Jesus Alberdi «Egileor»: «Guk ez dugu izan ikasteko modurik»


1985eko urtarrilaren 20an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Jesus Alberdi "Egileor"ekin bertsolaritzaz
Aurten Elosuko bertsolariari tokatu zaio omenaldia
Jesus Alberdi «Egileor»: «Guk ez dugu izan ikasteko modurik»
Hau irakurtzen ari zarenerako pasea da Jesus Alberdi «Egileor»i aurten eskaini zaion omenaldia. Elurra zen beldurra baina bertsozaleek ederki erantzun zioten deiari. Omenaldiaren aurretik egon ginen gu Jesusekin. Elurrak erabat estalitako Bergara batean. Bere emaztearekin eta hiru seme-alabekin frontoi ondoan bizi deneko etsean. Hotza zen kanpoan. Hitza sukaldean.
ARGIA.– Elosun hasi zinen bertso kantatzen. Zenbat urterekin?
EGILEOR.–Hemezortzi hemeretzi bat urte inguru; hor hasiko nintzen. Lehenengo lehenengo han kantatu nuen, Elosun. "Bixko" zenarekin. Lehenengo ekinalditxoa harekin egin nuen. Hurrengo irteera Azkoitira egin nuen, «Txapel» zenarekin eta Joxe Lizasorekin.
A.–Plazan hasi aurretik ere aritutakoa izango zinen ba...
E.– Beti juntatzen ginen baten batzuk. Antzuolako gazte batzuk eta juntatzen ginen eta Elosun egiten genuen. Orduan Elosun dantzalotua eta hasia zen zerbait, estraperlo antzean baina hasia zegoen. Hara joatean, gazteak ginela eta, ez ziguten uzten. Guk handik aldegin eta piska bat apartetxo, gazte-xamarrak ginenak ez ziguten uzten, hori ere, hemezortzi urte gaztea ere ez zen baina ez ziguten uzten, orduan dantza-librea ikustea ere pekatu handia zen eta, aldegin eta tabernara joateko modu handirik ez zen egoten eta kanpoan ekinalditxo bat egin eta iluntzea ailegatzen zenean bakoitza bere tokira, etxera.
A.– Ze urtetan zen hori gutxi gora behera?. Gerra ondorenean?
E.– Bai, bai. Izango ez zen ba gerra ondorenean hori! Nik berrogeita hamalau ditut eta hemezortzi urte nituela...
A.– Esaten dizut hau irakurle bat baino gehiago izango direlako dantzaren debeku hori ezagutu ez dutenak.
E.–Tartean piezaren batzuk joaten ziren baina gazte-xamarrak hura ikustea ez zen komeni izaten. Piskat edadean aurrera zihoazenak, han Elosun atari batean egiten zen, taberna ere bertan zen eta, «Benta» ez dakit jakingo duzun non dagoen. Ez ziguten arrimatzen ere uzten gu hara orduan. Ez eta arrimatzen ere.
A.– Kuriosoa da Antzuolako jendearekin ibiltzea Elosukoa izanda.
E.–Bai. Edade horretan Antzuolako jendearekin ibiltzen nintzen ni gehien bat. Eta gero Aizpurutxora. Elosan bertan erromeria hori galdu egin zen. Erromeria ez zela egiten denbora askoan egon zen. Eta orduan Aizpurutxora joaten ginen. Aizpurutxon baltsetan jotzen zuten soinua eta han egiten genuen guk pasadizu hori. Igandeko pasadizua Aizpurutxon egiten genuen. Azpeitiko Urrategi horretan ere egiten ziren baina guretatik oso urruti zen hura. Eta geu ere goizago erretirazale sekula ez gara izaten eta orain piskat deskuidatu ezkero, eta handikan irten noizpait Elosura etorri, lo egin eta gero hurrengo egunean Plazentzira lanera joan behar izaten genuen eta hori trantze gogorra zen. Sasoia egon eta egin egiten genuen hori ere. Baina Aizpurutxora joaten ginen gehiena.
A.– Urola bailararekin harreman estuagoak izango zenituzten.
E.– Oso gazterik ginela bai, Antzuolakoekin. Baina behin Aizpurutxora hasi ginenez geroztik beti Azpeiti alderako joera izan dugu.
A.– Bertsotan ere Urola aldeko jendearekin gehiago.
E.–Bai. Aizpurutxon eta ere «Balentxi»rekin eta. «Balentxi»k urte batzuk bazituen baina, oso gizon alegrea eta txispa handikoa zen eta, lagun egin ginen eta behin lagun eginez gero... Joxe ere inoiz joaten zen. Lizaso. Hantxe ekinalditxo batzuk egiten genituen eta halaxe.
A.–Bertsotan nola ikasi zenuen?
E.– Ikasteko modurik guk ez dugu izan, ikasteko modurik.
A.– Aritu «Bixko» eta beste horiekin arituko zinen ba... Zeinen anparoan edo zeinen arrimuan edo...
E.– Hasiera hortik. Eta gero maisu handitsuekin juntatzen hasi ginenean ikasteko modu handirik ez genuen izaten... ikasi, ikasi ikasten da beti, jartzen joaten da beti ofizioan. Aurrerantzean Lizaso eta «Txapel» eta.
Baina ni gehiena bertsotan ezkondu arte ez nintzen ibili. Handik atzera gehiago.
A.– Bergara inguru honetan ere izango dira ba beste bertsolari batzuk...
E.– Hemen lehen Gorrotxategi genuen eta orain Narbaizarekin ibiltzen naiz.
A.–Eta zurekin hasitako Antzuolako koadrila hura?
E.– Hoiek sekula ez ziren plazaratu. Oraintxe ere egiten dituzte ekinalditxo batzuk. Ondo moldatzen dira baina ez ziren libratu. Eta hortxe daude. Gurekin batera abituak horiek ere. Gu beste ba ziren eh, garai hartan. Baina hor geratu ziren.
A.– Afalondotan bertsotan aritzeko usadioa ez al zen handiagoa lehen?
E.- Oraintxe bezalaxe. Garai hartan orain baino gehiago hasi egiten zela bertsotan. Orduan afalondoan jartzen bazinen mordoa igual azalduko zen. Zela edo hala segitzailea. Gaurko gazteak inportantzia edota ematen diotelako ez dute hasi ere nahi izaten. Baina antzera xamar uste dut dabilela afalondoko zera hori. Gaur eskandalo hori gustatzen da eta orduan ere bai.
A.– Baina kanbiatu direnak izan dira plazako saioak, ez? Jalaldiak.
E.– Bai, guregandik bai. Gaiak eta gauzak. Gu berriz ere urte pila galantean batere gairik jarri gabe hortxe ibili ginen eta...
A.– Zuek hasieran gairik jarri gabe ibiltzen zineten?
E.–Guk ez genuen hasieran gairik. Gaiak berri xamarrak dira. Hemen gaia jartzen hasi zirela... Irigoien hori, Bilbotarra hasi zen, ba dira urte batzuk. Txapelketa moduko bat egin zen Eibarren, Garmendia eta Agirre uste dut zirela gaztetatik sartu zirenak. Besteak ziren Zepai zena. Lasarte, Uztapide zena eta Lizaso. Nik lehenengo lehenengo gaiak orduantxe ikusi nituen. Soltero nengoela zen eta izango dira honez gero hogeita zazpi bat urte. Baina aurretik ez.
A.– Eta nola moldatzen zineten? Gaurko bertsolariek ematen du gaiarekin nahiago izaten dutela.
E.– Bai, gaurko gazteek bai hartako hezi direlako. Baina gu ez dakit, gai librean ondoena igual eh! Lizaso eta Lasarte batekin, beraiek ere hala nahiago izaten dute eta, holako pasadizo bat egiteko gai librean hobe.
A.– Zenbat denboran irauten zenuten gai librean hasita...
E.– Orain baino saio haundiagoak egiten ziren orduan. Orain gaia jartzen dizutenetik badakite gutxi gora behera. Ordubete iraun behar dik jaialdi honek . Baina orduan ez zen holakorik izaten. Aspertu arte.
A– Politagoak al ziren orduko saioak?
E.–Politagoak ez ziren izango seguruasko gaurko jaialdiak baino, baina, ba, elkarri erakusten hasi eta ekitaldi galantak egiten genituen. Orain ere sarritan pasatzen zaigu. Txorakeriatan hasi eta igual utzi ezinka. Gorputzaldia nola dagoen alde handia egoten da eta! Gorputzaldia on xamarra baldin bádago, gauzak azertatzen hasi ezkero, luzetxoago, eta bestela berriz ahalik eta lasterren bukatzera, eta holaxe.
A.– Gaiak jartze horrek mesede egin al dio bertsolaritzari?
E.– Nik uste mesede egin diola. Hartara hezi direnak ari dira esaten hori gabe ezingo luketela kantatu ere egin. Guretzat ere gaia jarri, eta ondo ulertzen badugu, ondo ulertzen den gaia baldin bada, sarritan hobeto ibiltzen gara. Gaiak igual jartzen dituzte kanpokoak eta guk berriz horretarako periodikua sarritan eskutan ez dugu erabiltzen eta...
Bertako gaia denean bale. Baina Ameriketakoa eta horrela tokatzen denean... Egia esan gu ezagutu ere egiten gaituzte eta ez digute horrelakorik jartzen. Baina Txapelketa batera joanez gero, han parean tokatzen dena eh!
A.– Saltsa ez ote zen lehen gehiago bertsolaritzaren inguruan?
E.– Saltsa izango zen lehen gehiago seguramente, baina joan deneko zazpi urte hauetan egon den baino beroago bertsolaritza lehen ez dut uste izango zenik. Kantatu ere ez zen orain adina egiten.
A.–Batekin gelditzeketan norekin geldituko zinateke?
E.– Bat esan behar baldin bada Lasarterekin. Neuk ez dakit zergatik baina harekin errexena ibiltzen naizela bai. Beti errezen errezena bertsotan harekin ibili izandu naiz.
A.– Xalbador eta bestaldeko jendearekin zer moduz konpontzen zineten?
E.–Horrekin ere jarrita geunden. Hasieran gaizki. Gaizki ibili ginen horrekin. Eskerrak gu baino aurreraxiagoko lagunak ezagutzen zituela eta haien anparura etabar berehala jarri ginen. Baina hasieran oso gaizki. Lehenengo aldian topetazo gogorra baina besteek ere hala izango zuten.
A.–Zergatik zen hori?
E.– Hizkuntza oso diferentea zuen horrek eta... Hizkuntzaz sarritan euskaraz jardun eta topetazo gogorra ematen zuten lehenengo lehenengotik, enteratu gabe ibiltzen ginen eta. Jaso bai. Baina iruditu baten ingurukoa igual eta erdia edo holaxe. Eta baju xamar gelditzen ginen. Baina berehala jarri ginen. Denbora piskat behar...
A.– Beste puntu bat da doinuarena. Lehen beti doinu berdintsuekin ibiltzen zineten ala orain haina...
E.– Lehen izaten ziren hiru edo lau bat bertsotan erabiltzen zirenak. Oraingo aldean doinu gutxi. Bueno! Orain doinuarekin kontuz ibili: beharra dago noiznahi ateratzen dute berria ere eta piskat belarri ona ez badaukazu jai dago eh!
A.–Hamazazpi hemezortzi urteko gazte-gazteak nola ikusten dituzu?
E.– Hor ba dira gazteak ondo ikusten direnak. Eguzkitze eta beste zarauztar hori, Egaña. Horiek biak seguru seguru. Arrasate aldeko hauek lotuxeago. Baina nik ez dakit. Aterako direla eta esperantza eduki beharko dugu.
A.– Txapelketek zer egiten diote bertsolaritzari, mesede ala kalte?
E.–Herriarentzat ez dut uste txarra izango denik. Bertsolaritza esango nuke txapelketa asunto horrek berotu egiten duela. Orain neretzat ez dela izan txapelketa hori. Hor ibili gara urte mordoan baina aspertuta nagoela ni behintzat horrekin. Ez dagoela neretzat egina. Hori gauza txarra dela.
A.–Tratu txarra.
E.–Bai. Gorputza jartzen da halaxe. Hori ez dago norberarekin. Estutu egiten da eta nerbioso. Eta oso egun txarra pasatzen dela. Txarra eh!
Joxe MOLLARRI ARTASO
23-25


GaiezKulturaBertsolaritEkitaldiakOmenaldiak
GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaALBERDI3
PertsonaiazALBERDI3
EgileezARTASO1Kultura
EgileezMOLLARRI1Kultura



Azkenak
ZERO CHOU
“Pertsona homosexualak eta tradizioa adiskidetzea nahi dut”

30 urte baino gehiago daramatza Zero Chou zinemagile taiwandarrak istorioak kameraren atzetik kontatzen, bai zinemarako, bai telebistarako. Aurten, Zinegoak jaialdiaren 22. edizioko ohorezko saria jaso du.


2025-07-14 | Sustatu
Ez fidatu Osakidetzan ‘Quantus Skin’ azterketa egiten badizute

Civio fundazioak salatu duenez, Osakidetzak darabilen AA sistema batek (Quantus Skin) kontratuan agindutakoa baino askoz efikazia gutxiago dauka. 1.6 milioi euroko inbertsioa da, larruazalaren melanoma minbiziak detektatzea du helburu, eta bere emaitzak eskatu zuen %85eko... [+]


2025-07-14 | Ahotsa.info
Euskaldunon bazkari antiarrazista Sanferminetan

Laba, EHE eta Harituk antolatuta, bazkaria Oko Plazako Herri Sanferminak gunean izan da. Bertan, antolaketaren zergatiak azalduko dizkiguten galderak egingo dizkiegu.


2025-07-14 | Antxeta Irratia
Irunen hizkuntza politikak aldatzeko «borondate berri baten hasiera izatea» espero du Aski Da! kolektiboak

40 elkarte biltzen dituen kolektiboa baikor agertu da, azken hilabeteetako hartu emanetan Irungo Udalak hizkuntza politikak elkarlanetik zuzentzeko borondate berria erakutsi duelako. «Hasierako alde bietako mesfidantzak gaindituz, adostasunak bilatu eta Hizkuntza Plan... [+]


Zuritxo, egon deseroso

Queer falafel
Non: Arberatze-Zilhekoan, EHZ festibalean.
Noiz: ekainaren 29an.

------------------------------------------------------

Hasi orduko, ohar bi. Bat: “Deseroso egongo zara apur batean, isildu eta entzun. Asko ikasiko duzu zure pribilegio... [+]


2025-07-11 | Gedar
700.000 etxegabetze baino gehiago 2012tik Espainiako Estatuan, eta ez da Poliziaren kontzientzia-objekzio bat bera ere izan

Kontzientzia-eragozpena aurkezteko aukera legala daukate poliziek, eta horretarako babes "sindikala" duten arren, bakar batek ere ez du eskubide hori baliatu hamarkada batean baino gehiagoan.


EHUk euskarazko 32 ikaspostu gehiago eskainiko ditu Medikuntza Fakultatean

2025-2026 ikasturtean, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean euskarazko 32 ikaspostu gehiago eskainiko ditu EHUk. Erakundeak adierazi du kopuru hori lortzea Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin eta Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailarekin izandako... [+]


Guraso batek 11.000 euroko isuna jaso dezake adin txikikoen futbol partida batean izandako irain eta erasoengatik

Gasteizko eskolako futbol partida batean guraso batek irainak bota, mehatxatu eta pertsona bati eraso egiten saiatu zen adin txikikoen aurrean. Arabako Foru Aldundiak kudeatzen duen mota horretako bigarren salaketa da. 


2025-07-11 | ARGIA
NBE-ren errelatore Francesca Albanese
“AEBek ni zigortu izana haien erruduntasunaren seinale da”

AEBek Francesca Albanese NBEk Palestinar Lurraldeetan duen errelatore berezia zigortu dute genozidioari buruzko txostena argitaratu eta egun gutxira. Albanesek sare sozialetan azaldu duenez, “boteregabeen alde hitz egiten dutenak boteretsuek zigortzea ez da indar... [+]


Eguneraketa berriak daude