Patri Urkizu: « Literaturan Burubelarri Aritzeko Asmoa Dut»


1984ko maiatzaren 27an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Patri Urkizuri eklarrizketa
Bi Liburu Argitara Berri Ditu
Patri Urkizu: « Literaturan Burubelarri Aritzeko Asmoa Dut»
Patri Urkizu projekto mordo baten artean murgildurik dabil. Azken aldi honetan bi liburu argitaratu ditu: alde batetik «Nola kursaal berria suntsitu zen» ipui liburua, eta bestetik «zeren azken finean» deitutako poema liburua.
ARGIA.– Orain argitara eman dituzun bi liburu hauen aurretik isilaldi luze batetan egon zara....
PATRI URKIZU.– Noski, batek argitaratzen badu liburuxka bat eta handik hamar urtetara beste bat, esan daiteke isilune bat izan dela hori.... Dena dela, hirurogeitamabostean argitaratu ziren "Teatroaren historia" eta «Sekulorun sekulotan», gero hirurogeita hemezazpian «Dorrejilgo kanta» poema liburutxoa eta hirurogeitahemezortzian «Lengua y Literatura Vasca». Tartean izan ziren institutoetako hizkuntza eta literaturari buruzko katedrarako oposizioak, hori prestatzen denbora apurtxoa bat pasa eta gero lau urtez alkatetza, bere neke, izerdi, eztabaida eta lanekin... Alkatetzako lanak utzi ondoren,–ez dut esan nahi lau urte horietan ez dudala lanik egin poemagintzan eta ipuigintzan, orain argitaratu ditudan bi liburuxka horietan agertzen diren poema batzu nahiko zaharrak dira, eta ipui batzu ere bai–, orain nere asmoa zen gehiago eta lasaiago, burubelarri literaturaren munduan sartzea eta arduratzea berriro.
A. - «Nola Kursaal berria suntsitu zen» liburuaren jestazioa nola izan da?
P.U.– Aspalditik hasi nintzen biltzen zenbait ipuin, baino gero nolapait tendentzi hura tajutzen zenez gero, borobiltzen, sartzen, "Sekulorun sekulotan" nobelan, haiek alde batera utzi nituen eta beste ipuin errazago, ez lehengo abangoardismo eta esperimentalismoko literatur motari jarraituz, eta ulerterrezagoak, jendearentzat atseginak izan zitezkeen ipui motak idazten saiatu naiz; eta azken urte hauetan egindakoekin, alde batetik nereak, zazpi ipuin, –zazpi numero horrek badu zerbait, eta uste dut euskaldun guztientzat ere bai–, herriko kontakizunekin, arrantzako baleak eta kaioak, egun batean zerbait dela bestean beste zerbait, uste dut ipuin horiek osatzen dutela, gai ezberdinak izanarren, gauza nahiko homogeneoa. Ez dira ipui oso-oso landuak, horretarako kendu beharko genuke alkatetza, klaseak, bakarrik literaturgintzara dedikatuz, nolabait denok modelotzat hartzen dugun Borgesen ipuigintzari piskat jarraituz eta gehiago landuz dena: hasi ipuiaren konzepzioarekin, hizkuntzaren lantzearekin, eta gero formulazio guztiarekin, estiloa, gaia, sinbolismoak. Noski, gehiago landu beharko liratekeela, baina momentu batetan esaten duzu «hortxe daude.. » Ez dakit, piskat lotsa ere ematen dizu zure trapu zikin horiek kaleratzea, baina, tira, hortxe daude eta norbaitentzat atsegingarri badira konforme geratzen nauk.
A.– Eta liburuaren lehen partea osatzen duten ipui itzuliak?
P.U.–Ipui itzuli horiek izan dira luma kamutsa edo zorrozteko ejerizizio bezala; eta ez hori bakarrik. baizik eta nire oso gustokoak ziren autore batzuk irakurriz asko gustatu zaizkit, eta euskaraz ezezagunak zirenez zergatik ez eman euskaraz? Itzulpen aski libreak dira, batzutan lotzen dira jatorrizkora. Baina, noski, itzulpen literario bat ezin da izan literala, gauza batzuk aldatu egiten dira baina batez ere momentuan harturik hizkuntzaren estetika.
A. - «Zeren azken finean» Irun sariaren irabazle eta CAPek argitara berri dizun poema liburura igaroz, irakurri dut zentsuratua izan dela, horrela izan al da?
P.U.–Bai, zentsuratuak batzuk, ebaztuak beste batzuk, ez dakit nola izan den. Sarreran aurkezten nuen poema bat, bueno bertso batzuk,–ez ziren batere onak–, Jose de Arteche saria zela eta esaten nuen ez nuela ulertzen ondo sari hori izen horrekin; Jose de Artechek mereziko lukeena da «Premio de Jose de Arteche de ensayo en castellano», bera oso ensaista ona izan bait zen, baina nik behintzat ez dut ezagutzen berak idatzitako poemarik. Bertso horiek eta Gabriel Arestiren «Aita Gurea» kendu egin dituzte. Noski Aunrezki Kutxak argitaratzen duen gauza bat denez berak jakingo du zer egiten duen saritara aurkezten diren lanekin. Gero beste bi poema galdu egin zaizkiela uste dut, edo despiste bat izan da. Edizioa ere ez dute behar bezala zaindu. azala ere nahiko kaxkarra da....
A.– Eta liburuaren beraren mamiari buruz?
P.U.–Bueno, esan behar dut baita ere, poema batzu direla itzulpen libreak, errepasatxo bat emanez nik ezagutzen dudan munduko literaturari, errepaso hautatua, bitxia. Bibliarekin hasi eta Nietzsche-raino. Euskal poema zaharrak dira batzuk, besteak berriak... ahapaldiei begiratuz ere denetarik dago. Batzuk arpa joz, besteak serioago, barne deabru horiek kanporatuz.
A.– Nola ikusten duzu une hanetan euskal literaturan dabilen giroa?
P.U.–Ba mogida polita da. Dena den, ez dut esaten mugida honetan sortzen diren gauza guztiek kalitate apartekoa dutenik; uste dut jende gaztea denez, denborarekin sortuko dela nobelista onen bat.
David ZUAZALDE

Patri Urkizu
35

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaNarratiba
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakURKIZU1
PertsonaiazURKIZU1
EgileezUAZALDE1Kultura


Azkenak
Euskal Selekzioak jokatuko du munduko Wallball txapelketan

Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.


Oposizioari aurrea hartuz, Bayrou konfiantza mozio batera aurkeztuko da irailaren 8an

"Gehiengoa lortzen badugu, gobernua berretsiko dute; bestela, erori egingo da", adierazi du Frantziako lehen ministroak. LFI Frantzia Intsumisoak, Frantziako Alderdi Komunistak, ekologistek, Alderdi Sozialistak eta RN Batasun Nazionalak, ordea, dagoeneko jakinarazi dute... [+]


Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


BEC ondoko ‘minipisuak’: 1.000 euro hilean eta 24 metro koadro, iruzurrean oinarrituta eta legearen gainetik

639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]


Festetako egitarauaren argazkia matxista dela salatu du Cascanteko emakumeen elkarteak

Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.


Paul Laverty gidoilari britainiarra atxilotu dute Edinburgon, Gazako genozidioaren aurkako kamiseta eramateagatik

Poliziak Palestine Action ekintzaileen taldea babestea leporatzen dio, Erresuma Batuko Gobernuak uztailean erakunde terrorista izendatu zuena. Bizpahiru orduz atxilo egon ondoren aske geratu da, baina epailearen aurrean deklaratu beharko du irailaren 18an.


Ipar Euskal Herrian hiru herritarretik bi autonomia handiagoren alde daude

IFOP institutuak eginiko ikerketa ezaguratarazi du Eskualde eta Herri Solidarioen Federazioak Korsikan, eta ondorioztatu dute Frantziako Estatuan biztanleen erdiak nahiko lukeela bere eskualdeak autonomia handiagoa izatea.


Sexu heziketan formatuko dituzte irakasleak, Nafarroako hamabi ikastetxetan abiaturiko proiektu pilotuan

Bost sexologoren formazioa jasoko dute Nafarroako hamabi ikastetxetako irakasleek: sexualitatea ikasleekin lantzeko edukiak eta proposamen pedagogikoak eskainiko dizkiete. Skolae programaren segida izango da, nolabait.


Reem Dandan, Gazarako Mugimendu Globala
“Gure herrian genozidioaren konplizeak badaude, gure erantzukizuna da horiek salatzea”

Global Sumud Flotillak deituta, dozenaka ontzi itsasoz ahaleginduko dira Israelek ezarritako blokeoa hausten. Ekimenera mundu osoko aktibistak batu dira, tartean lau euskal herritar. Deialdiari babesa adierazteko, Gazarako Mugimendu Globaleko Euskal Herriko delegazioak hainbat... [+]


2025-08-26 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Gogoratzeko moduko porrota, Taiwango gobernuarena

Logikoena zen, uztailaren 26ko lehen zaplazteko argiaren ondoren. Baina abuztuaren 23ko bigarrenak ihesbide politiko ia guztiak itxi dizkio Lairen gobernu taiwandarrari. “Gogorarazpen bozketan” beren hautetsi-tasuna gal zezaketen oposizioko Kuomintageko zazpi... [+]


Inoiz izan ez zen osasun ituna: aukera galdua Osakidetzarentzat

Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]


2025-08-26 | Josu Iraeta
Euskara, oldartu zaitez

Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]


AEBetako Defentsako inteligentzia zerbitzuko burua kaleratu dute, Iranen aurkako erasoetan Trumpi aurre egin ostean

Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]


Irakasle plazen %17 hutsik geratu dira Nafarroako Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan

473 plaza eskaini dituzte eta 84 ez dira bete. Lehen Hezkuntzan, aldiz, ia lanpostu guztiak bete dira.


Eguneraketa berriak daude