Ofentsibaren Ordua Heldu Da


1984ko otsailaren 19an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Iñaki Esnaolarekin. Besterik gabe
Ofentsibaren Ordua Heldu Da
Minutuak sobran izaten ez dituen bezala hitzak ere juxtuak izaten ditu Iñaki Esnaolak. Baina solasean hasi bezain laster igerri diozu txantxetan ez dela ari. Berriketa gutxi. Eta hauteskundeak heldu direnean hori da gehien behar dena eta gutxien aurkitzen dena hain zuzen: berriketa gutxi.
Mundu guztia kontua gora eta kontua behera dabilenean, hauteskunde garaian, irakurleari buruzagien eritziak eman nahi dizkiozu, aurrenekoenak, ez laguntzaileenak. Eta ongi daki ARGIAk zer den holako garai konprometituetan baten atzetik, aukera abertzale guztietako nagusien atzetik, segika ibili eta azkenean eskuhutsik geratzea. Baina jefeekin behar zuen eta ez besterekin. Horregatik eskertzen zaio Iñaki Esnaolari hain eskueran jartzea.
ARGIA.–Aldez aurretik hitz egitea zuretzat arrisku bat dela badakit, baina hauteskunde hauen ondorioen pronostiko bat eskatuko nizuke.
IÑAKI ESNAOLA.–Hauteskundeak nahiko ondo ikusten ditut Herri Batasunarentzako. Ez bakarrik gu onak izan garelako, baizik eta «haiek» gauzak gaizki egin dituztelako. Gu pixka bat goruntz joango garela uste dut baina hala ere badut pena pittin bat gure etsaiek gauzak zein gaizki egin dituzten ikusiz gehiago igoko ez garelako. Behar bada lana beste modu batean eginaz askoz gehiago igotzeko moduan egongo ginen orain. Ondo geldituko gara, aurreko hauteskundeetan baino hobeto, eta hobeto egoteko posibilitateekin.
A.–PNV etengabe ari da gora eta gora. Oraindik ere gorago igoko dela ikusten al duzu ala...
I.E.–PNVk jadanik tope bat jo duela iruditzen zait. Dena dela erantzuna segituan dator eta orduan ikusiko da. Orain, PSOE beheruntz joango da. denek diote. Euskadiko ezkerra hor geldituko da... Orduan, nora joango dira PSOEk galduko dituen botoak, PNV lehen bezala geratuko da, ez dauka ahalmenik bere projektura jende berria eramateko; momentu honetan gainera, krisis honekin eta egoera politiko honetan, ez da joango goruntz. Arazoa PSOEren botoak dira, ea nora joango diren 82ko urrian «aldaketa» famatuari botua eman ziotenak. Guregana etorriko dira 79an bezala, Bilboko ibai-ezkerraldean bezala ala abstentziora joango dira? Ezin esango dugu ez PNVk, ez EEk ez guk abstentzioak izorratu gaituenik; gehiena PSOE eta alderdi estatalistak izorratuko ditu.
A.–Beste lau urtetan zer gerta daitekeen ikusi aurretik, joan diren lau urte hauen balorapena egin beharko da. Ezer egin al duzue?
I.E.–Posibilitate batzuk aprobetxatu gabe utzi ditugu bidean, baina gauza onak egin ditugu. Azken finean haustura izan gara. burgesiaren aurrean masa herrikoien interesak defenditu ditugu. Erakundeak eta orohar planteamendu politiko guztia burgesiaren planteamendua izan dira, PNVrena. Ikusi genuen zergatik igo zen hainbeste eta hain azkar PNV: jendeak uste zuen planteamendu haren arauera hemen parlamentuak. instituzioek eta gobernu berriak erabakiko zutela. Urteen poderioz, ordea, guk genioena konfirmatu da.
Madrilen planteamendua estatua deszentralizatze aldera joan da, eta maila horretan Baskongadetan gestio kapazitate bat badago, obra publikoetan, industrian, obra batzuk egiten, bideak... Baina ahalmen politikorik ez. Demokrazia batean hiru aginte daude: legegilea, ejekutiboa eta judiziala. Eta lau urteotan ahalmenik gabe egon da. Hiru edo lau lege berri egin dituzte. erdi-inportanteak, eta laurak Madrilen errekurrituak daude, Espainiako Konstituzioarekin bat ez omen datozelako.
A.–Hauteskunde hauetan zer ateratzen denaren arauera hurrengo urteetan hala joan liteke autonomia ere. Alegia estatutoaren desarroiloa zabal bezala estu egiteko posibilitatea dagoela.
I.E.–Konstituzioaren 149. artikuluak dio zein diren estatuaren konpetentzia esklusiboak, eta 28 dira, konpetentzia garrantzitsu guztiak harrapatzen dituztela. Hemengo parlamentua orduan gestionatzeko bakarrik geratzen da eta estatuko legeak desarroilatzeko. "Sin perjuicio de la Constitución", "Sin perjuicio de la comunidad nacional" dio hitzetik hortzera Estatutoak ere. Hortik ezin gauza haundirik egin.
Jaurlaritzak urte hauetan egin duena ere horrela aztertu behar da. Garaikoetxea ibili da bideak inauguratzen. frontoiak inauguratzen... Baina politika egiteko ahalmena. polizia kontrolatzeko. beste maila garrantzitsuetan... ezer ez. Aginte Judizialaz ez dugu hitz egingo: badakizu aspalditik justizi kontseilaritza kendua dagoela Jaurlaritzatik. konpetentziarik ez duelako.
Argi eta garbi esana dago Lege organikoak egiteko konpetentzia Espainiako Gorteek daukatela. Mundu guztiak jakin behar du estatu hau estatu deszentralizatu-samar bat dela. eta horretarako Tribunal Constitucional delakoaren bigarren sententziak dudarik gabe dio: «Autonomia no es soberanía». Erreformistek autonomia nahi dute, guk subiranotasuna. eta biak gauza ezberdinak dira.
Estatutoa desarroilatzea diozunean Nafarroaren gora behera ere ezin ahaztuko duzu. eta egunotan Tribunal Constitucional horrek argitaratu duen epaian esaten da Nafarroa komunitate autonomo bakar eta eta berezia dela. Eta hola garbitzen da batzuek hainbeste haizatu duten berriketa.
A.–Lau urte pasa dira eta batzuek autonomia hobetzen saiatzen diren artean zuek alde batera jarraitzen duzue. PNVtik etengabe ari zaizkizue parte har dezazuen deika.
I. E.–Ez joanaz ondo egin dugu. hori zer den, zertarako den eta horra doazenak zer diren ongi agertu delako. Erreforma da hori, eta bertara burgesia doa eta bere laguntzaileak. Gure nortasun nazionala defenditzeko ze ahalmen daukaten erakusten dute. Euskararen normalkuntzarako lege kaxkarra errekurritua dago eta zaude ziur Gasteizen kontrákoa izango dela epaia, lege organikoak egiteko ahalmena Madrilen baizik ez dagoelako. Funtzionarien arazoa, hemengo erakunde guztien funtzionamendua eta administralgoa baldintzatzen dituena? Ba, funtzionariek oposizioak egin beharko dituzte Madrilen eta etorriko dira designatuta handik. Horretaz bada Tribunal Constitucionalaren sententzia bat, eta gainera LOAPAn... Jaurlaritzaren garaipen haundi bezala jo du behin eta berriz PNVk LOAPAri buruzko sententzia. eta egia alderantziz da: funtzionarien eta funtzio publikoaren erregulazioa ekarriko duen legea estatuaren konpetentzia dela erabat dio. Horren aurrean bi irtenbide daude. borroka egin eta aurrez aurre aurpegi eman edo frakak jetxi eta... idazkari kanpotarrak.
A.–Azken hilabeteetan Lurralde Historikoen Legea ibili da jira eta buelta, eta PNV barruko krisiaren oinarrian ere hori dagoela dirudi.
I.E.–Hasiera batean Gasteizko Parlamentua bultzatu dute. eta ikusi dute hortik. Monzonek esango zukeen bezala. ezta Maltzagaraino ere. ezta Elgoibarraino ere ez direla joango konturatu dira. Zer egin dute orduan? Teorian instrumentu politiko direnen ordez diputazioak potentziatu. LHL horren poderioz. berek kontrolatzen dituzten diputazioen bidez kontrolatu dirua. konpetentzia politikorik Madrilen besterik ez dagoenez. Orain diputadu nagusiak aukeratzen ditu beste guztiak eta horrela kontrola erabatekoa da. Pentsa ezazu Gipuzkoako diputazioak Gasteizko gobernuak baino diru gehiago daukala. presupostu haundiagoa. obrak egiteko ahalmen haundiagoa... Arabakoak eta Bizkaikoak berdin.
Azken fmean beti gauza bera eztabaidatzen ari gara: "Gestion patrimonial" ala "capacidad politica"? Autonomia edo deszentralizazioa ala burujabetasuna? Eta banderen gerla famatu hartan ere ikusi zen. Sinbolo gauza hats bat zela zioten PNVkoek. Baina errealitatea gero ondo ikusi zen. Gasteizko parlamentuko «Diario de Sesiones»-ean agertzen den bezala. sozialistek eta Alianza Popularrekoek diotenean oinarrizko arazo bat dagoela auzitan. «trapuak» nazio kontzeptu bat azaltzen duela eta subiranotasuna dagoela jokuan autonomiaren aurrean. Hor bai, hor izugarrizko garaipena izan dugu. eta jendeak ongi ulertu du nondik dabilen HB eta PNVri arrazoia kendu diogu.
A.–Baina urteak ez doaz alferrik aurrera eta autonomiak sendotzen ari dira. Ez al duzu pentsatzen erakundeetan parte hartu beharko litzatekeela eta nola edo aurrerapen zehatzak lortu?
I.E.–Begira. gu PNVrentzat « Pepito kilkirra» bezala gara. kontzientzi txarra. Gu ari gara egunero ateratzen kalera beren helburuak... Jarri ezazu «helburuak» kakotx artean nire ustez jadanik ez dira eta beren helburuak. Lau urteotan parlamentura ez joatea gure garaipen bat izan da. horrekin parlamentu hori kristoren ridikuluan utzi bait dugu. Joan izan bagina gure jarrerak defendituko genituen, bronka montatuko genuen, eta orduan parlamentu horrek eduki bat hartuko zuen: eduki bat diot, ez ahalmenak, benetako arazoak konpontzeko ahalmenik ez daukate eta.
Adibidez. banderen gerla zela eta eztabaidak egin ondoren. zertarako eta nota bat ateratzeko. Ez daukate beste konpetentziarik! Euskal Herriaren normalizatzeaz beste nota bat... Parlamentuak nota bat ateratzen du Gestorek beste bat aterako balute bezala! Horrera ez joatearekin irabazi egin dugu.
Gero beste abantaila bat badugu: krisia. errekonbertsioa nola eramaten ari diren... Eta hor guk beste joku bat egin behar dugu. Langileen ondoan. esateko jendeari gure alternatiba demokratiko horretan beste posibilitate batzuk eskaintzen direla. hemen bizitzeko, behar bezalako errekonbertsioak egiteko. Lanpostuak ugaritzeko... Baina horretarako subiranotasuna behar: politiko aldetik erabakiak hartzeko ahalmena, ez Madrildik ematen dizkigutenak gestionatu. Legeak, eta lege politikoak, gestio bideak zabaltzen dituzten legeak egiteko ahalmena izan dezan parlamentu bat.
A.–Hala ere Hegoaldeko populua gehienbat hor dago, erakunde hauei baiezkoa ematen die hauteskunde bakoitzean, bide hauek azpimarratzen. HBk zer egin dezake bulla eta besteen erruak salatzea besterik?
I.E.–Hor errore bat izan dugu eta aitortu beharra daukagu. Orain arte akaso denuntzia eta salatze politika eraman dugu. Aldiz, oraingoan programa sozioekonomiko bat presentatu dugu, programa politiko zehatz batekin. Jendeak ikus dezan ogro batzuk ez garela. irtenbide posible batzuk planteatzen ditugula, zailak baina posibleak.
Beste aldetik. HB Herri Batasuna ikuspegi batekin sortu zen eta beste aldetik KAS ere hor zegoen bloke gidari bezala. Behar bada poliki-poliki KASeko politika egitera joan gara. HBren helburu taktiko horiek apartatuta gelditu direla. HB gainera, bere barruan jende ezberdina egon zedin sortu zen: sozialdemokratak, sozialistak. komunistak, marxista-leninistak, akratak, borrokan ari diren beste sektoreak, gestorak...
KAS bloke gidari bat da. helburu estrategiko iraulizaile batzuetin. Eta azkeneko denboretan poliki-poliki KASeko praktika egitenaritu da HB. Eta orduan. errepresio euztiarekin informazio aldetik jasan dugun erasoarekin otsailaren 73 harekin. eta abar jende borrokalari batzuk baztertuta geratu dira bildurtuta, planteamentu taktikoak utzita estrategikoen atzetik ibili garelako.
A.–Alegia jendeari kolore gorriegiak beldurra ematen diala.
I.E.–Holako zerbait. Beste jende eta sektoreak sartu behar ditugu akaso pentsatu behar da nola egituratu berriro mahai nazionala, sektore horiek mahai nazionalean sartu. Lan egiteko, operatiboak izateko. Eta programa sinpleak. ulerterrezak planteatzeko. Desdeluego, eskuartean dugun programa hau da oinarrizkoa, garrantzizkoena hemen dago, baina onarkera zabal bat luketen projektuak. Askatasun demokratikoen planteamentua, independentziari ematen diogun autogobernu edukia, eta abar.
Guzti hori HB bezala. KAS dago bere tokian. ETA ere bere tokian dago, gu HB gara momentu honetan. Eta jendea guregana ekarri behar dugu. Guzti horrekin batera aurpegiak ere aldatu behar dira, jende berria ekarri, sektore bakoitzean prestijio bat daukan jendea.
A.–HBn eta mahai nazionalean nahi dituzuen aldaketa guztiak eginen dituzue, baina une honetan Herri Batasuna defentsiban dago, iniziatiba bestek daramate.
I.E.–Aurreko horrekin esan nahi nizuna, hain zuzen, hori zen: erasoan hasi behar dugula, ofentsiban. Aukera politiko normalak eskaini behar ditugu ez gaudela etsaien akatsak salatzeko bakarrik, irtenbideak baditugula. Badakigu gurea dela zailena, gure soluzioak eman daitezen biderik ez da: ez dugu parlamenturik, ez dugu diputaziorik... horiek apurtzea delako gure ideia. Nola apurtzea da kakoa arazoak aidera ateratzeko ze bide eraman. Eredu bat adibidez bere momentuan «Pakearen Mahai» famatua izan zen... bide horiek bilatu behar dira.
Ofentsibarako garaia da, eta posible da. Jendea ondo bilduz, planteamentu honekin, hauteskundeetako erresultatu on batekin, eta hori lortuko dugula ziur nago, guzti horrekin politika berria «al ataque» joatea izan behar du. Eta ez Euskal Herrian bakarrik. Europan oso bide ona daukagu gure errealitatea jendeari planteatzeko, eta Europatik ibiltzeko gure ahalmena hobetu behar dugu, kontaktoak etabar. Europan oso interesaturik daude gure arazoan. Holandan ibili berria naiz eta kazetariek galdetzen zidaten aurreneko galdera zen: aurkeztu iezaguzu Euskadi independiente baten konzepzioa gaurko Europa barruan.
Krisiari eta langile arazoari helduaz batera funtsean arazo nazionalak planteatu behar ditugu, euskara eta beste helburuak. Horiekin kalera irten behar dugu bai Euskal Herrian eta bai Europan. Eta horrekin batera hauteskundeotan gora egiten badugu ikusiko duzu nola Frantziatik etorriko den beste birplanteaketa bat errefuxiatuen arazoan, nola Espainian ere nahi ta nahi ez beste birplanteamentu batzuk egitera etorri beharko duten. Hori da guk egin behar duguna: irabazi, gutxi bada ere zerbait irabazi, jendea gure inguruan bildu eta ofentsibara pasa, gu izan erasotzaileak.
A.–KAS alternatibarekin ari gara gora eta behera ari gara baina holako momentu bat pentsatze hutsa ere... indar erlazio oso ezberdin batean gertatuko litzateke hori. Baina posibilitate erreal minimorik ikusten al zaio?
I.E.–Monagiloek zer egingo dutenak ez nau kezkatzen, egoera aldatzen denean batekin bezala bestearekin elkartzen bait dira. PSOEri berriz langileak kentzen ahalegindu behar dugu. Baina nazio arazoan PNVrekin aurkitzen gara eta oraingo buruzagiekin zer eginik ez dago, burgesiari jokua egiten ari zaio eta. Lehenengo posibilitatea: posible al da PNVren zuzendaritza hori botatzea? Oso zaila. Bigarrena: nola da posible PNVko sektore bat guregana ekartzea? Hor arazoa praktikan dago. Banderen gerran egin zena behar da egin askotan: mila prolema aurkeztu eta eraso. Mantenitu eta eraman jendea denari erantzun, mahai inguruak, batzuetan beren jokuan sartu Pakearen mahaian bezala prestijiodun jendea presentatu, aurkeztu jendeari nola gure planteamentuak posible diren demokrazia batean, ez «demokrazia» honetan.
Gure egitura hori indartuz joan behar dugu. Ez guk bakarrik, KASek bere bloke gidaritik, ETAk bere borroka harmatuan... eta etorri beharko dute Euskal Herriarentzako beste irtenbide bat planteatzera. Baina 1986a baino lehen.
Iñaki ZUBIONDO
7-10

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakHB
PertsonaiazESNAOLA1
EgileezUBIONDO1Politika

Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Osasungintzak guztiz publikoa izan behar duela exijitu du OPA Plataforma Herrikoiak

Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du  Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.


Eguneraketa berriak daude