, hainbeste hizkuntza jaso ondoren, sakabanatzen naiz, ez dakit. Aitortzen dut alfertasunagatik ez naizela sartzen ene premia oro izango zen kultura bati hurbiltzeko baina oso lanpeturik nago. Oraintxe prest nago euskara irakurtzeko elebidun testoen bitartez. Horrek sortzen ditu gogatxoak eta komunikazioa. Beste aldetik ulertu behar da euskara hizkuntza gogorra dela... Estatu mailan ezagutu behar da hemengo arte, historia, literatura etab. Gobernu autonomoek horretan badute komunikazioa lortzeko betekizuna mezularien bidez.
A.- Baina elebitasunarena hemengo problema gainditzekoa da.
R.l.-Bai, bai, politika haundia behar da euskararen problemari soluzioa emateko; elkar sinpatiaren baldintzak sortuz, dirua banatuz horretarako...
A.-Nafar kultur alorrean jarraituz, zer iruditzen zaizu "Ateneo Navarro" delakoaren iniziatiba?
R.l.- Ez dakit deus ez. Ez naiz enteratu.
A.-Maila ofizialistan kokaturik daguela dirudi. V.M. Arbeloa bera dago sartua. Zer iruditzen zaizu bere posigintza?
R.l.-Ez dut anitz ezagutzen. Irakurri dudana ez zait interesatu deus ez. Ariketa anitz egin ondoren aurkitzen duzu zenbait duintasun formal. Mamia iruditzen zait erabat siniestroa, apeza baten munduko ikuspegia, alegia.
"Plazerra izan zuen / herioari pix egitean bere erregina galdatan"
A.-Zure bertso bikain hauetan uste dut laburtzen duzula zure poesigintzaren mamirik sakonena, ezta? Hedonismoa, herioaren kontra erreboltatzea plazerraren bidez, ordenuaren kontra pix egiten edo. Horrelexe ikusten duzu?
R.l.-Bai. hedonismoa "a tope", hispaniar tradizioaren kontra noa, hispaniar nekrofiliak ateratzen nau ene kasatik. Hortik noa, bai.
A.-Azken galdera bat bukatzeko, zer moduz ezkontzen dituzu poeta eta irakaslearen izaera desberdinak?
R.l.- Beno, norbaitek heredentzia ez edukitzean bizia gainditu behar du lan gutxien jasanezinaren bitartez. Alde batetatik irakaskuntzak kentzen dizu denbora beste gauza batzu egiteko baina beste aldetik kultur mugimendu batean sartu izan ondoren erraztatzen du eta. Dena dela molda daiteke.
Joakin BALENTZIA

Ramon Irigoien, antibaskismoan hezitutako nafar poeta
32-33


GaiezKulturaLiteraturaIdazleakIRIGOIEN4
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaPoesia
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
PertsonaiazIRIGOIEN4
EgileezBALENTZIA1Kultura

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude