Hemen Dena Probisionala Da


1984ko maiatzaren 13an
Jesus Zabaleta, Koro Nabarro eta Aintzane Ibarzabal, Donostiako Itzultzaile Eskolako irakasleei elkarrizketa
Donostiako Itzultzaile Eskolan
Hemen Dena Probisionala Da
Duela lau urte sortu zuen Euskaltzaindiak Donostiako Itzultzaile Eskola. Xabier Mendiguren, itzulpen kontutan aritua izateagatik, bertako zuzendari izendatu zuten. Itzultzaile ikasketak hiru mailatan banatuta dauzkate, eta une honetan hirurogeiren bat ikasle edo ariko da denetara. Itzulpenak gizarte aurreratu batean daukan garrantzia ezin uka daiteke. Areago oraindik geurean, non azken urteotan, lehen ez eginagatik, itzulpen premia ikaragarria dagoen. Hori dela eta Koro Nabarro, Jesus Zabaleta eta Aintzane Ibarzabal irakasleekin hitzegin dugu.
I.E.–Kutsadura. Itzultzaileak beti funtzionatu behar du bi zerebrorekin bezala. Bi zerebro horiek gainera hari oso finak bezalakoak dira. Hautsi edo trabatu daitezkeenak. Hori da itzultzailearen larritasun handiena. Gertatzen dena da gaur egun problema jenerala dela hori Euskal Herrian. Beste zenbait herritan interferentziak eta antzeko arazoak bigarren mailakoak dira, beren literatura ugaria delako, itzulpen asko dauzkatelako edota irakurlego handi batek hizkuntza finkatzea lortu duelako. Gurean berriz ez da sekundarioa, hizkuntz eredua bera nola zalantzan daukagun aspaldidanik...
A.–Zeri esaten diozue hizkuntz eredua?
I.E.–Zer den euskara. Euskarak berak dituen maila ezberdinak. Adibide bat atzo ikastolan entzun nuena: «Ni egon naiz Benidorrean. Ni ere. Ni ere». Esan behar da 'Ni ere bai'. Hori da eredua.
I.E.–Beharrak nahiko garbi zeuden. Alde batetik ikusten zen gero eta gehiago itzultzen zela, bestetik gero eta gehiago itzuli beharra zegoela. Ikusten zen bakoitza bere bidetik zebilela eta desmadre handiegia gerta zitekeela. Dena dela azken puntu hau hizkuntza guztitan gertatu ohi da, orain ordea kezka handi bat sortu da eta ikusi da itzulpena linguistikaren alor bat dela, linguistika aplikatuaren alor bat, eta egin daitekeela lan teoriko eder bat, eta lan horrek aportazio ederra eskainiko liokeela itzulpenaren praktikari.
A.–Sistematizatuz gero askoz ere errazago itzuli ahal izango da.
I.E.–Noski, teoria batez jabeturik edota behintzat arazoak modu sistematiko batean aztertuta hobe bestela baino. Guk uste dugu gainera, gurean oraindik inportanteagoa dela euskararen beraren arazoengatik.
A.–Zein da itzultzailearen arazorik larriena?
I.E.-Gramatika bat egin beharko litzateke euskaraz gertatzen diren fenomeno guztiak jasoaz, eta gainera beste hizkuntzekiko independentzia batekin.
A.–Baina definitzeko dago oraindik.
I.E.–Bai, nahiz eta lehen bait lehen egin beharreko gauza izan. Azken hamabost hogei urteotan egindako itzulpen kantidadeak alde batetik eta euskaldunberriek bestetik zalantzan jar dezakete hizkuntz eredua. Beste batzuk ere badaude erdararekin antzik ez izateko euskaldunok ez entenditzeko moduko gauzak egin dituztenak. Eta hori ere ez da. Garbi dago mintzatzen den hizkuntza behar beharrezkoa dela eredu hori ezartzerakoan.
A.–Itzultzaileak hori ere jakin beharko du...
I.E.–Hori euskara guztia da. eta itzultzaileak jakin beharko duena euskara guztia da, zeren eta gero aplikatu beharko du, segun eta texto originalean nola etortzen zaion, ba halako hizkuntza maila hartu beharko du eta definitu egin beharko du. Eta ez daukagu definituta, hau kazetari hizkuntza da, eta beste hau zuzenbidekoa. Ez daukagu eredu hori. Gainera bere munikazio funtzioa, funtzio sozial hori bete arte ezin jakingo dugu hola dela.
A.Bi hitzetan nola geldituko litzateke guztiau.
I.E.Lehenengo maila batean hizkuntzaren gramatikaltasuna legoke. Korrektotasuna bilatu behar da hor. Hau da garrantzitsuena, eta hau ere koloka xamarrean dago.
Bigarren maila bat hizkuntzaren estilistika izango litzateke. Nola esan hau? Euskaraz hola, frantsesez bestela, gazteleraz hala. Aukera batzuk daude eta ikusi behar da ea zein den aukera horietatik maiztasun handienaz agertzen dena euskaran. Hirugarren maila hizkuntz erregistroena litzateke. Lehen aipatzen genuena.
A.Guztiau lantzeko nola ari zarete, irakasleok zuen aldetik edota ikasleekin lenean?
I.E.Oraindik guk igual ez dakigu ikasleek baino askoz ere gehiago. Orain arte nola ia inork ezer ez zekien guk zerbait badakigu orain. Bihar gehiago jakingo dugu.
A.Eskolak nola funtzionatzen du?
I.E.Lehenbizi bere egitura finkatu beharko da. Sortu zenetik asko aldatu da, eta oraindik ere aldatu beharko du egoera berezia izanik. Hasi aurretik Paris. Ginebra, Granada etabarreko eskolak begiratu baziren ere ez dute zerikusirik gurearekin. Haien problematika eta hemengoa arras diferenteak dira. Asmatzen ari gara egiturari dagokion heinean. Teoria ekarri ahal izan dugu kanpotik. Ez genuke eskola normal bat izan nahi, inbestigazioa ere landu nahi genuke. Gure lana ez da "urtean hainbat itzultzaile atera behar dituzue" eta ale, lehenbizi behar ez delako, kupo bat egongo da eta hori bete egingo da, baina lanpostua daukanari ere erakutsi egin behar zaio askotan hobeto edo libreago egiten. Helburua jende polifazetikoa prestatzea da.
A.Dena dela itzulpen politika baten inguruan egingo da guztiau ez?
I.E.Guk ez dugu itzulpen politika bat definituko. Ezin dugu egin. Ez da gure funtzioa. Itzulpen politika bat ez dago. Batez ere itzultzaile eskola itzulpen literarioan saiatzen da beste ezertan baino gehiago, baina azkenean, itzulpen literarioak beste itzulpen mota guztiak begiratzen ditu. Askoz ere konplejoa delako.
A.Itzulpen politikarik ez da egongo, baina intuizioak edo erizpideak edo zerbait bai, gauzak itzultzeko.
I.E.Guk itzulpen literariora jo dugu, eta gainera narratibazkoa, azken finean konplejoena bera delako, bueno, poesia konplejoagoa izan daiteke, baina gaurko egoeran premiarik handiena narratiban ikusten delako. Narratiba konpleju bat desarroilatu behar da eta horretarako ereduak egokitu behar dira.
A.Esatebaterako ze proiektu daukazue eskuartean?
I.E.-BUP eta COU mailarako irakurketa antologiak egitea. Ez dira autore eta obra osoak itzuli behar. Nahikoa da irakurketa batzurekin.
A.Eskola Euskaltzaindiak sortu zuen. Gaur egun ze egoeratan dago?
l.E.Oso seguru ez dago. Oraingoz Eusko Jaurlaritzak egiten duena da dena subentzionatu. Oso osorik. Guk entrepresa pribatu bat bezala antolatu dugu hau, presupostu bat egiten dugu eta diru hori eman egiten digute? behar dugun guztia.
Euskaltzaindiak sortu zuenean gero Jaurlaritzaren eskutan uzteko asmoa zuen. 80an esan zuten Unibertsitateko trasferentziak izango zituztela handik bost urtetara. 85a iritsi da, eta iaz jada ikusten zen ez zela posibilitaterik egongo horrelakorik egiteko. Dena dela hemen dena probisionala dago.
A.Ikastaldi batzuk ere antolatzen dituzue egunerokoaz gain...
I.E.Hasierako asmoa zen ez karreratxo bat egitea, baizik eta jada ikasten edo lanean ari zen jendearentzat ikastaldi berezi batzuk antolatzea. Telebistakoak, irratitakoak, irakasle jendea... larunbatean eta igandetan oso esperientzia polita suertatu da.
A.–Zein da ikastera datozenen akatsik handiena?
I.E.–Nolabait beldur bat daukate askok eta askok hezurretaraino sartua: ez dira fidatzen bere euskararekin, konfiantza hartzen lagundu behar zaie, eta beren euskara normaldu.
A.–Zer egiten du Euskaltzaindiak maila honetan? Zer egin beharko luke'
I.E.–Egiten duena da batuaren kontutan. Gainontzekoan ez dagokio akademia bati hizkuntz arrunta edo bestelakoa zein den erabakitzen ibiltzea. Inolako akademiatan ez da horrelalkorik gertatzen. Ez dagokie. Euskaltzaindiari ere ez.
A.–Euskal herrian dagoen eskola bakarra da Donostiao hau ezta?
I.E.– Bai, eta jendea etortzen da idazten erakusten den toki bakarra balitz bezala.
A.- Idazten?
I.E.–Idazten edo itzultzen, edo... Filologia batean ez dute irakasten idazten. Hemen gainera askoz ere hurbilagotik bizi da euskararen errealitatea. Entzuten den guztia hartzen da aztergai bezala. Agian norbaitek esango du sistematizazio apur but gehiagorekin gehiago ikasiko lukeela, bainan gaur egun horrela ari gara.
A.–Ikasleak ze jarrerarekin datoz hona?
I.E.–Gehienek itzultzeko nahia dute, eta denek dute aklaratzeko nahia. Behingoz jakiteko. Badago halako insatisfazio bat eta hortik irten nahia. Normalean gainera gure ikasleak ez dira "Tipiko adoleszente" horietakoak. Beste zerbaitetik bueltan datoz eta oso giro polita sortzen da horrela.
A.–Ze aspirazio danzka itzultzaile eskolan ikasten duen ikasle batek?
Norbaitek espero dezake udaletxeren batean edo sartzea. Baina itzulpen literarioak eta egin nahi dituenak, nondik atera behar du?
I.E.–Hori da prolema. Itzultzeko gai den jendea badago hemen. Euskal liburugintzarekin jende gutxi bizi daiteke. Jende ona badago. Itzultzeko premia ere bai. Biak konbinatzeko erabaki politikoa falta da.
Suezia bezalako herri minoritario batean 50 mila milioi gastatu zuten duela bi urte liburutan, hemen 13 milioi (ez 13 mila milioi) besterik ez.
A.-Sistematizazio pittin bat beharko litzateke...
Gaur egun gehiago ala gutxiago itzultzen da?
I.E.–Dexente gehiago eta dexente hobeto gainera. Garai bateko mitoak badaude. Ikusi behar dena da ea euskara hura erreala den eta ea hitzegiteko balio duen. Ea bere funtzioa betetzen duen.
Planifikazio minimo bat egin beharra dago. Antologia laburrak eta interesgarriagoak gerta daitezke obra luzeak baino. Eta beste gauza bat dago gero, genio bat ez dagoen bitartean itzulpena prozeso kolektibo bat da, literatura den bezalaxe. Tradizioak egiten duena balio du gero.
Joxe MOLLARRI

Koro Nabarro, itzultzaile eskolako zuzendari pedagogikoa
Itzultzaileak badaude. Onak gainera. Premia ere bai. Larria. Bitarteko erabaki politikoa falta da.
Gure helburua jende polifazetikoa prestatzea da.
31-33

GaiezKulturaItzulpenginEskolak
PertsonaiazABALETA5
PertsonaiazNABARRO1
PertsonaiaziBARZABAL2
EgileezMOLLARRI1Kultura

Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2024-04-30 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat erail du Poliziak AEBetan, belaunarekin lepoa estutu ostean

Istripu batetik ihes egin zuela aitzakiatzat hartuta, taberna batera sartu, lurrera bota eta buruz behera lotu zuten poliziek 53 urteko gizona. Zortzi minutuz izan zuten lurrean.


Nola landu desirak, aniztasun sexuala edota identitatea 12-18 urteko ikasleekin?

Gorputzak, identitateak, desirak, justizia soziala, ahalduntzea eta memoria: sei arlo horien bueltako unitate didaktikoak kaleratu dituzte, DBH eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko. LGBT+ pertsonen testigantzak, diskriminazioa eta aldarrikapenak oinarri, “armairuan... [+]


Eguneraketa berriak daude