Karlos Panera: « Euskal Antzerkia Gaurkotu Nahi Dugu»


1984ko ekainaren 03an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Karlos Panera, «Maskarada»-ren azken lanaren zuzendariarekin
Karlos Panera: « Euskal Antzerkia Gaurkotu Nahi Dugu»
Aurtengo urterarte «Maskarada», profesional gisa ari den euskal antzerki taldea, haurren eta kaleko antzerkigintzara zuzendurik zebilen. Otsailean eman zuten estreineko aldiz helduentzat pentsatutako obra bat, Dario Fo italiar antzerkigilearen «Pistolaren begi zuri beltzak».
ARGIA. - ``Maskarada" taldeari kosta egin zaio helduentzako lan bati heltzea. Nola izan da urrats hori?
KARLOS PANERA.– «Maskarada» euskarazko antzerkia egiteko projektu bezala jaio zenean haur-antzerkiko zirkuito bat ziurtatu behar genuela ikusi genuen. Urrats hori ematea zerbait kosta izan bazaigu taldearen errodatzea eta zirkuito hori sendotzeko izan da.
A.–Eta zergatik ekin diozue bide berri honi hain modan dagoen Dario Forekin?
K.P.– Guk printzipioz ez dugu egile-antzerkia egin nahi; egile bat aukeratu behar izan badugu, gurekin lan egiteko egilerik aurkitu ez dugulako izan da. Gure helburua inprobisaketaren bidez lan egin eta gurekin batera arituko litzatekeen egile batek elkarrizketa etabarretan laguntzea litzateke. Oraingoan ez dugu lortu azpiegitura arazoengatik.
Bestalde, Dario Fo Euskadin arrakasta izan duen eta izan dezakeen egilea iruditzen zaigu. Bere obra guztia aztertu ondoren, honen aukeraketa emakumezko antzezlari gutxi izateak baldintzatu du.
A.–Antzezlari ezarekin arazoak izanagatik ere taldea haunditu egin da, ezta?
K.P.–"Kirikilariak" desegin zenean "Maskarada"n gutxi batzu geratu ginen. Ia zerotik hasi behar izan genuen, Bilbon euskaldunik aurkitzea zaila bait da. Gehienak irakaskuntzara dedikatzen direla uste dugu guk... Gaur egun "Maskarada"ren oinarrizko taldea euskaldunberriz osatua dago. Obra bakoitza muntatzea Odisea bat bada ere, taldea orekatu da nolabait "Pistolaren begi zuri beltzak" obrarekin; bederatzi muntaia honetan parte hartu dugunak.
A.– Orain helduen antzerkiari lotu zatzaizkiotenez haurren antzerkia alde batera utziko duzue?
K.P.– Guk beti nahi izan dugu bietan aritu. Haurrentzako antzerkiarekin jarraitu, gaur egun dagoen euskal zirkuito ziur bakarra delako. eta Dario Foren obra hau muntatzea esperimento bat da, urtea aurrera doan heinean ikusiko bait dugu ikuslegoak nola erantzuten duen eta zer ematen duen zirkuito berri horrek. Orain arte engainatsua izan da gu antzerkia euskaraz eginez bizi ginela esatea, kale-antzerki dezente egin bait dugu, eta askotan testurik gabe. Aurtengoa da lehen urtea kale-antzerkia alde batera uzten duguna. Ikusiko dugu euskal-zirkuitoak zer ematen duen. bai haurren mailan, bai helduenean. Hain zuzen hurrengoa haurrentzako espektakulo bat izango da eta helduentzako hurrengoarekin ere pentsatzen hasiak gara.
A.–Eta nola doa orainarteko esperientzia?
K.P.– Otsailean estreinatu genuen, eta "Danbor Majikoa"rekin alderatuz gaizki ikusten dugu. Oraintxe bertan Gipuzkoako Diputazioak esperientzi piloto gisa zirkuito bat eratu du Gipuzkoako hamaika herritan, baina beste probintzien mailan ez dago ezer. Egiten den lana subentzionatu behar dela uste dugu, hortik zehar dabiltzan taldeei azpiegitura bat zerbitzatu.
A.– Administrazinarekiko harremanak zelan doaz?
K.P.–Pertsonalki, urte piloa daramat antzerkian, eta aurtengoa arazo ekonomiko larrienak ezagutu ditudan urtea, administrazio autonomiko eta guzti... Ekonomi galera haundiak izan ditu "Maskarada"k. Uholdeetan aktuazio dezente galdu genuen; gero furgoneta lapurtu ziguten, eta horrekin "Danbor Majikoa"ren montaia ere galdu genuen. Gainetik, obra hau montatu behar genuen. Izugarrizko zorra pilatu zaigu. Labayen alkatetzara aurkeztu zenean, agindua zigun subentzio bat aidean geratu zen, azken hau furgonetaren kontura kobratu ahal izan badugu ere.... Beti dago kristoren oztopo piloa subentzioak lortzeko, eta talde profesional batek gastu izugarriak ditu.
Gure ustez euskararen berreskuratzea ez da lortzen soilik irakaskuntzarekin, egin beharrekoa izanik ere kultura guztia bultzatu behar dela pentsatzen dugu, eta irakaskuntzan bertan arazoak baldin badaude pentsa!.
A.–Arazo horiek alde batera utziz zer moduz konpondu zara zuzendaritzarekin?
K.P.–Montaia mailan Dario Fok agintzen duenaren menpe ibili gara, beste erremediorik ez bait dago. Eta antzezle zuzendaritza mailan nire ustez lorpen garrantzitsu batzu daudela, beste jende batzu ez gaude maila horretan. Lana, orohar, eskerronekoa izan da guretzat. Arazoak eszenografi mailan izan ditugu gehienbat.
A.– Eta ikuslegoagandik ze erantzun jaso duzue?
K.P.– Ikusle mailan ondo, iritzi onak jaso ditugu orokorki. Jendea harritu samar geratzen da orainarte egindakoaz at gauzak egin daitezkeela ikusterakoan. Euskal antzerkiaren egoera bereziagatik, herri mailan, emanaldi gutxirekin, etabar... Hortik doa "Maskarada"ren helburua, gaurkotu euskal antzerkia, gazteentzat interesik izan dezakeen antzerkia eginez.
M.A.
37

GaiezKulturaAntzerkiauzendariak
GaiezKulturaAntzerkiaTaldeakMASKARADA
PertsonaiazPANERA1

Azkenak
Dopina

Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]


Gorpu bat aurkitu dute Nagoreko urtegian, Nafarroan

Herritar talde batek bainua hartzen zegoela gorpua aurkitu eta Polizia deitu zuen. Iruñera eraman dute gorpua autopsia egiteko, eta heriotzaren zergatia argitzeko. Gizonak 51 urte zituen.


Ukrainako Independentzia Egunean, Kievek eta Moskuk 146na preso trukatu dituzte

Arabiar Emirerri Batuen bitartekaritzarekin lortu dute preso trukea gauzatzea. Zelenskik adierazi du Ukrainak "askatasunaren alde" borrokatzen jarraituko duela, herrialdeak independentzia aldarrikatu zuenetik 34 urte bete direnean: "Bakea behar dugu, eta gure... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez hemeretzi pertsona hil ditu, tartean lau kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean lau kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Imanol (edo futbola gizartearen isla, beste behin)

Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.

Ez zait... [+]


2025-08-25 | Thomas Barlow
Hizkuntzaren ertzetik erdialdera

Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]


2025-08-25 | Haritz Arabaolaza
Irakasleon figura

Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]


2025-08-25 | ARGIA
Euskaltzale independentistak Behorlegiko kanpaldian bildu dira, Nafarroa Behereko EHEk gonbidatuta

Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.


Israelek eta Hamasek su-etenerako negoziazioekin jarraitzen dute, Gazan gosetea “larritzen” ari den bitartean

AEBetako Estatu idazkari Marco Rubio astelehenean biltzekoa da Israelgo atzerri ministro Israel Katzekin, su-etenerako akordioez mintzatzeko. IPC Jakien Segurtasunaren Faseen Sailkapen Integratuak agentziak ostiralean kaleratutako txosten batek ohartarazi du Gazan gosete... [+]


Gaskoia irakatsiko dute lehenengo aldiz Samatzeko eta Bidaxuneko eskoletan

Martxan daude okzitanieran jatorria duen hizkuntza berpizteko hainbat ekimen. Ipar Euskal Herrian galzorian dagoen hizkuntza da gaskoia; aurreko mende hasieran galdu zen Hego Euskal Herrian.


Itsas salbamenduak 236 pertsona erreskatatu ditu Kanaria Handitik 429 kilometrora zegoen txalupa batetik

Sahara hegoaldeko gizonak, emakumeak eta adin txikikoak zeuden txalupan. Merkataritza ontzi batek jitoan zebilen txalupa ikusi, soka bat lotu, eta laguntza eskatu zuen.


2025-08-25 | ARGIA
Dani Larrea euskaltzalea hil da, Emun kooperatibaren sortzailea

Gaixoaldi baten ondorioz, 65 urterekin hil da Daniel Larrea Mendizabal. 


Gazte boluntarioak frankismoko memoria berreskuratzen

Azken zortzi urteotan 30 bunker inguru berreskuratu dituzte dozenaka gazte boluntariok; Baztanen, Otsondon, izan da azkena. Ana Ollo kontseilariak bisitatu du auzolandegia eta gazteen ezinbesteko lana txalotu eta eskertu du.


2025-08-25 | Euskal Irratiak
Zigor Akixo
“Euskal Herriari, Miarritzeko herriari eta itsasoari atxikia zitzaion Maite Maniort”

95 urte bete zituela zendu zen Maite Maniort Hennebutte, 2025eko uztailaren 10ean.


Jose Manuel Gorospe zendu da, Euskadiko Filmategiko sortzaileetako bat

Jose Manuel Gorospe Meagas aktore eta kultur ekoizle donostiarra zendu da, 81 urterekin, Madrilen. Bizitza osoa antzerkiarekin eta ikus-entzunezkoen munduarekin era batera edo bestera lotuta pasatu zuen Gorospek, eta, besteak beste, Euskadiko Filmategiaren sortzaileetako bat... [+]


Eguneraketa berriak daude