Iñaki Bilbao: Profesionala Ez Den Pintatzailea

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Iñaki Bilbao artistari elkarrizketa
Euskal Arteari Buruz Hizketan
Iñaki Bilbao: Profesionala Ez Den Pintatzailea
Txikitan etxean pintatzen ohi zuen, igandero. Gero, Fakultatera joan eta kontrakulturatu egin zen. Gaur egun, eskeptiko xamarra, ez du Euskal Artea deritzon hori ikusten.
Itzelezko motor baten gainean dator. Larruzko txamarra, kaskoa eta takoi handiko botak. Lur finkorajaisten denean, bere altueraz ohartzen zara. Ile beltza, betaurrekodun begi ilunak: sudur krakoa eta esku zainduak. Haurtzaroan eroso bizi denaren itxura dauka. Intelektual antza.
Beti bere buruari garrantzia kendu nahian, hasi da: «Pertsonaia bati buruzko elkarrizketa bat egitea gauza interes gutxikoa gerta daiteke; areago, ni bezalako pertsonaia ezezaguna bada».
Umetatik Pintatzen
ARGIA.– Fotografian ibili zarela esan didate. Arteder-en agertu duzu zerbait, ezta?
IÑAKI BILBAO.–Bai, baina ez naiz profesional bat edo holakorik. Nik institutoan egiten dut lan, eta saiatuko edo saiatzen naiz profesionalki aritzen, baina klaseak ematearen oztopo handiz. Hala ere. ez daukat asko eginda...
A.–Kontaidazu pixkat zure hasiera.
I. B.– Bilbon jaio nintzen 1956.an klinikaren kariaz, baina beti bizi izan naiz Barakaldon. Arte Ederrak ikasi nituen 1973-1978 tartean eta gero 78.an bertan Barakaldoko Institutoan sartu nintzen.
Txikitan hasi nintzen margotzen pixkat nire familiarengatik. Gurasoek pintatzen zuten; ama, mojekin eta aitak ba zeuzkan adiskide pintatzaileak. Etxean beti egon da zenbait pintura. Igandero pintatzen zen: ez dakit, betiko zera izan da. ohizko gauzatzat hartu dut.
Ez uste, gauza asko esateko edo itzelezko zaletasuna daukadalako pintatzen dudanik: aitzitik, txikitan egin dudalako, bizitza osoan. Gero izebek beti erosten zidaten koadroren bat eta «bodegoi»ren bat egiten nuen. Behin, batzu egitera heldu nintzen, arrakasta handia izan bait nuen, eta bi izebek eta amaren lagunek erosi zizkidaten. Geroago txoilo bat bezala ikusi nuen pintatze delako hori: orain, aldiz, gutxiago....
«Apurtzeko Asmoz Genbiltzan»
Bere aurpegian mineria antzematen da, Fakultatearen garai mugitua kontura datorrenean.
I.B.– Gero. Arte Ederrak egin nituenean. Fakultate hau ibiltzen zeneko garaia zen. Aldatzen zara apur bat, beste ikuspuntu batetik ikusten saiatzen zara. Hortik ibiltzen ginen gauza kontrakultural xamarrekin enroilaturik. Dadá eta surrealismoak asko jaten zidatela burua gogoratzen dut. Beno. apurtzeko asmoz genbiltzan, ezer ez apurtzeko azkenean, ezer ez bait zegoen eta ez dago ere uneotan. Ez baginen hausleak izan, merkatu eta zer urratzerik ezarengatik izan zela uste dut.
Ikasleen gehiengoa talde batetan geunden. eta gero talderik gabe, erakusketak egiten, honelako gauza guztiak... Erakusketa indibidualak oso guttitan egin ditut: bat 78.an. Arteder biak eta gero beste pertsona batekin zerbait ere. Hori... izena jartzea, ba.... beti talde bat bezala. Behintzat, inoiz ez dudala galeriarik ordaindu esan dezaket.
Orain Kultur Ministraritzaren beka batekin nabil eta hori, baina nahiko zirriborraturik. Beti jarraitu dut pintatzen, inoiz ez diot utzi, baina profesionaltasunerako gogorik gabe.
A.–Agian, horretara behartuta zaudelako?
I.B.–Ez, ez da hori ere. Hemen pintatzaile profesionalak irents ditzakeen merkatu bat ez dago. Ez dago ia-ia profesionalki, bospasei figura izan ezik: Txillida, Basterretxea eta besteren bat. Alde batetik, besteok beste gauza batzuekin eraman behar dute batera; bestetik, paisajistak daude, gela gehienetan erakusten dutela eta agian, profesionalak izan daitezkeela uste dut, ez dakit.... Baina. azken finean, ez dago artisten merkatu profesional bat. Hainbeste entzuten den Euskal Artea delako hori, eta nik ez dut oraindik ikusi.
Euskal Artea Eta Urre Alemaniarra
A.– Horretaz galdetu nahi nizuke.
I.B.– Nire aburuz, Euskal Artea ez da existitzen, nik ikusten dudanez bederen. Harriak botako dizkidutela suposatzen dut.
A.–Ez ote da hori gogor samarra?
I.B.–Begira, ez dago jatorri izeneztapenik, Errioxako ardoak bezala. Hemen lan egiten duten pintatzaile batzu daude, baina ez dut uste Euskal Arte bat bere izate propioarekin existitzen denik; berez justifkatzeko identitate nahikoa euki beharko luke. «Euskal» etiketa, beste ezer baino gehiago, zentzu txarrekoa da nire eritziz; zera suposatzen du: abangoardiako pintura multzo batetik (eta nik ez dakit jada zer den abangoardia hori), aurreragarria ez den pintura multzo batetik beste multzo ezeso bat isolatzea. Ea azaltzen dudan...
Europako artea, eta batik bat Espainiakoa, merkaturik gabeko arte atzeratu bat da, profesional eta tankerazko irteerarik gabe. Eta euskal artea–oraindik egoera txarragoan, gizarte hau krisis haundiagoa jasaten ari baita–, hartatik bakartzen baldin baduzu, orduan ezerezean gelditzen zara.
Euskal arteak, jende askorentzat, izate karta bat suposatzen du, zerbait garrantzitsua egitearen zentzazioa, gauza hobeagorik ez dagoelako agian. Hau da, ni naiz nire eskailerako pintatzailerik hoberena, José Antonio kaleko artearen hoberena neu naiz: jatorri izeneztapena daukat eta hau nahikoa dela ematen du.
A.–Eta zein litzateke zure proposamena?
I.B.– Euskal Artea, existitzekotan edo noizbait existituko balitz, bere identitatea eskuratu beharko luke faktore bereizgarri batzuengatik, ez geroago jarritako etiketa batengatik. Baina. jakina, euskal artista ez dena ezin daiteke artista izan. Hemen erakusketa guztiak (niri barregura sartzen zait) euskal artistenak dira. Lehen hitz egiten zeneko urre alemaniarra bezalakoa da, zuri beharbada ez zaizu ezaguna egiten... Lehen saltzaileak barraketara etortzen zirenean, urrezkoak ez ziren gauzak ekartzen zituzten; orduan, Alemaniako urrea zela esaten zuten, esaterako, erlojuen uhalak. Euskal Arteari berdin gertatzen zaio eta hau bai dela pena handia! Moscu-ko urrea balitz, behintzat; horrek ba zeukan identitatea, fikzio bat izan arren, baina urre alemaniarra, nori axola zaio...?
Niri beti sortu dit hainbat gatazka. Euskal Artisten erakusketetan parte hartu dudanean, pasatu ahal izan dudan lotsa horregaitik izan da, joer. Euskal artisten erakusketak «euskalartistak» komila artean esatea suposatzen zuela konturatzen zinen. Noski euskal jendea dagoena eta noski artistak daudena, eta beraz. hizkuntz ikuspegi batetik bakarrik izan arren, euskal artistak izan daitezke. Baina euskal artisten erakusketa txitxarrak ziren eta, halere. euskal artistenak ziren....
A.–Ze nolako pintura egiten duzu?
I.B.–Errealismoarekin hasi nintzen; gero, komikiak egiten nituen, koadroetan hitzak edo letrak sartu ere. Orain beste zera bat saiatzen dut, pixkat fantastikoagoa, gauzak nolabait asmatzea, errealak ez diren horiek.... Nik ba dakit abstraktoa ez dena hain euskalduna, baina euskal artisten gehiengoa abstraktoa da. Hain errealista ez den zerbait egiten saiatu naiz eta ez zait oraindino irten.
Kafea bukatu da, eta baita ere geneukan denbora. Etorri zen moduan, bere motor zaratatsuaren gainean ba doa Iñaki fantasien bila, hain erreala ez den horren bila.
Rosa Maria MARTIN SABARIS

Iñaki Bilbao, pintore eskeptikoa.
34-35

GaiezKulturaArteaPinturaPintoreakBILBAO1
PertsonaiazBILBAO1
EgileezBILBAO1Kultura

Azkenak
Astelehenean hasiko dira Zaharraz Harro! jaiak Gasteizko Alde Zaharrean

Astelehenetik igandera askotariko 106 jarduera antolatu dituzte auzoko bizilagun eta eragileek, parte hartzea, auzo harrotasuna eta autogestioa ardatz. Aurten Poliziak bortizki hustu berri duen Korda espazioa izango dute gogoan. Hamazazpigarren edizioa da aurtengoa.


Gasteizko lorezainak hiru hilabete greba mugagabean
“Egoera oso zaila da une honetan, baina langileek borrokari eutsiko diote”

Ostegunean hiru hilabete beteko dira Gasteizko lorezainak greba mugagabea hasi zutenetik aho batez, ELA, LAB eta ESK sindikatuek deituta. Gasteizko parke, igerileku eta berdeguneak belarrak eta sasiak janda ikusteak oso ikusgarri egin du greba, baina iragan astean... [+]


Sergio Ayucar (BSH): “Prozesuari eustea oso gogorra izaten ari da; mediku-bajak bikoiztu egin dira”

Eskirozko BSH lantokia ixteko asmoa plazaratu zutenetik lan taldearen mediku-bajak bikoiztu baino gehiago egin direla salatu dute gaur: "Abenduan prozesua hasi zenean lan taldearen %4 zegoEn bajan, orain %13 baino gehiago dago", adierazi du Sergio Ayucar BSHko langile... [+]


Kanpaina bukaerako ariketa

Hau idazten ari naizela, kanpaina bukatzear dugu. Datorren astelehenean jetzaldi batera pasako gara. Horrek esan nahi du hiru egunetik behin egingo dugula gazta, eta gaztek izango dituztela bospasei kilo. Uztailaren bigarren astean edo utzi egingo diogu gazta egiteari.


2025-06-23 | Irati Diez Virto
Askari izena duen haragijale txikia

Duela egun batzuk Zeraingo mendietan nenbilela, gorpu bat topatu nuen bidearen erdian. Lehen aldia zen halakorik ikusten nuela, eta kosta zitzaidan identifikatzea. Bere tamaina txikia ikusita, kume bat izan behar zuela pentsatu nuen; baina oker nenbilen. Munduko ugaztun... [+]


2025-06-23 | Jakoba Errekondo
Arrosa basatiaren izen saltsa

Loratu da. Kostata baina loratu da, bai, arkakaratsa (Rosa spp.). Lore arin, mehe, hegalari itxurakoa da, arrosa bat da eta lorea ere arrosakara eta zuriaren arteko kolorea du. Urtero loratzen da lurrin fina zabalduz. Lore horiek destilatu egiten dira, ia erabat kosmetikan eta... [+]


2025-06-23 | Garazi Zabaleta
Azpigorri
Bertako ahuntz arrazaren txorizoak

David de Blasek abiatutako proiektua da Azpigorri Ahuntz Txorizoak, eta izenak argi uzten duenez, azpigorri arrazako ahuntzekin ari da lanean. “Urteetan industrian aritu nintzen lanean, baina pandemia garaian artzain eskolara joan nintzen, eta ikasketak amaitutakoan... [+]


NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Eguneraketa berriak daude