Eguneroko Egia Nahi Digute Isildu


1984ko urtarrilaren 22an
Xabier Sanchez-i elkarrizketa

Xabier Sanchez Erauskin Berriz Libre
Eguneroko Egia Nahi Digute Isildu
Langraizko espetxetik libre utzi duteneko biharamonean izan gara Xabier Sanchez Erauskinekin Gasteizen. Paseak pasa, lanerako amorratzen aurkitu dugu, berri guztiekin interesatua, buruan projektu pila bat irakiten. Terranovara doazen euskaldon arrantzaleekin pasatako urteetatik hasita Madrilen ibilitakoetatik segituz, prentsa abertzalean lanaldi zabala egin duelarik, ibilaldi luzea darama Erauskinek bere bizkarrean. Legeak egin bezala hautsiz eta ,ahalguztidunen komenentzira funtzionatzen duen Justizia espainolak kalean utzi duenean bere lankide eta borrokalagunek egin dioten hutsunea du gogoan, eta injustiziak menpean daukan Herri hontan berriro ere ekiteko indar berria.
ARGIA.–Zortzi hilaibete kartzelan pasa ondoren pentsatzekoa da lezioa ongi ikasiko zenuela, juzgatu zaituztenek ezarri dizuten ikaskaia.
XABIER SANCHEZ ERAUSKIN.–Egia da, sartu nautenek lezio bat eman nahi zidaten. Funtsean, zortzi hilabete espetxean egon beharrak esanahi zehatza du. zigor bat da, zigor ejenplar bat, besteentzat eta batez ere jasan behar duenarentzat. Pentsa ezazu irteerakoan kontseiluak eta guzti ematen zizkizutela, berriro ere gaiztakerietan erori ez zaitezen.
Lezio bat da, bai, eta hortik zure ondorioak atera behar dituzu. Arazoa zera da, inoiz ez naizela sententzia honekin ados egon, ezta Supremoak baiezturik ere, ongi dakit erabaki injusto bat izan dela eta ateratzen dudan ideia alderantzizkoa da: borrokan jarraitu behar dela eta egin behar ez dena ximurtzea dela, ezta zigorra gartzelan sartzea bezain kupidagabea bada ere.
A.–Hori orain esanen duzu, bainan Langraizko zulean zeundenean ez zenuen holakorik pentsatuko, edo ez hain garbi behintzat.
X.S.E.–Bai, aske zaudenean pittin bat ahazten duzu lehen pasa duzuna eta aitortu behar dut zenbait unetan ez nuela dena hain argi eta garbi ikusten, "makoan" pasatzen dituzun depresio momentuetan eta. Erakusten zidaten lezioak, zigorrak, pixka bat akojonatzen ninduen; oinarrian esaten ari zitzaizkidan «hortik jarraitzen baduk berriro zuloan bukatuko duk», eta ene lanbidea uztea pentsatzera iristen ez banintzen ere gutxienez abilidade gehiagoz jokatu beharra bururatzen zitzaidan, eta hori, jakina, ipini dizuten sarean erortzetik pauso batera dago. Zeure burua zentsura dezazula alegia, kazetaritza barruan beste alorrak bila ditzazula, ez zaitezela konprometitu...
A.–Jende askok uste zuen azken finean kazetari bat sekula ez zutela kartzelaratuko. Bai nahi dena idatziko dela eta hori, baina «haiek» interesatzen zaizkienak eskuan harma daramatenak direla. Zuek akojonatzea besterik ez zutela nahi uste zuten askok.
X.S.E.–Etengabe entzan izan dut teoria hori eta hala ere segur nintzen azkenean kartzelara eramango nindutela, tamalez «haiek» aukera bat egiten dutelako, juxtu-juxtu nori erasotzen dioten badakite. Estrategia bat antolatu dute komunikabideen inguruan, argitara atera behar den estrategia bat: gutxi batzuk bakarrik zigortu baina desegin nahi dituzten komuikabideak bihotzear jo. Gauza espektakularrik egin beharrik ez daukate. rotatibak ixtea eta abar, metodo errezagorik badutela konturatu dira hil nahi dituzten komunikabide horietara joan eta horietako pertsona oso konkretuei eraso, ez hainbeste zaila izan duitekeelako pertsona horien ordezkoak aurkitzea baizik eta ondoren datorrenak berdin gertatuko zaiola jakin dezan panorama zailtzea.
A.–Izan ere zu kartzelan ikusi ondoren eta «Egin»eko zuzendaria sartzen balute, edo ihes egitera bortxatzen, ea nork jerri nahi duen egunkari horren aurrean.
X.S.E.–Horrela ikusten da "Egin" en kasuan, mundu guztiak daki. Denboraldi batean zuzendarien kontra doaz. Zuzendariak bost edo sei anzi ditu eta azkenea edo espetxera edo ihes egin beharko du, ez du beste irtenbiderik. Atzetik beste bat etorriko dela baitakite, baina zenbat etorriko dira atzetik? Zenbat titulodun ausartuko dira (gainera tituloduna behar bait du zuzendariak) nahi ta nahi ez kartzelara edo herbesteratzera eramango zaituen lan batera?
Txantaje ikaragarri bat da. Honela zera lortzen bait dute: edo zuzendaririk ez dadila aurkitu edo eta jartzen den zuzendaria «haien» nahietara makur dadila. eta hori da larriena. Azken finean arau garbirik ez bait dago.
Oraintxe bertan Jose Felix Azurmendiren prozesuak daude, ETAren komunikatuak argitaratzeagatik. Esango balute «ez dago ETAren komunikaturik jartzerik eta hori zigortua dago» orduan zeri heldu jakinen genuke, eta jokatu behar den moduan hasiko gara. klandestinitatearen jokuan alegia, eta komunikabide klandestinitatean bultzatuz, denok badakigu zertan ari garen eta gauzak argi; askatasunik ez dago; eta egunkarietan ere zer idatzi duitekeen eta zer ez argi eta garbi uzten da behingoz.
Baina anbiguitatean uzten dute arazoa eta orduan putaseme bakarra zuzendaria da, berriak zenisuratzen dituelako, eta «haiek» bitartean eskuak garbitzen. Gauzei beren izenez deitzeko garaia heldu da: hemen adierazpen askatasunik ez dago eta komunikabide klandestinoetan sartu beharko dugu, frankismoaren garaian legez. Baina esan dezagun argi, ez gara ibiliko beti askatasuna balego bezalako itxurak egiten gero eta gehiago enkajonatzen ari gaituzten bitartean.
A.–Zuen artikulu eta titularrak baino gogorragoak Euskal Herriko komunikabideetan irakur daitezke. Ez dut izenik emango baina zuk ezagutzen dituzu, eta kristorenak esaten dituzten beste batzuei ez zaie ezer pasatzen.
X.S.E.–Diskriminazio bat dago, lege oso gogorrak dauzkate eta ez dituzte gehienetan erabiltzen baina erabili ditzakete, hori da gainean dugun Damoklesen ezpata. Nori aplikatzen dizkiote? Une batean berak nahi dutenei, eta orduan zu beti zalantzan zaude, igoal gaur esateagatik egurra ematen dizute eta bihar berriz ez, ez dakizu diozuna beste egunkari batean esaterik badagoen eta zurean aldiz... Profesionalak horrela insolidario egiten dira, oso zaila bait da «El Pais»ko .do «Deia»ko tipo batek bere hurua zapaldua sentitzea, bai bait daki ETAren komunikatu bat argitaratu arren, eta ateratzen dituzte, beren bila ez direla joango
Argumentu hau zabaltzen dute orduan: prentsa librea da baina, terroristak diren tipo batzuk ere badaude eta egin behar dena kanpoak ongi markatzen da: terroristak zeintzuk diren garbi utzi eta haiei aplikatzen zaizkie besteei ezartzen ez zaizkien legeak. Anbiguitatea eta nahaspila kristorena da. Batzuetan errua galdetu duenarena da, beste batzuetan zuzendariarena artikulua argitaratzea lagatzeagatik, hurrengoan artikulua idutzi duenarena eta zuzendariarena erantzun duenarena beste batean... Castells artikulu batengatik epaitu zutenean ez zidaten deitu ere egin "Punto Hora"ko zuzendari izanik. Beste batzuetan berriz ni enpaketatu naute bestek eginiko artikuluengatik.
A.Zurekin gertatu dena ikusiz, hala ere, beste kazetariak ez dira zurekin solidarizatu. Madrilgoek eta estatu osokoek ez zaituzte aipatu ere egin.
X.S.E. Jose Felix eta biok politiko bezala agertzen gaituzte "haiek". Eta korronte jakin bateko politiko bezala. Hemen gainera periodistz ari gara baina edozein pertsonak nahi duena adierazteko duen eskubidea aipatu beharko genuke. Azken fienan, nere borroka ez da estatus profesional bati eusteko. Herriak mintzatzeko duen eskubidea defenditzeko baino. Sektore txiki bat dela? Berdin da, baina ezin da sektore hori ixilerazi, eta gainera Euskal Herrian sektore hori hain txikia ez denean.
Funtzio hori kazetari izatea baino gehiago da, herritar euskaldun inplikatu al izatea da. Hori ordea bestela ikusten dute sasi-profesional askok. Jakina, haientzat oso kom9dia da-eta soldata jaso eta informazio aseptiko bat ematea. Eta guregatik esan "berek bilatu dute zuloa, politikan sartzen bait dira". Horiek esanen dizut. askatasun faltarik ez dagoela. arazoa da egurra betiko lotsagabeek hartzen dutela. Herri Batasunako mahai nahi nahieko partaide izana naiz eta nire pentsamentu politikoa zein den ez da sekretu bat inorentzat baina ezarri dizkidaten zigorrak ez dira HBkoa izateagatik baizik eta beste lekuetan bozik uzten ez zaien jendeei boza ematen dien profesional bat izateagatik. Horretan beste sasiprofesional progre guzti horiek baino profesionalago naiz. Kazetaria ez bait dago bereak boteaz ibilitzeko herriari hitza emateko baino. Beste horiek zer egiten dute bada irabazlearen alde jokatzea besterik?
A.Zurekin ikasitako eta baita lanean ere aritutako kolegak dira Madrilgo kazetari asko, zerorrek esan izan duzunez Julian Lagok bezala kargu garrantzizkoak dituzten jendea. Eta hala ere, Vinaderrekin ez bezala, zurekin erabat ahaztu dira. Baina zu haiekin lanean ibilia zara
X.S.E.Horietakoasko fakultatean ezagutu ditut kazetari eskolan, gazteagoak ziren orduan jakina. Madrilgo kaleetan korrika ibiliak gara. panfletoak botatzen.. Oso probreak ziren eta oso ezkertiarrak. Baina orduan ere. eta Burgosko auziaren garaiez oroitzen naiz. euskal arazoa ulertzeko-zailtasun haundiak zituzten. Ez daitezela hasi esaten bere garaian Carreroren heriotza txalotu zutenetik. Orduan ere kontra jarri ziren eta
Baina jende horien prolema da hogei urteko gazte haiek gaur egun hogeitamar edo berrogei urte dituztela. Oso ondo pasatutako postuetan daude eta., jakin gauza asko "ahaztu" egin zaizkie: oso polita da soldata eder bat eduki eta gainera ezkertiar izatea. Zu zara orduan sabaljalea eta eroeraren analisi zuzena egiten ez duena.
Madrilgo kolega askok solidaritatea erakutsi didate baina beti partikular mailan. kanpoan aurpegirik eman gabe. Hogeitaka lankidek bidali zidaten promoziokoen afari baten ondoren gutun bat Langraiza, esaldi kariñosoak esanez eta. Baina gero, telebistan eta "El Pais", eta abar leku altuak dituzten horiek eta izenak esan behar badira esanen ditut, telebistyako Bictiria Prego edo "El Pais"ek eta abar leku altuak dituzten horiek eta izenak esan behar badira esanen ditut, telebistako Victoria Prego, edo "El Pais"ko Sanchez Harguindey, edo "Tiempo"ko zuzenkari den Julian Lago, guzti horiek ez dute urrats bat bakarrik ere eman, nere alde. Kazetariak salatu beharrean aurkitzen naiz, ezta profesioak berak dituen interesak ere defenditu ez dituztelako.
A.–Gauza etsipengarri bat bada euskaldumontzat. Beste estatuetan estatusa kontrako ahots batzuk behinik barten zutenb ahal dira baina Espaiola ez da inor entzuten egoera Liberal bienpentsaterik ez da ikusten kasik.
X Hemen planifikazio bat dago, ikaragarria eta hain ongi eramana, terrorismoa deitzen dioten beren eta Euskal nazio arazoaren inguruan ezen azkenean partikula ematen dizkizuten eskuek beldur direla. Horiek berak ditut gero analisis faszista eta errepresoreak egiten dituztenak beren idazkietan.
Sekula ez dute gure arazoa ulertu eta orain askoz ere gutxiago ezker espainol guztiak jasan duen buru garbiketaren ondoren. Arazo guztiak eta gurea horien artean sakrifidatu egin dizkiote aginteari prentsa espainolaren egoera penagarria da, eta datu beharrezkoa.
Euskal Herriea ez da gauza bera. Espetxean sartzea ez da kazetariaren berezitasun bat eta errepresio osoaren barruan ulertu behar da. Herriaren zati baten adiskidetasuna eta beroa sentitu dut; ez dakit. urtetan ikusi ez duzun arrantzale batek idazten dizu borrokarako animatuz. eta jende pila batzurekin. Prentsako lankideak ere ahal zuten neurrian mobilizatu dira. Azken finean borroka ez bait da profesionala soilik.
A.–Zer erizten diozu Euskal Herriko prentsari?
X.S.E.–Egoera zail batean dago, agintearen mesede eta txantale banaketa artean murgildurik daguelako. «Txintxoa» bazara dena konpondua duzu eta «Gaiztoa» bazara espetxea eta beste hainbat zigor. Baina Herriaren egoera orokorraren gisakoa da. Dena ahaztu, begiak itxi eta bizitzeko bidea hartzen baduzu dena konpondua daukazu. Aginteari loreak botatzen dizkion prentsak subentzioak izanen ditu, laguntzak... eta denak oztopo guztiak. Ni ere horretan nabil, boluntarismoaren eta errekurtso faltaren erdian. Oztopo guztiak bait ditugu inguruan.
Orain, zangalatraba guztien artean ni baikorra naiz horretan ere. Euskal Herriaren etorkizunari begira bezala. Estatuan ekintza herrikoi gehienak pikutara joan diren bezala hemen oraindik ere indarra bai bait dago «Egin» bezalato egunkari han eusteko
A. - « Egin» egunkari panfletario eta kaxkarra dela esanen ditu hainbatek.
X..E. Projektu herrikoi guztien prolema da, oztopo guztiak dituzula. Beste inork baino publizitate gutziago duzu eta hortik diru gutxiago jasotzen duzu. "Correo Español" batean, dirutan igeri dabilela, orain dela urte pila bat amortizaturik dagoela, eta gainera estatuak milioi pila bat sartzen dio, makinaria beri dezan eta. Ikuspegi profesional huts batetik begiratuz, gogorra da guretzat konturatzea gure luzimentua sakrifikatu behar dugula militantzia tankera horrengatik, mili-militantzia alderdi politiko bati buruz ez baino Herri batenganako bezala ulertuz. Zure harrokeria alde batera utzi behar duzu askotan ez kaka zahar bat baina bai kalidade apal samarreko gauzak egiteko, hor dauden gauzak ordea, eta jende pila baten laguntzaz egitea posible direnak.
Baina maila guztietan planteatu beharreko aukera bat dago, edo aurpegi ematen dugu eta nahi dugun Euskal Herria lortzeari buruz gure projektuak bultzatzen edo amore ematen dugu eta nahi gugun guztia daukagu, piskanak igoal zerbait lortuko ote dira...Politika eta dena ulertzeko bi era dira. Beste bidea saltze huts bat dela uste dut eta pentsamentu hori duen korronte oso batean sarturik dago. Zer egin orduan, produktu biabletan sartu? Ez. Beste era atean egin behar dira. Ez bait dugu kaosa eskaintzen. "Edo kolaboratu edo kaosa". Ez, eskaintzen duguna kaosa ez dela frogatzen du AEKk, eta "Egin"ek, edo ARGIA Errealitateak dira, bide herrikoiak nahi dituen jendearen bultzadaz eraikiak.
Iñaki ZUBIONDO
7-10

GaiezPolitikaEuskal HerrPresoakAtxiloketakAtxiloketak
PertsonaiazSANCHEZ
EgileezUBIONDO1Politika

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude