Herrera: Gizonak Hausteko Makina


1984ko ekainaren 03an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
"Iopi" Alkorta eta Anjel Ansola preso ohiei elkarrizketa
Irten Berri Diren Ondarrutarrekin
Herrera: Gizonak Hausteko Makina
Oraintsu irten berriak dira Herrera de la Manchako espetxetik «Iopi» Alkorta eta Anjel Ansola Ondarrutarrak, zuloan lau urte eman ondoren. Komunikabideok behar bezala ezagutarazi ez dugun borroka latz baten berri ematen digute, kartzelako arauak aldatu nahian hiru hilabete t'erdiz isolaturik egotera eraman dituen ekintza.
ARGIA.–Zuen historiekin nobelarik ez duzuela kontatu nahi diozu. Baina kartzelan ezagutu duzuen esperientzia behintzat aipatu ezazue.
Ondarrutarrak.–Hasieran Sorian egon ginen, eta han egoera benetan txarra zen. Egun osoa poliziak barruan egurra asko eta beste. Gero lortu zen txakurrak Soriatik atera eraztea, transizioaren itxura emateko edo gose greba baten ondoren lortu zen handik ateratzea. Egoera nahikoa kalmatu zen.
Handik Alcalá de Henaresa eraman gintuzten, eta urrats gogorra izan zen. Alcaláko egitura oso érrepresiboa zen, eredu alemanetatik-eta kopiatua. Fisikoki Soriakoak eragin haundiagoa bazuen, psikikoki gogorragoa zen Alcalakoa. Barrote bat ez da ikusten, dena lehiatila txikiak dira, burua atera ezin duzun horietakoak, dena berdez pintatuta, kamarak. Lehengo aldean abantaila batzuk bagenituela erakutsi nahi zuten: futbol zelaia, «vis a vis» bixitak, eta horrela. Baina hango errepresio kalkulatuak buruan kristoren efektoa egiten dizu. Hala ere, Alcalán ere izan ziren istiluak poliziarekin.
A.–Soriako gartzela beteegi égin zela eta zuek Alcalára eraman zintuzten bezala beste asko Puerto de Santa Mariara joan ziren.
O.–Han bai zapaldu zituztela tope, gaur Herreran bezala. Ez zieten uzten ezertan. Katxeoak bilutsik, edozen kexurengatik poliziak sartzen ziren, lau hankako txakurrekin. Gose grebak ere egin ziren baina zuzendariak ez zien kasu putarik egiten. Beno, eta hainbeste gose grebaz kristo bat eginak bukatu zuten. Jende asko lur jota dago gorputzez, giltzurrinetatik batzuk, gibeletik besteak...
Eta Puertotik etorrita ezagutu dugun bati baino gehiagori igertzen zaio ikutu bat. Bati adibidez burua joan egiten zitzaion, memoria zuri geratzen zitzaion eta ez zuen inor ezagutzen. Ama etorri bixitara eta ezta ezagutu ere. Tratamentua behar zuen horrek, eta ezta ezer ere ez zioten ematen. Seguru irten denean ere gaizki ibili dela. Eta beste batzuei ere ikutu bat nabari zaie. Gogor jo du, bai, Puertok. Eta Puertotik pasa zirenek diotenez, Herrera antzekoa da. Hemen familikoentzat gertuago geunden, baina gero «Vis a vis»k ez genuen.
A.–Herrerak beti izan duen famarekin eta zuek hara iristean ez zen bromakoa izango.
O.–Sartu ginenean harrituta gelditu ginen. Funtzionariak txakurrak baino okerrago. Bultzaka, aginduka... Gu ginelako ez gintuzten jo, atzetik laguntza daukagula dakitelako. Funtzionari haiek preso sozialekin ohituak zeuden. Eta badakizu nola tratatzen zituzten preso sozialak, hango torturengatik-eta eduki duten juizioa frankotan aipatua izan da. Horiek zeuden gu iritsi ginenean. Txakurrak baino okerrago tratatu gintuzten: «A la pared!», bilustu, «Abre la boca!», flexioak, mesprexu ikaragarri bat. Gutako bat hainbeste tentsiorekin moskeatu egin zen, ezta?, eta esan zien pakean uzteko: lau etorri zitzaizkion gainera.
Zerbait egin behar zela garbi zegoen. Baina moduloen artean ez genuen elkar ikusi ere egiten. Hori da hain zuzen orain eskatzen den gauza bat, modulo ezberdinetako presoek elkar ikusi ahal izatea behintzat. Zure lagun bat bestean dago, edo herriko bat, eta ezin hitz egin, ezin jakin bizi den ere, ormaren beste aldean dagoelako.
Hasieran ez ginen ezer egitera ausartzen, bai bait genekien edozer egiten genuela berehala txakurrak zetozela harrara. Ez dago polizia kartzela barruan egotea baino gauza txarragorik, Sorian ederki frogatu genuen, eta Herreran beti dago kartzela ondoan reten bat.
A.–Hasiera batean ez zenuten erreazionatu.
O.–Apur bat zai egon ginen, zuzendaria eta errejimena tanteatzen, ea guregana ze indarrekin zetozen. Azkenean gu hurniliatzera a tope zetozela ikusi genuen eta borrokan sartu ginen.
Honetan gauza bat esan behar da: kartzelako borroka gose greba dela uste du jende askok, eta gaurko egoera gose greba eta asko gehiago egiteko ere bada. Gose greba gogorra da baina pasiboa da, ez duzu jaten baina barneko arauak betetzen dituzu. Oraingoan otsailaren 22tik ez dugu arau bat ere betetzen. Beno, kartzela batean arau butzuk kendu ezinezkoak direla garbi dago. Adibidez funtzionari batek noizean behin zure gela ikusi behar duela eta lehioko budinak osorik daudela erreparatu, hori ezin da ukatu.
Baina modulo ezberdinetako jendeak elkar ikustea eskatzen dugu, guk ihes egin dezagun horrek zer ikusirik ez duelako. Katxeoa ere onartzen da, baina onartu ezin dena da hogeitalau orduak zelda batean egonda gainetik bilustea inorekin eta ezerekin kontaktorik eduki ez denean: hori humiliatzeko besterik ez da.
Orain presoak ez dira ateratzen zeldatik ezertarako egun osoan. Astean bitan dutxatzeko irteten dira, eta hasieran horretarako ere katxeatu nahi gintuzten. Esan genion medikuari horrela ezetz, eta ez dutxatzeagatik gure osasunari edozer gertatzen bazitzaion bera zela errudun.
A.–Baina presoak beti dauka patiora ordu betez jaisteko eskubidea.
O.–Horretarako ere bilutsik katxeatu nahi gaituzte eta ezetz esaten dugu, horrela ez goazela. Patiora jaitsiko dira baina baldintza minimo batzuekin behintzat.
Zeldetara ere joaten dira katxeatzera, eta nola bilustu egin behar duzun ez du jendeak amore ematen. Orduan etortzen da zerbitzu burua, gizon famatua, torturen arazo hartan ere azaldu zena, eta sei edo zortzi funtzionarirekin bilusten zaituzte. Preso batek behintzat sartu zuen denuntzia bat, baina han egongo da juzgaduan artxibatua.
A.–Ikusten denez, ez da hasieran zabaldu zen «komunikazio greba» bat, gauza gogorragoa da. Erreibindikazio zehatzak zeintzuk dira?
O.–Katxeoarena aipatu dugu. Gero funtzionariek trata gaitzatela pertsona bezala. Hirugarrenik, zeldak zabalik egon daitezela. Orain "comedor" izeneko batean sartzen gintuzten hantxe hirurogei lagun, batzuk ikasi nahian, besteak kontu kontari, beste batzuk jokoan... eta hola ezin da ez ikasi eta ez ezer, UNEDen karrera egiten dutenek adibidez. Kontrolatu nahi bagaituzte, nahiko medio badute, kamarekin eta. Modulo batekoak besteetakoekin egon ahal izatea da beste eskaera bat. Eta «vis a vis»ak: bixita intimoak.
Eskaintza batzuk egiten hasi da zuzendaritza: pasiloetan zigarroa errez ibiltzen utziko digula, familiarrei utziko zaiela autobusak eta bixitak antolatzen... baina beti patiora jaisteko baldintzapean. Eta noski, guk eskatzen duguna errejimena aldátzea da. Kartzelan bagaude ere bizitzen uztea, bakoitzari arnasa hartzen behintzat uztea.
Behar ez den sufrimendu bat ezartzen zaie presoei. Funtzionariak atea irekitzen dizunean ormaren kontra zutik egon behar duzu, «salgan!» esan arte irten ez, irtendakoan ate ondoan firmes itxoin «bajen!» esan arte eta mila holako.
A.–Aldatu al da funtzionarien jarrera hiru hilabete t'erdi hauetan?
O. Heurek kristoren indarra zuten, eta gu burua makurtuta genbiltzan, dena kunplitzen. Preso bati esate baterako egurra eman zioten, eta hori ez da sekula gertatu funtzionariekin. Baina orain zeldetan sartu direnean zer egin ez dakitela dabiltza, arau guztiak apurtuta daude.
Zuzendariak gure familiarrei adierazten die zerbait eskainiko baligu bezala, txorakeria batzuk besterik eskaintzen ez duenean. Gero bixitak etorri eta esan beharko zenieke deputamadre zaudela, elkarrizketa guztiak grabatzen bait dira. Orduan egin duguna izan da batzorde bat mintzatu familiartekoekin egoera esplikatzeko eta kitto. Geroztik abokatuekin bakarrik hitz egin dugu.
Prentsak esan du «komunikazio mozketa» bat dela, eta ez da horrela, gogorragoa da: hogeitalau orduak zeldan, arauak ez betetzearren. Eta bakarrik egin behar duzu, funtzionaria datorrenean ezetza eman behar diozu, jakinik nahi badute goardizibilak ekarri ditzaketela edo edozer gauza egin. Kristoren tentsioa eta nerbioak hausteko modukoa da.
Funtzionari batzuk ere hasiak dira urduri jartzen, ez bait zaie gurekin gaizkiegi etortzea komeni, baina agintzen dietena egiten dutela esanaz garbitu nahi dituzte beren eskuak. Zuzendariak berriz goiko aginduak aipatzen ditu.
A.–Zuek irten zinetenean zein egoeratan geratu zen han jendea?
O.–Orain dela egun batzuk irten nintzenean animoz-eta jendea ondo ikusi nuen, datorrena datorrela agoantatuko dugula. Hori da okerrena, egunetik egunera torniloa estutuz doala. Egia esan horrek beldurra ematen dit, edozer pasa litekeela. Tentsioa gero eta gorago igotzen ari da. Orain dela hilabete pare bat azkenean lehertu egin zen bat eta sekulako paliza eman zioten. Eta hori gero eta gehiago gertatu liteke.
Jendeak ez du ulertzen hogeitalau orduz eguna joan eta eguna etorri, lababoa, ohea eta komuna hamar metro koadrotan direla, egun osoa itxita pasatzea zer den. Kaiola batean zaude eta bakarrik, ez duzu inoren babesik. Gose greba egiten zenean kalea mugitzen zen, eta orain aldiz hiru hilabete pasa eta oraindik ere kostatzen zaio jendeari arrankatzea. Horren beldurra du presoak, kaleko lagunek ez dezatela ulertu bere borrokaren zentzua.
A.–Eta sei-zazpi urte kartzelan daramazkienak zer pentsatzen du, nola ikusten du momentu hau?
O.–Jendeak, garbi dago hau ere, sartu zenean badaki nora sartu zen. eta bizirik dagoenean ere suertea du, ez? Kartzelan dago eta pentsatzen du urteak eman beharko dituela, baina «arrepentido» eta horretan prolemarik ez dago. Sei urte kartzelan eraman arren, asumitua daukate han egon behar dutela, eta ondo izorratuak gainera, baina paper hori jokatzea tokatu zaiela. Horrela, «esperando a lo que venga».
A.–Baina orain dela lau urte ez al zen gauza gertuago ikusten?
O.–Bueno, hori ere egia da, apur bat hurbilago ikusten zen. Baina ikusten da orain gogor datozela gu puskatzera, beren Plan ZEN eta guzti. Jendeak ere kalean beldur haundiagoa du, bakoitzak bere prolemak ditu, langabezia ere kristorena da... Guzti hori ikusten da, baina jarraitu egin behar dela. Esan nahi dizut. jode, urte batzutarako lana dela ikusten da baina eutsi behar zaio, beste biderik ez dela gero eta garbiago ikusten da.
Herria nola ikusi dugun galdetzen badidazu, Ondarroa beti bezala aurkitu dut, martxa bat nabari da, mugitzen da jendea. Orain, beste herrietara joan eta lehen oso borrokalaria zen jendea dena utzita aurkitu dut, eta jende berriari asko kostatzen zaio sartzea. Kaleko giroa makalagoa dago. Jakina, kalean mugitzen den guztia kontrolatua dago eta hori ere... beldurra. Drogak ere asko izorratu du. Irteten zara eta lehen borrokalariak ziren zenbait lagun «engantxatuak» aurkitzen dituzu.
Hemen prolema asko dagoela egia da, baina presoek ere laguntza bat behar dute, heren borroka oso gogorra da eta sostengu bat behar dute. Herriz herri hasi beharra dago manifestaldiak egiten eta enzerronak eta jendeari esplikatu hango egoeraren latza. Herrerako zuzendariak berak aitortu du hau arazo politiko bat dela, eta horrek argitzen du nola kalean egiten dena izango den hangoa erabakiko duena. Badakite herri mobilizapenetan presoek indar bat badutela eta hori da erabat humildu eta zanpatu nahi dutena.
Zaila daukate Herreran daudenek, baina kanpoan jendeak eusten badio haiek eutsiko diote.
Iñaki ZUBIONDO

Munduko gauzei berriz neurria hartu ezinik eta espetxean utzitako lagunak gogoan.
Humiliatu eta zanpatzeko ezarri dizkieten arauen kontra oldartu dira.
«Iopi» Alkorta
Anjel Ansola.
Lau urte ondoren itsasoaren kresala usaindu, baporeak ikusi eta goardasola berriz erabili.
11-14

GaiezPolitikaEuskal HerrPresoakEspetxeak
GaiezPolitikaEuskal HerrPresoakAtxiloketakTortura
PertsonaiazALKORTA1
PertsonaiazANSOLA1
EgileezUBIONDO1Politika

Azkenak
Honezkero, hemen dago beherakada

Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.

Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]


2025-07-25 | Ana Morales
Esan barik ez doalako

Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]


2025-07-25 | Julen Orbea
Bilbon euskara jira ta Bira

Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]


Gizon heterosexualak eta literatura feminista: hausnarketa bat

Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]


Auzolanean ikastola eraiki!

Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]


Amasa-Villabonako EH Bilduri erantzuna

Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]


Irunen eskuin muturreko “auzo patruilak” sortu dituztela salatu dute

Hainbat talde "neonazik" azkenaldian Irunen zabaltzen ari dituzten mezuak salatu dituzte asteazkenean Harrera Sareak eta hainbat kolektibok herrian. Eskuin muturreko "auzo patruilak" antolatzen ari direla salatu dute, eta hauek jendearen jatorriaren arabera... [+]


Udal legearen kontrako epai euskarafoboa
Euskararen aurkako erasoa salatu dute 200 alkate eta udal ordezkarik, eta hizkuntza bultzatzeko konpromisoa berretsi

Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Espainiako Auzitegi Gorenak joan den astean ebatzitako sententzia salatzeko prentsaurreko bateratua egin dute Bilbon. Sententzia "euskal gizartearen eta euskal erakundeen borondate demokratikoaren aurkako eraso zuzena" dela... [+]


Alonsotegiko Udalari dirua itzultzeko eskatu dio Bizkaiko Aldundiak, iruzurra egin zenetik hamairu urtera

Egun EH Bilduren esku dagoen udalak ia milioi bat euro itzuli beharko lioke foru erakundeari, duela hamairu urte, EAJ agintean zenean, diru-laguntza bat ez zelako behar bezala erabili, baizik eta iruzurra egiteko, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi duenez. Eskaerak erabat... [+]


Ertzaintzaren 300 BMW ibilgailuen erosketan irregulartasun posibleak salatu zituen barne txosten batek

Eusko Jaurlaritzako Ogasuneko Kontrol Ekonomikoko Bulegoak barne txosten bat egin zuen Ertzaintzak jaso dituen 300 BMWen esleipen kontratuaren hainbat baldintza kritikatzeko. Ezarritako baldintzak zehatzegiak eta murriztaileegiak zirela salatu du ogasunak, eta horrek enpresa... [+]


Txosnetako “beto politikoaren” aurkako GKSren kanpaldiaren kontra oldartu eta lau pertsona atxilotu ditu Poliziak Gasteizen

Bi aste barru hasiko diren hiriko jaietan txosna jartzen utzi ez dietela salatzeko kanpaldia egin nahi zuten Gasteizko GKSk eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, Andre Maria Zuriaren plazan. 20:30ak aldera, ertzainak oldartu egin dira kanpaldian zeudenen aurka, eta bi... [+]


Lotsa sentitzen dut giza generoko kide izateagatik

Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]


2025-07-24 | Nicolas Goñi
Europan, oraingo sinplifikazioaren izenean, biharko bizitzak kaltetuko dira

Jarduera ekonomikoak sinplifikatzeko eta lehiakortasuna indartzeko aitzakiarekin, Europa mailan baita Europar Batasuneko hainbat estatutan ere, klima, ingurunea eta giza osasuna kaltetuko dituzten legeak biderkatzen ari dira 2024tik, askotan interes pribatuen lobbyen eraginpean... [+]


Sektore publikoan gurasotasun baimena luzatu eta seme-alaba bakoitzeko diru laguntza handituko duela iragarri du Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzaren Familia, Haur eta Nerabeen V. plana aurkeztu du Nerea Melgosa sailburuak asteazkenean. Hamazazpi "trakzio-neurri berritzaile" jaso ditu planak, baina ez dute zehaztu noiz jarriko diren indarrean.


CAFek giza eskubideak errespetatzen dituela “baieztatu” beharko du, Belgikako kontratu milioiduna eskuratzeko

Beasaingo enpresak 1.695 milioi euroko kontratua lortu du Belgikako SNCB-NMBS tren konpainia publikoarentzat 54.000 plaza dituzten bagoiak egiteko. Baina aurretik, belgikar konpainiak eskatu dio bere jarduerek nazioarteko zuzenbidea eta giza eskubideak errespetatzen dituztela... [+]


Eguneraketa berriak daude