Zumeta eta Goenaga, bi pintore ospetsu sariturik


1985eko urtarrilaren 27an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Lehenengo Pintura Bienalean irabazle
Zumeta eta Goenaga, bi pintore ospetsu sariturik
Donostiako udalak, aurten lehen aldiz pintura lehiaketa bat antolatu du, bi urtean behin ospatzeko asmoz. Bertan Juan Luis Goenaga eta Jose Luis Zumeta pintore ezagunak gertatu ziren irabazle. Lehiaketa honen kontra, eta batez ere ospatzeko moduaren kontra ahotsik entzun ahal izan da. Baina inork ez die kentzen bi pintore hauei beren balio eta kalidadea.
Zumetak "Zaldi txuria" koadroari esker jaso zuen sari konpartitua. Koadro hori bere azkenaldikoa da, berak esan bezala, "beste askoren artean bat" Zumetak orain abaila bizian margotzen du, nolabait, eta oraingoz, bere ingurunea zerkatua daukalako...
«Horrelako konkurso batek esanahi gutxi dauka»
ARGIA.–Antolatzaileen partetik edo lehiaketara aurkeztutakoen artean maila oso ona zegoela esan zuten, eta ondorioz, kantitatea kontuan hartuz Euskal Herriko pintura oso momentu onean zegoela ere esan zuten.
ZUMETA.–Niri iruditzen zait maila ez zela hain ona. Nik uste dut, alde batetik, Euskadin pintore gehiago badela; eta bestetik, selekzio hobea egitea egongo zela, noski. Bilbotik, Arabatik, Nafarroatik ez da hainbeste jende etorri, jendea falta da. Eta Euskadiko maila ez duela harrapatzen esposizio honek, hori garbi.
A.–Ze esanahi izan dezake horrelako bienal bat montatzeak?
Z.–Gutxi, esanahi gutxi... Bi urtetik behin konkursoa egitea ez da nahikoa. Lan egiteko estimuloa ematen dio jendeari, baina gero frustrazioa ere haundia da. Hainbeste jende eta premio bakarra, nahiko gogorra da. Beharrezkoa dena beste gauza bat da, ofizial jendeak, diputazioek, udaletxeek, gobernuak beste lan bat egitea. Konkursoak ongi daude, gauza polita egiten dutelako, espektatibak sortzen dituztelako, jendea mugitzeko... Baina azpiko estruktura hori muntatu beharra zegok, minimo batzu, ze jende asko zegok pintatzeko gosearekin, oso gaizki dabilen jende asko. Eta nik uste diat hau promozionatzea oso erreza dela.
A.–Erakusketak egiteko ere aukera haundiegirik ez dago, ezta?
Z.–Hemen ez zegok publiko bat, ez zegok demandarik. Galeria bat esaterako, denda bat da, pinturekin dabilen komertzio denda bat; nola sortuko da ez badago demanda hori, eta ez dago. Laguntza ofiziala ongi dago, baina ideiala autofinanziazioa da, beste gauzen inguruan bezala hor ere komertzio bat egotea.
A.–Eta zertan oinarritzen da demanda gabezia hori, ze lehen ba zegoen...
Z.–Ez, ez, ez da sekula egon. Momentu batzutan gehixeago saldu da, edo jende gehiago joaten huen, baina bolara hutsa. Gaurko egunean gauzak ez badira promozionatzen, hor gelditzen dituk, ez dituk publiko egiten, ez dituk sozial trama horretan sartzen.
A.–Garai batean, pinturaren arlean izen batzu atera ziren, eta orain berriz...
Z.–Asko zegok, asko. Bilbo inguruan gehiago, Bellas Artes inguruan, baina hemen bertan ere bai...
A.–Baina nahiko ezezaguna gertatzen da mundu hori.
Z.–Bai, bai, nahiko ezezaguna duk... Nik uste dut intentzio bat badagoela erakunde ofizialen partetik, gogo bat... Piskanaka egingo da zeozer alde horretatik.
A.–Pintore arlean, kontaktu pertsonalez aparte, bazegok beste zeozer egiteko nahirik? Beharra ikusten al da?
Z.–Ez bat eta ez beste. Ez zegok, eta nik beharra ez diat ikusten. Motibo bat baldin balego, nolabait elkartuko lukeena, ondo egongo huke taldea sortzea. Beharbada, zenbait jende gaztek projektu bat aurrera eramateko apoioa bilatzen du. Gaurko egunean ez dago linea markaturik, era askotako pintura egiten da mundu guztian eta desberdina, eta batera bizi dituk. Hemen bertan, kriston desberdintasuna dago, indibidualidadea gehiago markatzen da gaurko egunean, ez dago linea teoriko gogor bat. Krisia dagoelako izango da?, beharbada.
«Pintura popularra egiten dut»
A.–Eta hi nola habil?
Z.–Orain?, oso ondo nabilek. Ibili nauk lauzpabost urte frogatzen, eta orain zenbait gauza bildu eta pintura osatu egin dut. Oraingo bolara egitea da, ateratzen zaidana. Nahiko inguratua daukat neure kanpoa, ekilibratua. Subjetibitate haundiarekin, noski, baina nik uste dut oso popularra dela, nolabait irekia duk, edozein jende harrapatzeko modukoa duk. Objetibo horren bila nabilek.
A.–Eta bost urte igaro dituk frogatzen...
Z. Bai, abstraktotik pasa figuratibora, salto izugarria duk. Hori nolabait ekilibratzea, kontradikzioak. Orain izango duk bolara on bat, baina ikusten diat bere lekuan daudela gauzak, ateratzen direla. Egin bakarrik, egunero, arnasa bezala, egin eta egin, eta atera egiten duk. Gero, krisi bat beti etortzen duk. Oraingoz, materiale aldetik ere kristoren libertatea diat, enbalaje kartoiean egiten diat, tenperakin, merkea. Ekonomi aldetik nik ez dudala koadro haundi bat egitea. Koadro haundia eta oleoan hasiez gero, presupuesto haundiagoa behar izaten duk. Momentu honetan dena daukat neurtua eta enkajatua...
A.–Ze erritmorekin egiten duk lan?
Z.–Azkarra, azkar... Figura guztiak, era guztietakoak eskala guztietan, eta paisaje eta espazio guztiak. Dena kabitzen duk. Batzutan begira egoten nauk asimilatu arte. Baina bestela erritmo kontinuoa duk, oso azkarra. Ni ari nauk egin eta ze egin dudan ere ez zekiat, martxa duk beti aurrera, aurrera, gero handik hilabetera edo geldituko nauk bolara bat, ikusi, aukeratu. Erreflexio bat hartu beharko diat egin dudanarekin.
J.Z. M.A.
32, 33


GaiezKulturaArteaPinturaPintoreakUMETA1
GaiezKulturaArteaPinturaPintoreakGOENAGA3
GaiezKulturaArteaPinturaLehiaketak
PertsonaiazUMETA1

PertsonaiazGOENAGA4

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude