Lau urtez Euskadi Irratiak eta France Bleuk elkarlanean egindako Zubiak saioarentzat da aurtengo Irratia Argia Saria. Alaia Martinek, Pantxis Bidartek eta Lohizune Amatriak jaso dute saria.
Lau urtez entzun ahal izan dugu irratsaioa. Zubiak zuen izena, ezin bestela izan. Astero zubiak eraikitzen aritu dira, aurkezleen hitzetan “herri bat garela erakusteko”. Euskal Herria alderik alde zeharkatu dute. 360 irratsaio eta bakoitzean gutxienez lau bat gonbidatu. Herriak, jendeak, berriak eta egitasmoak ezagutzeko aukera eman dute.
Saio bakoitza goxo harilkatu dute, astero saioari hitz bat atxiki diote eta jolas egin dute hitzarekin, poesia. 2020ko uztailean “Azkena” izena zuen saioa emititu zuten. Hain zuzen ere, azkena izan baitzen. Pandemiaren atzaparrak iritsi zitzaizkion Zubiak saioari. Agurreko irratsaioan aurkezleek adierazi zuten, pandemia betean, nola beste behin Ipar Euskal Herriaren eta Hego Euskal Herriaren arteko muga badela agerian gelditu den.
Irratsaioak ez du jarraituko zubiak sortzen. Hala, aurkezleek gonbidatu gaituzte saioaren lorratzari segi eta zubiak eraikitzen jarraitzera.
Zubiak saioa Alaia Martinek eta Pantxis Bidartek gidatu dute. Lohizune Amatria aritu da Nafarroatik kolaborazio lanak egiten. Euskadi Irratiak eta France Bleu-k elkarlanean egindako saioa izan da eta Euskalerria Irratiak haiekin kolaborazio lanak egin ditu.
Horregatik guztiagatik, aurrengo Argia saria Zubiak saioarentzat da.
Urtarrilaren 31n bilduko gara Usurbilgo Atxega jauregian Argia Sariak banatzeko. ARGIAko lantaldea ari da balizko saridunen zerrenda osatzen. Hala ere, irakurleon proposamenak beso zabalik jasotzen ditugu urtero.
Negozioak eta interesak zapaltzaileen buruetan. Izan herri bat zapaltzeko, hizkuntza bat, kultura bat, memoria edo ingurumena. Dirua, sosa. Egoerarik makurrenetan ere, ordea, usu pizten da erresistentziaren su txikia, interesen gainetik duin bizi nahi duen jendearen mugimendua... [+]
Bost sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria Bizkarsoro filmari eman zaio, prentsa saria Sahara. Herri bat erresistentzian liburuari, entzunezko saria Ez gatoz Paristik podcastari, internet saria gordegia.eus artxibategi grafikoari eta komunikazio kanpaina onenaren... [+]
2024ko interneteko Argia Saria Gordegia.eus Egiako Artxibategi Grafikoak jaso du eta Arkaitz Artola, Juanpe Urrosolo eta Fernando Olalde etorri dira Atxega Jauregira saria jasotzera. Honakoak proiektuko kide den Arkaitz Artolak esan dizkigunak.
Amagoia Gurrutxagak pozez hartu du ARGIAren saria, "euskarazko kazetaritzan erreferentziala delako". Ez Gatoz Paristik podcastarekin Lanarteak duen helburua gogorarazi du: "Gure kezkak, lan-baldintzei zein kulturari buruzkoak, gizarteratzeko modu goxo eta eder bat... [+]
Kristina Berasain Tristanek jaso du 2024ko prentsako Argia Saria eta honako hitzak esan dizkigu sari jaso berritan.
Dani Blancok ateratako argazkiak Usurbilen.
Guggenheim Stop plataformako Itsaso Zaldunbide, Eider Gotxi eta Zuriñe Gandariasek jaso dute kanpaina onenaren Argia saria. Hemen Eider Gotxik esan dizkigunak saria jaso ostean.
Folklorea kristalizatu den gauza hori zela zioen Ion Celestinok ARGIAn. Eta tradizioa, aldiz, une jakin batek ematen duen lorea dela azaltzen zuen.
ARGIA Sariak “tradizio” bilakatu direla esango genuke gaur egun. Hasteko, eta gehiegi pentsatu gabe, 35. urtez... [+]
Bizkarsoro filmeko argazki zuzendari Hibai Castro, zuzendari Josu Martinez eta ekoizle Katti Pocheluk pozez jaso dute Argia Saria, eta filmaren gaiari bultzada emateko baliatu nahi dute. Martinezek dio aspalditik zuela gaia jorratzeko nahia, eta argi du jendea bihotzetik... [+]
Gordegia.eus, Donostiako Egia auzoko artxibategi grafikoak jaso du interneteko Argia Saria. Herritarren memoriaren lekukotasuna denon eskura jartzeagatik eman zaio saria, eta Arkaitz Artola, Juanpe Urrosolo eta Fernando Olaldek jaso dute Antton Mendizabalen oroigarria.
Sahara. Herri bat erresistentzian liburuak jaso du 2024ko prentsa saria. Herritarrei ahotsa emanda, sahararren aurkako errepresioa eta haien erresistentziarako kemena transmititzeko egindako ahaleginagatik jaso du saria Kristina Berasain Tristan liburuaren egileak.