"Tolosan Euskaraz" Ihardunaldiak " Euskara Gizarte Bizitzan" Liburuan Bildurik
« Hizkuntz Normalizazioaren Prozesuari Heldu Nahi Izan Diogu»
Liburu koxkor bat argitaratu du Tolosako Euskararen Batzordeak. Liburuan, duela hilabete batzuk Lluis V. Aracil soziolinguistak eta Iñaki Larrañaga Siadeco-koak «Tolosa Euskaraz» Ihardunaldietan eskainitako hitzaldiak jasotzen dira. Hori dela eta liburua kaleratu duten Euskara Batzordekoekin hitzegin dugu. Euskararen normalkuntzarako hartzen diren neurritan Euskal Herri osoan izan da, eta da, eredu «Tolosako esperientzia».
ARGIA.–Zer zela eta antolatu zenituzten «Tolosan Euskaraz» ihardunaldiak?
EUSKARA BATZORDEA.–Bi arrazoi nagusi izan genituen. Alde batetik Tolosa euskalduntzeko prozesuari abiada ematekotan, prozesu hori oinarri oinarritik hasi behar zela iruditu zitzaigun. Horretarako derrigorrezkoa zen herriko bizitza soziala osatzen zuten sektore desberdinekin harremanetan jartzea.
Ihardunaldi horiekin, lehen iritsi ez ginen zenbait leku eta arlotara ailegatu nahi genuen, eta hizkuntzaren aldeko argumentazio berri bat eman, arloz arloko egoeraren arauera bestalde.
A.–Eta jaso zenuten erantzuna positiboa izan al zen, edo «betiko» euskaltzaleetara mugatu zen?
E.B.–Arlo batzutatik bestetara erantzuna asko aldatu bazen ere. orokorki oso positiboa izari zela baiezta dezakegu, eta hain zuzen ere, «betiko» euskaltzale horietaz aparte, hizkuntzaren problematikaren mundutik urrun samar dagoen jende asko bildu genuelako.
Erantzunetaz hitzegiterakoan BBB eta UBlko ikasleei emandako saioa azpimarratu nahi genuke, Leidor zineman, 1.700 ikasletik gora bildu bait ziren bi hizlariak entzuteko. Beste sailak txikiagoak izanik ere, jende nahiko bildu zuten. Saio guzitako partaidetza, guztira. ia 2.500 pertsonetara iritsi zen.
A.–Kanpaina hark ondorio zuzenik erakarri al du?
E.B.–Zaila da hori esatea. Geure ustez oso urrats garrantzitsua izan zen jendearen mentalizazio aldetik. Maila horretan salto handia eman zela uste dugu, ez sozialki agian, baina bai kontzientzia minimo bat zuen jendearengan.
Ondorengo lanetarako ere harreman sakonagoak lortu ditugu eta zenbait ate ireki egin zaigu. Nolabait esatearren «tranpolin» ederra izan ziren ihardunaldiak geroari begira.
A.– Eta liburuaren ideia nondik sortu zen?
B.E.–Bada, pentsatu genuen oso inportantea zela, egun haietan esandako gauzarik interesgarrienak gordetzea eta argitaratzea, bai egon zen jendeak gehiago sakontzeko eta beste alorretan esandakoak ere jasotzeko eta egon ez zirenek han esandakoaren berri izan zezaten.
A.–Liburua nola egituratu duzue?
E.B.–Liburuaren kapituluak Ihardunaldiak berak bezala egituratu dira. Aurkibide eta sarrararen ondoren Iñaki Larrañagak saio guztietan emandako sarrera dator, bertan, euskararen atzerakadaren historia eta gaurko egoeraren diagnosia aztertzen direlarik. Ondoren, eta kapitulo bana dutelarik, egun bakoitzean, alor bakoitzari eskainitako hitzaldiak datoz: euskara irakaskuntzan, administraritzan, gizarte zerbitzuetan. eta lan munduan.
Eta liburua amáitzeko, ihardunaldien ondorioak.
A.–Gai honetaz ez dago material handirik geinera...
E.B.–Horixe. Euskal Herrian urri gabiltza soziolinguistikako materialarekin eta garrantzizkoa jotzen dugu liburu honek suposa dezakeen aportazioa.
Badakigu hitzaldiak testutara pasatzea zaila izan dela –Lluis Aracilen kasuan batipat–, baina nahiz eta hasera bateko freskotasun hori galdu, hizkuntzaren aldeko argumentaziorako oso materiale baliagarria izan daiteke.
A.–Denbora piskat pasa da Ihardunaldiak amaitu zirenetik. Ordutik hona nola joan da sektoreetako lana?
E.B.–Uda aurretik pauso batzuk eman baziren ere, lehentasuna Euskara Zerbitzua martxan jartzea jarri genuen, bai udal barneko bizitzan sartuz eta bertarako neurri batzu prestatuz, nola Zerbitzua ezagatarazteko ekintza eta azpiegiturak antolatuz.
Uda ondoren berriro ekin diogu sektoretako azpiegitura sendotzearen lanari eta orain arteko lanak positiboak izan dira, nahiz eta hasierako martxan jartze hori nahiko kostatu.
Euskararen inguruko ikastetxe arteko koordinaketa jada aurrera doa, elkarteekin lehendik zegoena sendotzeko pauso batzu eman dira eta orain erakunde ofizialetarako eta gizarte zerbitzuetarako bilera eta ekintzak ari gara prestatzen.
Peru Unzueta
35
GaiezHizkuntzaEuskaraEkitaldiakTolosan Eus
EgileezUNZUETA2Hizkuntza