Paco Txabarri, Oroimen Garratzetatik Ilusio Berritara


1984ko uztailaren 22an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Pako Txabarri mendizaleari elkarrizketa
Paco Txabarri, Oroimen Garratzetatik Ilusio Berritara
Paco Txabarri ere Bilbotarra da, bere 30 urteak badute zer kontatu. Mendi altuetako espedizioetan aintzindaria izan zen. Ez da hau himalayara egiten duen lehenengo espedizioa. 1976. urtean Tirich-Mir izan zen helburua. "Hau Pakistanen dago" esaten dit–Indukus-en. Mendi honek 7.338 m. ditu. eta inoiz egoa izan ez zen pareta batetik igo ginen. 1.300 metrotako pareta ikaragarri bat da... Garai hartarako gauza garrantzitsua izan zen. Oroimen gogorrak dira espedizio hartakoak. Ilusio berriak aurrera dijoazenean haiek oroitarazteak neurri egokia jartzen diote oraingo urratsari.
X.E.–Jakin dugunez gainera, nahiko gaizki ibili zineten orduan ezta? Istripu bat edo eduki zenutela gogoratzen gara...
P.T.–Bai, istripu haundi bat izan genuen, eta bertan Ernesto hil egin zen. Nik kongelazioak eduki nituen eta anputazioa egin hehar izan zidaten. Hiru egunez bakarrik egon behar izan nuen. Oinaren erdia eskubi aldekoa moztu behar izan zidaten.
X:E.–Eta orain zer moduz zabiltza ibiltzeko, normal edo arrastorik geratu zaizu?
P.T.–Bai, ez nabil normal, errena naiz eta batez ere nekatuta nabilenean erren asko egiten dut. Bestalde hotza askoz ere gehiago nabaritzen dut eta askoz ere gehiago zaindu edo defenditu behar nahiz hotzetik. Horrek ez du esan nahi jadanik ez naizela mendira joan, baina ez da lehen bezala.
X.E.–Orain mendiko bota normalak eramaten al dituzu, edo bereziak egiten dizkizue?.
P T– Ez, bereziak behar ditut . Pampi etxearen bitartez etxe italiar batek egingo dizkit.
E.–Hil zena zurekin gailurrera iritsi zena izan zen. Zer gertatu zitzaion jeisterakoan?.
P T–Nahiko zaila da jakitea. Jeisterakoan goi-aldean ez genuen soka fijorik jartzeko mediorik eta "rapel". eginaz jeitsi ginen, eta nekatuak geunden. Halaz ere beheraino jeistea lortu genuen. Iritsi ginen beraz soka fijoa genuen tokira, eta bertan lasaitu edo egiten zara pasa duzuna gogorra izan delako, eta une horretan. mugimendu bat gaizki egin edo, soka trabatu eta lepotik zintzilik geratu zen. Ni beste soka batetan zintzilik nengoen, eta ezin ezer egin. Horrela egon zen hiru ordu laurdenez edo. Asuntoa ez zen hor bukatu gainera. gero 1.000 metrotako erorketa bat izan bait zuen.
X:E.–Baina ordurako hilik egongo zen edo ez?
P.T.–Ez, nik beregana iristea lortu nuenean, nahiz eta lepotik zintzilik egon bizirik zegoen, nahiz eta gorputz guztia gogortuta eduti. Eskuratzea lortu nuen, eta errepisa batean gaua pasa genuen. Hasieran ez zuen asko erreakzionatzen, hiztegiten zuen baina fisikoki ez zuen behar bezala erreakzionatzen. Beretzat higarren aldiz bizitzen hastea bezala zen. Goiz aldean zutik jartzea lortu zuen baina oso era trakets eta zailean. Zutik jarri zitekeen baina jeistea ezina zen. Bezperan kanpamendukoekin hitzegitea lortu genuen eta istripu bat eduki genuela adierazi genien. Beraiek istripu bat izan genuela ulertu zuten, baina dena pasa zela eta ondo geundela uste zuten.
X,E,.- Radioz hitzegin al zenuten?
P.T.–Ez kanpamentua pareta behean zegoen, eta ahoz hitzegin genuen. Guk beraiek ondo entzun genituen eta beraiek gu ondo entzuten gintuelakoan geunden, baina ez zen horrela. Badakizu haizea dela, hotz-beroa dela edo, guk beraiek ondo entzun eta haiek gu ez, eta horrela ez zela ez zitzaigun okurritu ere egin. Bapatean, gailurrera iritxi ondoren berehala jeisteko, beraiek festa hastera zihoztela esan ziguten. Ordua konturatu ginen ez ginditela ulertzen. Nik gauzak horrela zeudela ikusirik, bestea bertan utzi eta goizeko lauretan dendak genituen tokiraino jeitsi nintzen. Bertan radio-telefonoa genuen. Abisua eman eta Iñaki materiala eta guzti igo zen, bertan Ernestorekin gau bat pasatzeko eta biharamunean ondo egonez gero elkarrekin jeisteko. Gora iritsi zenean inor ez zuen aurkitu. Abisua pasa zigun eta nik ez nuen sinesten. Bertan lotuta utzi nuen, ez dakit zertarako askatu, eta erori egin zen.
X.E.–Bai, gauza horiek mendian gertatzen dira, baina zer moduz zaude orain, euskaldunen zortzigarren zortzi milakoa egitera zoazte eta lortzekotan,bostgarrena izan daiteke. Hau da, Himalayarako irteera berri hau anbizio haundikoa da alde batetik, instituzioetan badirudi boikot bat dagoela edo. gero eta zailago gertatzen baita dirua lortzea gauza hauetarako, nahiz eta beste herrietan horrela ez gertatu.
P.T.–Diruaren arazoa, edo instituzioen aldetik dauden joakera, sinistu ezina egiten da.
Bestalde neretzat zortzi mila bat esperientzia berri bat da ez bait dut inoiz horrelakorik egin. Nertetzat gauza berri bat da. Pareta ikaragarri hori ere espedizioko puntu fuerteetako bat da. Bestalde, oso jende preparatuarekin joatea beti da interesantea, asko ikasten baita. Nere aldetik ahal dudan guztia ematera noa, eta ea zer ateratzen den. Inkognita bat da
X.E.–Inkognita bat da, zortzi mila guztiak inkognitak direlako. Zerbait filmatuko al duzue? Pentsatzen dut bi bakarrik joanez gero gauza haundirik ezingo duzuela egin...
P.T -Diapositilbak egingo ditugu. Zerbait filmatu nahi genuen baina joateko justu justu gabiltza diruz, eta beraz presupuestotik filmatzeko dirurik ateratzea benetan ezinezkoa zaigu.
Xabier ERRO
Paco Txabarri
20, 21

GaiezKirolaMendizaleta
PertsonaiazTXABARRI1
EgileezERRO1Kirola

Azkenak
Eguneraketa berriak daude