“Zuek [EB] nahi zenuten gauza bakarra postuak eta dirua zen”

  • EAJko Arabako ahaldun nagusirako hautagaiak oso erantzun gogorra eman die Ezker Batuko kideei. "Entzuteko falta zitzaidana zen ez dugula akordiorik lortu programa kontuengatik", esan die Agirrek. "Arazo programatikoa iruditzen zaizue ez dugula onartu legislatura honetan Ezker Batuko 39 afiliatu kolokatzea?".



2011ko uztailaren 08an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Mikel Arana EBko koordinatzaileak sinesgarritasuna eman die Xabier Agirrek atzo Arabako EBko biltzarkideei leporatutako akusazioei eta alderditik kanpo utzi ditu biak, Nerea Galvez eta Mertxe Etxezarreta. "EAJrekin modu horretan negoziatzen ibili direnak ez dira Ezker batua ordezkatzen ibili, gure alderdiarekin zerikusirik ez duen egitasmo politikoekin lotutako interes politikoak baizik" adierazi du Aranak. Era berean, negoziketetan aritu diren pertsonek azalpenak eman beharko dituztela ere esan du. "Etsita" agertu da koordinatzaile nagusia EBk Diputazioa PPren esku utzi duela eta.

Hemen Agirreren interbentzioa transkribituta eta euskarara itzulita topatuko duzu, baina ez dago bere osotasunean. Erditik aurrera dago.

"Ezker Batuak eskatu zigun Arriaga Antzokian edo Euskaldunan norbait sartzea. Baita 600.000 euroko kreditu bat ere lortzea, nahiz eta zuek ez garantiarik izan hori lortzeko. Egitan diozu programa ezberdintasuna dela Jose Navas Vital Kutxako administrazio kontseiluan sartzea? Ezberdintasun programatikoa al da guk gobernatzen bagenuen Ezker Batuko hiru aholkulari sartu behar genituela? Ezberdintasun programatikoa al da 2012ko aurrekoentuetan 300.000 euro zuen esku egon behar zirela nahi zenituzten proiektuei dirulaguntzak emateko?

“Hemen bi mahai daude”, esaten zigun Serafin Llamasek. “Hemen bi mahai daude, A mahaian, esan dudana planteatzen digutena, eta B mahaia, programa. A mahaikoa betetzen baduzue, Bko exigentziak jaitsi egingo dira”. Eta hala ere, A mahaikoa bete ez delako, aurpegia duzu sateko “programa, programa, programa”. Hau horrela da. Gainera, Serafin Llamasek exigitzen digu adostasun batera iristen bagara, EAJ eta Ezker Batuaren arteko dokumentu soil batean sinatuko dela, eta gainera zeuek edukiko duzue kustodia exklusiboa. Hori al da, Galvez eta Etxezarreta andereak ezberdintasun programatikoa? Niri lotsa emango lidake ezkerraren izenean eta defentsan ateratzea eta gero hori egitea. Soilik Internazionala abestea eta ezker ukabila altxatzea falta zitzaizuen. Ezberdintasun programatikorik ez, soilik postuak eta dirua dira eskatzen ari zinetenak.

Badakit zer esango didazuen. Ez genekien ezer horri buruz. Ez ginen bilera horietan egon. Ba ni bilera horietan egon nintzen eta lekukoak daude. Niri asko gustatuko zitzaidakeen ahaldun nagusi izatea Araban, baina ez edozein preziotan, izan ere, horren gainetik baitago nire duintasuna. Zuek ezin zarete berdinak izan politikarako. Aldaketaren motore izango zaretela diozue, begira, “punto muerto”-an ikusten zaituztet eta gainera eskuinerantz biratzen. Eta aholku bat emango dizuet, aldatu zuen siglak, izan ere ezkerreko izaeratik ez duzue ezer. Eta batutik ere ez."


Azkenak
Ez zen kapritxoa izan; 25 urte axeri-dantzan

"2000. urteko San Joan egunez, aspaldiko urteko jende multzorik handiena bildu zen Andoaingo Goikoplazan, hamabiak jotzearekin batera dantzarako prest. Lehenengo aldiz gizon eta emakumez osatuta zegoen axeri-dantzarien taldea zen". Hitz horiekin ireki zuen "Emakumeak... [+]


2025-07-03 | Gedar
Mozal Legeak hamar urte

1.300 milioi eurotik gorako 2 milioi isun baino gehiago ekarri ditu legeak. Atzera botako zutela hitzeman zuten PSOEk, Podemosek, Sumarrek, EH Bilduk, ERCk, EAJk, Juntsek nahiz BNGk.


Espazio publikoan gatazka ikusezin bihurtzeko hiru hamarkadako prozesua

Kalea bilakatu da espazio publiko. Ezarri zaio ordena diseinuaren, arauen eta zaintzaren bitartez. Higienismo garaikidea aztertu dugu Bilboko errealitatea ardatz hartuta.


Kritika gogorrak jaso dituen AEBetako Gaza Humanitarian Foundation-aren filiala desegingo du Suitzak

AEBek eta Israelek kudeaturiko erakundeak ez du Suitzako ordezkaririk ezta helbiderik bertan eta horregatik abiatu du egitura desegiteko bidea Suitzako Zaintza Agintaritza Federalak. Gazarako Israelek kontrolaturiko "laguntza" bideratzen dabil GHF fundazioa, soilik lau... [+]


Joxe Azurmendi idazle eta pentsalaria hil da

Joxe Azurmendi (Zegama, 1941-2025) idazle, filosofo eta saiakeragilea zendu da. Literatura eta pentsamenduaren arloan lan itzela egindakoa, intelektual gisa ez ezik, euskararen eta kulturgintzaren aldeko mugimenduetan engaiaturik eman zuen bizitza osoa. Besteak beste, Udako... [+]


Zirgariak etorbidea: Erandiok itsasadarraren langileei aitortza egingo die kale izen aldaketagaz

Altzagatik itsasadarraren parean doan BI-711 errepidearen Jose Luis Goyoaga etorbidearen izena aldatzeko herritarren parte-hartze prozesuaren ondoren, kale horren izen berria Zirgariak etorbidea izango da.


Albanese txostena
Hauek dira Palestinako “genozidioaren ekonomiarekin” aberasten ari diren multinazionalak

Carrefour, CAF, Crédit Agricole, BlackRock... Francesca Albanese Palestinar Lurraldeentzako NBEko errelatore bereziak enpresa sare handi bat egin du Israel burutzen ari den Gazako genozidioaren konplize, eta horien arduradunak eta goi karguak ikertzeko eskatu du.


Sanferminak ate joka, greba mugagabea hasi dute billabesetako langileek

Asteartean eginiko bozketan, enpresako zuzendaritzak eginiko proposamenari uko egin eta grebari eustea erabaki dute Iruñeko garraio publikoko autobus gidariek. Iruñerriko Mankomunitateak sanferminetan %70ko gutxieneko zerbitzuak eskaintzea proposatu du. 


Julia Mengolini kazetari argentinarrak Milei salatu du, bere aurkako “gorroto kanpaina” bat aireratzeagatik

Adimen Artifizialaz egindako bideoak sareratu dituzte, Mengolini difamatzen dutenak. “Gorrotoa bultzatzea, indarkeria kolektiboa eta bortxazko mehatxuak” izan direla salatu du kazetariak, eta zigor bideari ekingo diola.


2025-07-02 | ARGIA
Nahel Merzouk tiroz hil zuen Florien M. polizia Euskal Herrira lekualdatu dute

17 urteko gazteari tiro egin zion Frantziako poliziak bere nahia bete du, eta Ipar Euskal Herrira ekarri dute lanera. Polizia gehiegikeriaren ondorioz hildako Merzouken kasuak mobilizazio eta protesta ugari eragin zituen Frantziako Estatuan.


Trumpek dio Israelek Gazarako 60 eguneko su-etena onartu duela

AEBetako presidenteak adierazi du orain Hamasen erantzunaren zain daudela: "Ez badute onartzen, egoerak okerrera egingo du". 60 eguneko su-etenaz gain, akordioak barne hartuko luke Hamasek Gazan dituen hamar bahitu israeldar itzultzea, eta beste hamabosten gorpuak ere... [+]


Bilboko gazte bati barrabiletara tiro egin eta ondorioz barrabila galduarazi zion ertzaina identifikatu du Segurtasun Sailak

Apirilean gertatu zen, Etxarri II gaztetxearen desalojoan, eta tiroaren ondorioz barrabila galdu zuen Iker Aranak. Aranak berak emandako materialetik identifikatu dute ertzaina.


Teknologia
Isileko itzultzaileak

Pasa den astean kontabilitatea egiteko software libreko programa instalatu nuen ordenagailuan. Ez dakit lurralde guztietan berdin izango den, baina Bizkaian jarduera ekonomiko bat garatzen dugunok Batuz atarian egin behar ditugu fakturak. Batuz ataria ondo dago, baina... [+]


2025-07-02 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Kooperatibak

Kooperatiben mugimenduak euskal nortasunaren sakoneko afektu bat esnatzen du gehienetan. Kontzeptuarekiko gertutasun, harrotasun, lurraldetasun bat. Eta bizirik dabil, kooperatibek gaurkotasun handia irabazi dutelako, ez da iraganeko historiako ekimen euskaldun bat... [+]


2025-07-02 | June Fernández
Meloi saltzailea
Senar puteroak

Zezenketaren kontrakoa naiz, baina debekua heltzen den bitartean, jarraituko dut zezen-plazetan gozatzen”. Lagun baten iruzkin zinikoa gogorarazi dit Jose Luis Ábalos PSOEko ministro ohiaren azken polemikak. 

Izan ere, Koldo ustelkeria kasuaren testuinguruan... [+]


Eguneraketa berriak daude