«Txontxongiloarekin Jarraitu Edo Helduentzako Antzerkia Egitea Planteatu Behar Dugu “”


1984ko azaroaren 25ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
KEINU Antzerki Taldearen Ibilerak
«Txontxongiloarekin Jarraitu Edo Helduentzako Antzerkia Egitea Planteatu Behar Dugu ''
Gasteizko KEINU antzerki taldea daukagu gurekin. Duela urte batzuk badira sortu zirenetik eta eskolatarako bideo batzuk egiteaz gain euskara irakasteko bi txontxongilo prestatu dituzte. Beren mugidaz eta Gasteizkoaz jardun dugu elkarrizketatxo honetan.
ARGIA.–Taldearen sorrera noizkoa duzue?
KEINU.– Uste dut 1981.ean sortu zela Keinu. Ordurarte jendea beste zenbait mugidetan ibilia zen, eskoletan lanean antzerki mailan edota taldetan ere bai. Gainontzekoak euskararen inguruan eta... Bildu ginen Kultura Sailetik bideoak egiteko proposamen bat izanda gero. Hamar bideo egin genituen 81.ean. Eskolatan euskara irakasteko gehigarri bezala erabiltzea zen bideo horien helburua, "Mas, Mis, Mos" izena zuen serial horrek.
A.–Pedagogi helburu batekin sortu zen Keinu...
K.–Bildu aurretik esan dizut ze mundutan genbiltzan. Bildu ginenean ere garbi geneukan antzerkia landu nahi genuela baina proiekzio pedagogiko batekin. Kultura Sailarekin egindakoa garbi zuzendu zen eskolara.
A.–Horrezaz gain zer egin duzue?
K.–Beste bi saio. Bata da ``Oiloa eta Erratza" eta «Grunpus» bigarrena. Biak dira txontxongiloak. Aurtengo udan izan zen hauen sorrera. Gurdi bat eta zaldi bat hartu eta herriz herri emanaldi horiekin ibiltzeko asmoa geneukan. Oso ondo pasa genuen eta jendea oso ondo eorrollatu zen gurekin baserritako ateak eta irekitzen zizkiguten lotarako eta dena. Instituzioak ordea ez ziren batere enrrollatzen eta kontxo dirua haiek eman behar dizute. Titiriteroen mugida moduko bat. (Disidente batek boza altxa eta hamobost egun haiek bakazioak pasatzea baino ez zirela izan dio. Gastuak ere beraiek ordaindu zituztela).
A.–Hori da beraz egin duzuena: bideo horiek eta bi saio hauek. Ba al duzue proiekturik eskuartean?
K. Ez. orain momentuan ez. Gauza zehazturik ez.
A.- Etorkizunari begira izango duzue proiekturik...
K.–Proiektu zehatz bat ez... asmoa daukagu jarraitzekoa eta gehiago sakontzekoa. Erabaki garrantzitsu bat hartu dugu duela gutxi antzerkian gehiago murgiltzeko, sakontzeko...
A.–Profesionalizatzeko?
K.–Bueno. ez dakit... behintzat denbora gehiago dedikatzen diogu eta edozein egunetan joan gaitezke edonora. Egia esan gauza berriak planteatzen hasiak zaizkigu. Profesionalizatze hori ez da hutsetik etortzen. Planteatu beharra daukagu txontxongiloekin segi edo helduentzako antzerkia egin. Hori bai, autonomia izan nahi dugu antzerkia egiteko.
Une honetan gorputza eta ahotsa lantzen ari gara. Datorren hilabeteetan kurtsilo batzuk izango dira eta horietan parte hartuko dugu.
A.–Kontua zer da, txontxongilotik antzerkira pasatzea edota antzerkia da zuek egiten duzuen txontxongiloa.
K.–Ez, ez. Dago diferentzia kualitatibo bat.
A.–Planteatzen duzuena salto hori da.
K.–Bai, gure gorputzarekin antzerkia egin nahi dugu.
A.- Eta helburua ez da jada pedagogikoa izango...
K.- Pedagogikoa? Une honetan proposatuko diogu Arabako Diputazioari lan bat egitea ikastola guztietan orain arte egin ditugun muntaiekin. Alde batetik txontxongiloa planteatzen da eta denbora berean proposamen pedagogikoak eskaintzen.
A.–Helduei zuzendutako antzerki pedagogikoa al da zuen asmotan egitea dagoena?
K.–Ez, ez.
A.- Euskara irakastea?
K. Guk teatroa egin nahi dugu eta antzerkia landu, ikasi eta batez ere guk pertsonaia bezala teatrotik bizitzea. Hor ez dago helburu pedagogiko bat bereziki. Hor gainera beste mobida bat dago. Talde batek bizitzeko gauza asko egin behar ditu eta batez ere bere produzio guztiak saldu behar ditu.
A.–Gasteizko antzerki giroaz zer diozue? Urtean behin ematen du zerbait badagoela Nazioarteko erakusketa horretan... Baina horrezaz gain, zer dago urtean zehar?
K.–Ez dakit eritzi berekoak izango garen taldeko denak. Guk jarraitu ahal izan dugu Gasteizko antzerkia en errealitatea eta itxuraz behintzat beste zenbait tokitan baino gehiago dagoela ematen du. Festibalaz esaterako eztabaida bat egon zen. Postura bat zen instituzioena eta bestea Gasteizko taldeek bultzatzen genuena. Antolakizun aldetik batez ere.
A.–Urtean zehar...?
K. Ez dago programazio bat. Dagoena oso pobrea da. Zenbait talde badago baina batetik bestera ibiliaz funtzionatzen.
X.Etxaniz
37

GaiezKulturaAntzerkiaTxotxongilo
GaiezKulturaAntzerkiaTaldeakKEINU
EgileezETXANIZ3Kultura

Azkenak
Eguneraketa berriak daude