«Guk sortu dugu gaitz hau eta guk konpondu behar dugu»


1985eko martxoaren 17an
Ondarruko k.G.A (komite Gazte Antiheroina)ko partaideei elkarrizketa
Ondarruko K.G.A. (Komite Gazte Antiheroina) mugimendua heroinak sortutako egoerari bueIta ematen
«Guk sortu dugu gaitz hau eta guk konpondu behar dugu»
Kanpotik esanda alperrik izaten da askotan. Yonkiak berak direnean ordea mugimendua martxan jarri dutenak, Ondarrun heroinaren trafikoa moztu dutenak, bertako yonkiak osatu eta reabilitatzen dihardutenak... baste zenbait herritakoak ere ohartuko dira Ondarrukoek egindakoaz. ''Yonkiak badaki bizirik hilda dagoela''esaten ziguten K.G.A.ko bi heroinomano-ohi hauek. Pare bat hilabete dira heroina utzi zutenetik eta benetan bizirik ikusten ditugu. Martxan. Gauzak antolatzen eta aurrara ateratzeko asmoz. Hona hemen kaiako taberna batean izan genuen elkarrizketa.
A.–Hasieran gauzarik gogorrenetako bat izango zen heroina sartzen zuenari toke bat ematea...
KGA.–Pikatzen denarekin bai trafikantearekin. Trafikanteekin hartu genuen postura zen beraiengana joan, material guztia kendu eta gainera abiso bat eman hemen herrira gehiago ez sartzeko. Hori dirua ateratzera doan trafikantearekin. :
A.– Kontsumitzalle-trafikanteekin?
KGA.–Esperientzia bat badaukagu geure lagun bategaz. Saldu egiten zuen heroina. Ez zuen saltzen hemen. Kanpora joaten zen saltzera, bazekien eta hemen mugimendua zegoela. Eta zen konsumidorea. Berak sartzeko saltzen zuen. Baina egun batean honaxe etorri zen. Guk bagenekien materiala zeukala poltsikoan. Bagenekien heroina zeramala gainean. Eta nahiz eta ez eskaini, nahiz eta ez esan "aiba", gu heroinomano izandako, segituan jartzen gara nerbioso. Antsiedade batean poltsikoan heroina daukala jakin hutsarekin. Ja aspertuta geunden berarekin eta gu geu joan ginen munizipalengana. Esan genien trafikante bat zegoela. Guk ekarri genituen munizipalak. Detenitu egin zuten. Guk egin genien eskolta ez eskapatzeko. Guk eraman genuen udaletxera munizipalekin.
Baina zer egiten da normalean bat detenitutakoan? Partea sartu, goardia zibiletara eraman, hauek partea sartu eta Gernikara. Gernikan juezak edo libre edo gartzelara. Eta mutilak gartzelan egiten du espezializatu. Kontaktu hobeagoak egiten ditu han.
A.–Zer egin zenuten orduan?
KGA.–Orduan guk ezetz esan genuen. Guk eraman genuen udaletxera eta guk atera genuen handik. Materiala han bertan destruitu zen, egin zuten horren 'partea' eta presioa egin nuen mutila gure erresponsabilitatean gelditzen zela eta geuk osatuko genuela.
Eta egin genuen geuk atera handik, geuk eraman geure pisu batera, geuk zaindu eta guk egin konstanteki belak. Bera eta bere neska. Lau bost egun eduki genituen pisu batean. Gero atera eta deporte piskat egitera eragin eta gero bera sartu da gure dinamikan.
Herriko trafikante-kontsumidoreak ezin dira gartzelara bialdu. Herrian bertan osatu behar dira. Aurrena landu dependentzia kentzen eta gero ibidadeak sortu herri guztiaren laguntzarekin. Formazio bat eman eta kontaktuan eduki herriarekin. Gurasoekin, lagunekin, eskolan porrot eginda sartu bada heroinaren barruan da bertatik aterako baserri batean aislatuta. Nahikoa litzateke depresio bat berriro ere dzast egiteko. Horregatik nahi dugu yonkiak reabilitatzen dauden bitartean kontaktuan egotea guraso, lagun eta herriarekin. Reinserzioa prebentzioa eta reabilitazioarekin batera eman behar da.
Eta inportanteena da heroinomanoak berak izatea mugimendua hasiko duena. Berak badaki bizirik hilda dagoela. Bizitzen hasteko berak hasi behar du.
KGA.–Denok zaldia sartuta eta betiko komentarioa zen "honek amaitu egin behar du". Denak geunden gure bizimodu guzia alperrik galdu, familiarekin txarto, ekonomikoki hundituta, beharra ere txarto... Eta beti gure komentarioa zen "laga egin behar dugu, laga egin behar dugu, laga egin behar dugu".
Gero faktore bat egon zen hor nahiko inportantea, elurra. Elurrak egin zituenean, urtarrilean, ez zegoen heroinarik herrian eta joan egin behar zen kanpora erostera. Droga falta zegoen. Kanpora joan behar erostera eta elurrak ez zuen uzten inora joaten erraz. Orduntxe esan genuen: "hauxe da gure momentua; oraintxe egin daiteke zeozer".
Hiru edo lau, ez, maioria bat, ezin konsumitu eta "goazen hastera". Eta hasi ginen batzarrak egiten kultur etxean. Hasi ginen eta "zer egin behar dugu?", eta "organizatu egin behar gara". Egunero, egunero batu egiten ginen. Hasi han bilatzen, kontsumidorea zein falta zen... Batak besteari laguntzen eta, horrela pasa genuen paboa.
A.–Paboa pasa eta...
KGA.–Morala eta konpromiso bat hartzen hasi ginen gazteekin. Esku bat bota zigutenekin. Hasi ginen mugitzen eta domekarako manifestazio bat konbokatu genuen herrian. Bultzada haundia izan genuen, ze Donostian eta Bilbon manifestazioak antolatu izan direnean mila lagun ere ez dira bildu izan, eta Ondarrun bildu ginen hiru milatik lau milara. Eta hori ja konpromiso handia zen herriarekin. Konpromiso moral bat demassa ematen dizu. Hori horrela, konpromisoa eta herria atzetik, hasi ginen organizatzen eta batzordeak antolatzen: sensibilizazioa, propaganda, kultura, kirolak....
Jende asko apuntatu zen batzorde horietara eta hasi ginen aktibidadeak sortzen. Asko lagundu zigun gainera "sindromea" pasatzen. Ez sindromea, aste bi horiek, gaizki lo egin eta ansiedade hori edukitzea eta... kentzen zizkigun hain aktibidade asko sortzeak. Konferentziak montatzen, dei bat egin genien herriko partidu eta elkarte kultural eta deportibo guziei denon artean zerbait egiteko. Santa Ageda egunean ere kalera atera ginen kantatzera. Dirua eskatzen hasi ginen eta kolektibo legal baten modura funtzionatzeko pausoak ematen. Prebentzio mailan onena da dinamismoa, zerbait egitea».
A.–Dinamismo hori nahikoa da heroinaz paso egiteko?
KGA.–Moralki bai. Kreatzen denean aktibidade bat, karnabaletan esaterako disfrazak eta antolatu genituen, kreatzen duzu konpromiso bat. Bileran hara eta hona, jende guziaren aurrean beti ere zuretzako konpromiso bat ez atzera jauzteko. Mikrofonoa hartu eta mila pertsonen aurrean hitzegin badut nik gero ezin diot mila pertsonari atzera eman. Jauzten ba naiz desakreditazioa, lehen berez yonkiak daukan desakreditazio hori, esanda gero "lagatzera goaz, zuen laguntasuna behar dugu"... beti daukazu konpromisoa. Lagatzeko konpromiso bat sortu behar dute herrian heroinomanoek. Konpromisoa sortu behar da laguntzen ari den jendearekin. Posibilitate gutxiago daude horrela jauzteko.
A.–Elurtearekin suministroa moztu egin huen. Baina gero ateak irekirik geldituko ziren...
KGA.–Hor gertatzen da yonkiok badakigula nondik etorri daitekeen eta non izan daitekeen. Guk informazio guziori daukagu. Bertan bizi gara. Geuk nahi badugu, bueno, gatxa da hau bizitza guztian mantentzea baina nahi dugu hasieran ahalik eta gehiena egin hemen ez sartzeko heroinarik eta kamelluak eta kontrolatzeko Nahi duguna da herriak berak oso osorik hartzea konprorniso bat... heuron semeak ere izan daitezkeela heroinomanoak bihar eta konpromiso bat hartzea herri guztiak hori mozteko. Guk badaukagu informazioa nola moztu ikusteko. Herri guziari eman nahi diogu. Udaletxeari ere bai. Beraiek ere erresponsabilitatea daukatela trafikoa mozten.
A.–Heroinaren sarrera mozterakoan ez al da kontrajarri engantxatutako jende asko?
KGA.–Bai, baina herri osoa baldin badago atzetik ezingo du.
Honelako mugimendu batek behar duena da lehenengo yonkiak berak hastea. Heurak predispuesto egotea. Prepara daiteke mugimendu hori aurrera ateratzeko, baina bera egon behar da kontzientziatuta, berak laga nahi izan behar du, bera da edozein programa antidroga ondoen egingo duena. Yonkien maioria kontzientziatu behar da. Maioria, denak batuta eta kontzientziatuta. Laga egin nahi dutela betiko. Heurak esan behar dute. Beste pertsona batzuk programak preparatuta heuron apoioa gabe... ez dute lortuko. Guk daukagu esperientzia gure gurasoena. Hor ibili dira lau urtez hara eta hona baina ez zeukan batere efikaziarik. Heroinomanotik bertatik atera behar du honelako mugimendu batek.
A.–Yonkiak ba al dauka uzteko borondate hori?
KGA.–Bizitza guztian nahi izaten du laga. Beti nahi izaten du laga. Baina behar izaten dira baldintza batzuk fortzatuko dutenak bere determinazio hori. Gure herria nahiko txikia nola den heroinomanoak ezagutu egiten gara eta ezagutzen gara txikitatik. Horixe da inportantea. Honela bizitzean lagunak galdu egiten dira. Kontaktua yonkiarekiko galdu egiten da; zure adizioak eramaten zaitu heuren enemigo izatera derrigor, ze nik ez badaukat dirurik aldamenekoari kendu edo...
Bestalde ordea, nola txikitatik ezagutu garen ba, herrian "laguna" ez daukak baino bai txiki-txikitako ezaguna. Batu garenean bi edo hiru, "laga egin behar dugu, laga egin behar dugu", orduntxe konturatu gara izan daitekeela atzera laguna; aurrera egin daiteke.
A.–Herri txiki bat izatearen bentaja...
KGA.–Zona haunditan, Bilbo, Eibar, Donostia, Zarautz... despersonalizazioa haundia da, kontaktua txikia eta honelako mugimendu bat ez dakigu noraino izango litzatekeen efikaza. Irtetzea ere zaila izango litzateke. Ondarrun ere badaude andaluzak, gailegoak etabar. Baina ondarrutarrak ezagutu egiten gara. Eta Ondarruko «beste» jende guztia ere ezagutu egiten dugu.
A.–Gauza izango litzateke beste zona despersonalizatu horieten, herri-hiri haundiago horietan ere nonbaitetik hastea.
KGA.–Drogaren arazo honetan jendeak hitzegin egiten du asko, eta hor gelditzen da. Ez dute ezer gehiago egiten. Eta mila gauza egin beha dira.
A.–Lehen aipatu duzue batzordeak antolatu dituzuela gauzak egiteko. Zer da batzorde horietan egiten duzuena?
KGA.–Sensibilizazio batzordea arduratzen da hitzaldiak antolatzen eta eskola guzitan heurek nahi duten informazioa ematen. Kartelak, zenbait testu atera...
Gero denak, yonki guztiak gaude sensibilizazio lan horretan. Geure inguruan, geure lagunekin eta denbora guztian ari gara "laga egin behar dugu lagundu egin behar diguzue".
Beste batzorde bat kirolaz arduratzen dena. Kirol mailan astero antolatzen zen dute bizikletaz bueltaren bat, mendira igandetan... Datorren asterako antolatu dute futbito txapelketa txiki bat. Ahal den aktibidaderik gehienak sortu. Hori da horien lana.
Publizidadeaz arduratzen dira beste batzuk.
Kultura mailan txarra daukagu guk ez daukagula lokalik. Baina sektore batzuk badauzkate eta konpontzen gara. Kultura aldetik hasi gara ingeleezko eskolak ematen. Solfeoa eta kitarrazko klaseak... dena debalde. Nahiko jende joaten da. Argazki ikastaroak ere bai. Musika audizioak... eta festibal bat ere antolatu nahi dugu orain. Arte eskola bat ere sortu dugu.
A.- Baserri bat montatu nahiean zabiltzate reabilitazioa egiteko.
KGA.–Nahi dugu baserrian osatzea. Orain dauzkagu 18 «Patriarca»ra bialduta baina ezin gara beti ibili jendea hara bidaltzen. Gurasoekin eta gabiltza kuotekin eta baserria montatzeko.
Baserria nahi dugu gu osatzeko. Baina ez dugu nahi gu baserri batera joan eta gero gu han gauden bitartean ona etorri trafikanteak eta hemen heroina sartzea. Alperrikako lana izango litzateke. Reabilitazioa eta reinsertzioa batera egin behar ditugu prebentzioarekin. Horregatik nahi dugu baserria Ondarrutik ahalik eta hurbilen egotea. Alde batetik herrian segitzeko egiten ari garen lan honetan, eta bestetik behar den giro lasai hori izateko.
A.–Inportantea al da yonki baten reabilitaziorako baserri batera jostea, hau da bere eguneroko mediotik ateratzea?
KGA.–Eritzi ezberdinak daude baina nik uste dut baietz. Dena dela kontaktu permanentean egongo da gure baserria herriarekin. Radio bat frekuentzi batekin herriarekin kontaktuan, telefonoa... Gainera gure reabilitaziorako politika izango da egunero egunero yonkiak herrira jeitsi beharko duela. Gurasoekin kontaktua edukitzeko, ikusteko trafikante mugidarik ba den... Ez da hilabeteko kontu bat. Behar da terapia bat urtebete bi urtetarako apurtzeko betirako heroina. Bestela, bai, aktibidadea daukagun bitartean beti gaude okupatuta, ahaztu egingo gara heroinaz, baina denborarekin aktibidade guztiak gelditu egiten dira piskat eta beti egoten dira momentu eskasak eta...
A.–Ertzainek ez al dute ezer egin orain arte heroinaren trafikoa mozteko?
KGA.–Ez.
A.–Entenditzekoa da tartean dauden interesekin poliziek ezer ez egitea edo beraiek ere tartean ibiltzea prentsan askotan aipatu den bezala. Ertzantzak ordea zerbait egin beharko luke ez?
KGA.–Ondarrun ez, baina Bermeon eta Elgoibarren egin dituzte redadak. Baina zeintzuk dira harrapatzen dituztenak? Toxikomanoak. Gero esaten dute egin dutela zerbait drogaren kontra. Baina positiboki ezer ere ez.
Drogarekin mozteko orduan, herri batean honelako mugimendu bat antolatzeko orduan, yonkiak dira inportanteenak. Laga nahi badute, herrian horrekin akabatu nahi badute beraiek dira aproposenak. Beraiek daukate informazio guztia, beraiek ezagutzen dute mugida. Norbait pikatuz gero beraiek dira konturatzen direnak. Hau pikatu egin da. Nondik ekarri du? Beraiek dakite. Hori bai, guk ez daukagu ertzantzak izan dezakeen maniobrabilidadea. Hor kontuz ibili beharra dago bestela tiroak atzera guri etorriko litzaizkiguke. Horixe da gainera yonkia atzera botatzen duena informazio hori emateko orduan. Berarengana etorri daiteke tiroa. Guk egin duguna da munizipalak sensibilizatu. Uste dugu herrian bertako indarrak izan behar dutela horretan aritu behar dutenak. Ertzainik badago tira, bestela munizipalak. Hemen munizipalak kontzientziatuta daude eta zain ea noiz deitzen dugun. Lehenengo entzun behar zaio yonkiari. Ez egin pasada bat eta yonki guztiak bere kontra jarri. Redada egin, paloa eman ,juizioa sartu... horrela konplikatu besterik ez da egiten arazoa.
Lortu behar da lehen heroinomano izan direnak ertzainekin eta munizipalekin kolaboratzea. Hauek entzun egin behar diete. Heroinomanoek badakite. Heurek daukate informazioa.
Gu prest gaude munizipalekin eta kolaboratzeko. Dena dela hasieran geronek neurri batzuk hartu genituen. Bat, mutil bat ikusten genuenean pikatu egiten zena berarengana joan hitzegitera. Kasorik egiten ez bazuen bere gurasoengana. Hirugarren pausua zen "que se atenga a las consecuencias". Hasieran postura gogorra hartu behar izan genuen hau aurrera ateratzeko. Dena moztu beharra dago eta denon artean gainera. Heroinomanoak gu geu izan gara lakra hau ekarri dugunak eta guk geuk hasi behar dugu baina erresponsabilitatea herri guztiak hartu behar du. Bihar edonoren semea izan daiteke horretan sartuko dena.
Joxe MOLLARRI
22-25

GaiezGizarteaDrogaDesintoxika
GaiezGizarteaHerri mugimBesteak
EgileezMOLLARRI1Gizartea



Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2024-04-30 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat erail du Poliziak AEBetan, belaunarekin lepoa estutu ostean

Istripu batetik ihes egin zuela aitzakiatzat hartuta, taberna batera sartu, lurrera bota eta buruz behera lotu zuten poliziek 53 urteko gizona. Zortzi minutuz izan zuten lurrean.


Nola landu desirak, aniztasun sexuala edota identitatea 12-18 urteko ikasleekin?

Gorputzak, identitateak, desirak, justizia soziala, ahalduntzea eta memoria: sei arlo horien bueltako unitate didaktikoak kaleratu dituzte, DBH eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko. LGBT+ pertsonen testigantzak, diskriminazioa eta aldarrikapenak oinarri, “armairuan... [+]


Eguneraketa berriak daude