1Martxel Aizpurua, Belauntziz Munduari Buelta


1984ko maiatzaren 20an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
1Martxel Aizpurua, Belauntziz Munduari Buelta
Gure Aldizkariko Kolaboratzailea, Magallanes Eta Elkanoren Arrastoen Atzetik Abiatuko Da_
Joan den urtean, maiatzaren zortzian atera zen ARGIAn, «Itsasoa, haizea, eta itsasontzia» izena zeraman erreportaia bat argitaratu genuen. Bertan, hiru gazterekin elkarrizketa bat agertu genuen. Munduari Magallanes eta Elkanok egindako bidaia berUera egitearren, Lekeitioko Isanntza ontzi-olan beraiek bela-ontzi haundi bat eskuz egiten ari zirela berria ematen genuen.
Gaur berri pozgarri batekin gatoz ARGIAko ohizko kolaboratzailea den ~Martxel Aizpurua, bere Naturarekin eta erleeVin dituen elkarrizketa eta gutun saioengatik gure artean hain ezaguna bihurtu dena, hiru gazte horiekin joango da, bi urtetako buelta hori egitera. Martxelek zer dioen jakin nahiean egin dugu elkarrizketa hau.
ARGIA.–Bi urtetarako itsasora zoaz, bsina berez itsasearekin zer ikusi gutxi duzu jaoitzari dagoLionez behintzat.
Martxel.–Bai egia da, Alegin jaio nintzen, beraz lehorrekoa naiz.
A.–Zure ikasketek zer ikusirik ba al dute itsascarekin?
M.–Nik biolo~ia ikasi nuen Barcelonan, bost urtez. Geroztik batez ere lehorrera mugatu ditut nere ikasketa eta ikerketak. Beraz itsasoarekin bilogiak zer ikusirik badu ere, itsas biologia arlcan ez dut ikerketa gehiegirik egin.
A.–Orain arte izan al duzu projektu honen berririk?
M.–Asunto guztia neretzat behintzat, Lekeiton egin zen Ibilaldian hasi zen. Nik banekien Lekeition batzu ontzi bat egiten ari zirela, baina beste gauza haundirik ez, eta eguna aprobotxatuz, nere lagun bat eta biok ikustera joan ginen. Garai hartan ontziaren kaskoa ere bukatu gabea zegoen. Gainera igo ginen, eta egurra ikutu. ffBenetako barkoa duk, hi...». Bertan foiletoak hartu eta nere inguruko lagun guztiei, erakutsi eta hamaika elkarrizketa eduki nituen; nere baitan harrigarria iruditzen bait zitzaidan tipo batzu horrelako ontzi bat pentsatu eta egitea.
A.–Gerortik bueltatu al rinen ontzia nola zihoan iLustera?
M.–Duela hiru hilabete? nere lagun bati esan nion, agian bukatuko zutela eta ikusterajoateko gogoa neukala. eta hara joan ginen. Ontzia ez zegoen bukatua baina lana nahiko aurreratuta zuten. Gainera igo nahi izan genuen' baina plastikoa eman berria zutenez gero ezin izan genuen. Halaz ere berriz ere harrituta geratu nintzen.
A.–Noiz jakin zenuen bidai horretarako zurekin kontatzen zutela?
M.–Duela hilabete tterdi? dei bat jaso nuen, eta projektu horretarako nerekin kontatzen zutela esan zidaten? eta ea ni prest al nintzatekeen. Nik printzipioz baietz esan nien, ni printzipioz behintzat ez nien ezetz esaten. Nik banekien jende gehiagorekin hizketan ari zirela, eta ezetz esatekotan beraiek esan zezaketela. Horrela behintzat joango ez banintz ere ez zen nere ezetzarengatik izango, eta ez zitzaidan barruan inolako harrik geratuko.
Joan den ostegun Santuan beste dei bat jaso nuen, eta nerekin kontatzen zutela adierazi zidaten.
Kasualitatez, bezperan egon ezinik, inolako erantzunik jaso gabe bait nengoen, nere laguna eta biok'biak biologoak, bertara joan ginen, eta buiezkoa eman genuen. Aurrebaiezko but eman ziguten. Beraiek joan behar genuenak elkar ezagutzea nahi zuten, eta orduan sei egun pasatzera bertara joan nintzen. Sei egunez han egon nintzen beraiekin lanean, lijatzen. pintatzen... ontzia egiten. Maiatzaren batean definitiboki nerekin kontatzen zutela esan zidaten, eta hemen nago.
A.–Eta zergatik apuntatu zinen?
M.–Historia luzea da. Nik egia esan ez dut zer ikusirik itsasoarekin. baina orain dela hiru urte Kenian izan ginen, geroztik «Zazpi euskaldun lehoien artean» izenburuarekin artikulu pare bat azaldu nituen, eta arratsalde zoragarri haietako batean, gurekin zegoen beste biologo batek? aspaldidanik, legatz ontzi bat erosi eta munduari~ kaiez kai buelta ematea zoragarria izango litzatekeela pentsatzen zuela esan zidan. Horrelako projektuak ibili genituen gure buruetan. Ez dakit biologo baten deformazio profesionala den, edo beti ikasten jardun garen Pazif~koko hegazti edo arrain hori, edo ekaitza ikaragarri horiek ez ditugu inoiz bizi... Nolabait gauzak bizitzeko gogoa, ez teorian edo pelikuletan, egiatan baizik. joan eta ikusi.
A.–Ontzia ikusi duzu eta zer iruditu zaizu? Gauza bat da Kenian eta espazio fisiko hanndiarekin, eta beste bat ontzi batean, 23 metro luzera duen onizi batean talde bat juatea. Zenbat zoazte?
M.–Hamar lagun goaz. Ontziei buruz nik ezer ez dakit? halaz ere egiteko haundia iruditu zitzaidan, bizitzeko kamarote pare bat ezik gainerakoak txikiak dira, saloi bezala erabiltzen dutena ederra da. Kubierta ere badago, beraz espazioa badago. Hor gertatzen dena jendeak liburu asko irakurri dituela, eta gaizki buPatzen direla. Jendeak mutur joka bukatzen du eta haserretzen dira... Ni oraingoz behintzat, barku kanpotik begira noa, lagunekin noa, eta badugu projektu txiki, barrura ekarriko ditugun abereak aztertzea. ezagutzea...
A.–Neskak, eta matilak zoazte?
M. Bai, bi neska eta zortzi mutil.
Nik uste dut ez zaiola beldurrik eduki behar, abiatu aurretik behintzat. Gero izango duzu denbora, Filipinasetan abioi bat hartu eta etxera korrika etortzeko, edo irla batean geratzeko.
A.–Nondik aterako zarete, eta nora bueltatuko zarete?
M.–Getariatik aterako gara, eta handik San Lucar de Barramedara joango gara. Bukatu ere Getarian bukatuko dugu.
A.–Eta noiz aterako zarete, zein egunetan?
M.–Eguna esatea oso zaila da, eguraldiak zer ikusi haundia bait du, haizeak direla eta, halaz ere urria aldean izango dela esan dezaket.
A.–Zer suposatzen du horrelako erabaki bat hartzesk, bai lana eta pertsonal mailan?
M.–Lana uztea beti da atsegingarria, printzipioz ez da zaila. Torniloak egiten, eta zer ikusirik ez dudan fabrika batean lan egin izan banu ez dakit. buina beti gustatu zaizkidan gauzetan lan egin dut. Lan aldetik dena radikalki uztea eskatzen du. Sentidu horretan bi urte hauek galera bat izango dira. Bi urte barru orain baino euskara gutxiago jakingo dut UZElen lan egiteko. ni eztia aztertzen ari nintzen Aranzadin. eta bi urte barru orain haino gutxiago jakingo dut eztiari buruz, eta sentidu horretan atzerapen bat da, baina sentidu horrek ez nau hainheste kezkatzen.
Neri gehiago kezkatzen nau beste h~gun arteko etendurak. Askoze gehiago. Pertsonal maihlkoak. h~gunak. etxea, senideak, herria, dem~ utzi behar duzu. Ontzh~n igo bezain luister ia ez du ezer kontatzen. Irratiz eta kartaz komunikazio izan, baduzu, baina informazio mailan bakarrik, sentimendu mailan berriz barruan goazenen artean konpondu beharPo dugu.
A.–Zer izango da zure ustez bi urte horietan ganzarik gogorrena eta zein onena?
M.–Okerrena edo gogorrena bi urtetan ez etortzea, eta onena bueltatzea.
A.–Zein izango da zure lana bidaia horretan?
M.–Denon artean egin behar ditugun lanez gain, nere egitekoa egunkari but idaztea izango da, bertan eguraldia, abereak. eta tokiak aipatuz. Eta gero kassetez edo argazki edo filmaz biologiarekin zerikusirik duen guztia biltzea. Hitz batean informazio biltztileU
A.–Jende askok eta agian zure lagun batzu ere, horrelako bidaia edo projektu batean sartzeko erotuta egon hehar dela esango zizuten...
M. Nik uste dut jendeak itsasoari beldur haundia diola alde batetik. Sentidu horretan jendeak eragozpen asko ditu. Ez dira konturatzen horrela joateak suposatzen dituen etenak. Arduratzen dira zuk galdera egiten badiezu: Joango al zinateke?. Orduan jendea pentsatzen hasten da. piso batean enroilatuta dagoela, edo lana utzi beharko lukeela, edo mundu honetan gustora dagoela dagoen bezala... Edo «zein ondo» baina ez litzateke joango. Jendeak normalean joateko beharra ez badu, ez ditu gauzak hain erraz uzten.
Orain gauza konkretutan nabil, adibidez pisua utzi behar dut, eta horrelako gauzetan nabil... Iana utzi behar dut. eta ordezkoa bilatu behar dut. Lagunei beste roilo batean zabiltzala esan behar diezu...
A.–Hemengo haria galtzeko bildurrik ez duzu?
M.–Bartzelonan egon nintzenean beti aitortu dut, hankak han nituela eta burua hemen. Bost urte han pasa ondoren, han ez nintzela bizi konturatu nintzen eta desilusio haundia eman zidan. Geroztik nere bizitzan hankak non burna han, izaten saiatu naiz. Oraingo esperientzian ere saiatuko naiz, ganza txarrik ez bada gertatzen behintzat, burua eta hankak han izaten. Korrespondentzia eta irratiz loturak edukiko ditut, baina han egongo m~iz.
A.–ARGIAra ganzak bidaltzen jarraituko duzu. Inoiz baino gehiago Naturarekin elkarrizketa haundisk edukitzeko aukera izango duzu' ezta?
M.–Bai bidaliko dizkizuet. uhinak bustitako, tinta korrituzko karta batzu. Halaz ere berri asko jasoko ez bazenute, hondartzetara joan eta ea botilarik agertzen den ikusi.
ARLANTZ

Horrela zegoen untzia joan den maiatzaren 8an. ARGIA hau kaleratzeko ur gainean egongo da.
17-19

GaiezGizarteaAisia
PertsonaiazAIZPURUA2
EgileezARLANTZ1Gizartea

Azkenak
Javier Milei eta bere arreba eroskeria trama batekin erlazionatu dituzte filtraturiko audio batzuek

Argentinako hainbat hedabidek Desgaitasun Agentzia Nazionalaren buru den Diego Spagnuoloren audioak zabaldu dituzte. Argentinako Gobernuan eroskeria dagoela aitortu eta azaldu du horietan Spagnuolok, eta ustelkeria kasu horren buruetako bat Argentinako presidente Javier Mileiren... [+]


2025-08-28 | Gedar
Bere historian lehen aldiz, 110.000 milioi euroko kapitalizazioa gainditu du Iberdrolak

Europako energia-enpresarik handiena da jada, eta bi handienetako bat munduan.


Frantziako Gobernuaren aurka “guztia blokeatzeko” deia indartzen ari da

Irailaren 10a izanen dute protestarako lehen hitzordua. 2018 urteko Jaka Horien mugimenduaren segipen gisa ikusten dute anitzek deia, nahiz eta alderdi politikoak eta sindikatuak dinamikari lotu izanak ezberdintzen dituen biak. François Bayrouren austeritate politikaren... [+]


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


Alemaniak derrigorrezko zerbitzu militarra “beharrezkoa” denean ezarriko lukeen lege proiektua onartu du

Europako azken urteetako joerari jarraiki, derrigorrezko zerbitzu militarraren harrabotsa Alemaniara heldu da: SDP Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata buru duen Defentsa Ministerioak borondatezko soldadutza ezarriko lukeen lege proiektua onartu du, "beharrezkoa" denean... [+]


Nafarroako lau pilotari ijitori omenaldia egin diete Mañuetako pilotalekuan

Flamenco On Fire jaialdian ospatu dute ijito komunitatearen, flamenkoaren eta pilotaren arteko harremana. Iruñeko Alde Zaharreko Mañueta pilotalekuan antolatu dute jaialdia, eta bertan omenaldia egin diete lau pilotari ijitori.


2025-08-28 | Jon Aleman Astitz
Supremazismo espainiarren “kontsentsu linguistikoa”

Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.

Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]


2025-08-28 | Iñaki Lasa Nuin
Gure jaiak

Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]


2025-08-28 | LAB sindikatua
38 urteko garraiolari bat hil da Erriberrin

LABek jakin ahal izan duenez, Iruñeko garraiolari bat hil da asteazken goizaldean Erriberrin, lanerako zerabilen kamioia bidetik atera eta irauli ostean.


Polizia “talde zaurgarri”?

Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]


Hainbat ekintzailek bidea moztu diote Israel-Premier Tech txirrindularitza taldeari Espainiako Itzulian, Gazako genozidioarengatik

Hainbat lagun errepidera atera dira Palestinako banderak eta Gazako genozidioaren aurkako mezuak eskuan, eta Israelgo taldeko txirrindularien taldekako asteazkeneko erlojupekoa oztopatu dute. Etaparen ondoren argitaratutako ohar batean, taldeak manifestarien "ekintza... [+]


Martxoaren 15 eta 22an iraganen dira Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeak

Bozketa arauei dagokionez hainbat aldaketa bideratu zituen maiatzaren 21ean bozkaturiko legediak. Bozkatzeko prozedura argiturik, abuztuaren 27an eman du hauteskundeen agendaren berri Frantziako Gobernuaren bozeramaileak.


Gabriel Aresti omentzen arteak bateratuz

LAIDA ikerketa taldeak Bermeoko Arrantzaleen museoan abuztuaren 28 eta 29 antolatutako ikastaroan egingo duen hitzaldiaren sintesia da Arestiren ekarpen artistikoa nabarmentzea.


Estefi Etxebeste
“Mentalki ongi prestatzea dirudiena baino garrantzitsuagoa da harri-jasotzean”

Abuztuaren 9an errekor berria ezarri zuen Estefi Etxebestek (Ituren, Nafarroa, 2002) Sunbillako Ramon Latasa pilotalekuan. 100 kiloko harria 59 aldiz goratu zuen, eta 2014an Idoia Etxeberriak ezarritako 56 altxaldiak gailendu.


2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Eguneraketa berriak daude