12. edizioa du Donostiako Zinemaldiarekin batera antolatzen duten Zinemaldi Alternatiboak. ARGIAren multimedia kanaleko zenbait dokumental hautaturekin osatu dute online izango den edizioa, eta duela urtebete hil zen Iñigo Muguruza musikari zinemazaleaz bere anaia Fermin Muguruzarekin eginiko solasaldia izango da itxiera ekitaldia, irailaren 26an, larunbata ARGIAn zintzilikatuko dena.
2006an Donostiako Parte Zaharreko Gazte Asanbladarekin batera lehen edizioa antolatu zutenetik, "erresistentzia eta disidentzia askotarikoen bozgorailu izatea bilatu jaialdiak, zinema, gozamena, kritikotasuna eta aldarrikapena uztartuz". Hiru urtez antolatu ez bazuten ere, 2010ean Groseko Kortxoenea gaztetxean berreskuratu zutenetik, urtero izan da eskaintza alternatiboa, batez ere, proiekzioak egiteko hiriko gune eta proiektu autogestionatuetan.
2020ko Zinemaldi Alternatiboa COVID-19 pandemiak baldintzatuta heldu da. Urtero bezala, gizarte gai eta gatazka ugariei buruzko dokumental eta pelikula zerrenda osatu dute. "Hauek zaharrak edo berriak izan, guztiak gaurkotasun handikoak, eta zer pentsatua ematen dutenak. Hori da jaialdiaren betiko helburuetako bat, bizi ditugun egoeren aurrean gogoeta kritikoa eragitea", diote prentsara igorritako oharrean.
Aurtengo edizioa ARGIAren multimedia kanalean oinarritu dute eta horretarako hainbat film aukeratu dituzte. Itxiera ekitaldia ARGIAko kazetari Lander Arbelaitzek Fermin Muguruzarekin eginiko solasaldia izango da. Bertan, bere anaia Iñigo Muguruzaren ibilbidea jorratuko dute 10 film hautaturen bidez.
Jarraian aurtengo egitaraua eta film bakoitzaren hautaketarako arrazoia:
Irailak 18, ostirala: Hondarrak; erlojupeko desjabetze baten kronika
Ez gara figuranteak gure hirian! Woody Allenek iazko udan Donostian grabatutako “Rifkin’s Festival” filmak inauguratuko du 68. Zinemaldia. Eta zenbaitzuk ahaztu eta ezkutatu nahiko luketen arren, zinemagile estatubatuarraren egonaldiak eta proiektuak hautsak harrotu zituen. Hiriko eragile ezberdinek deituta protestak egin ziren eta, besteak beste, Donostiako agintari publikoek hiriaren turistifikazio prozesu azkar eta bortitza daramatela salatu zuten, filmaren grabaketak epe labur eta ertainera bizilagunen bizi-baldintzetan kalteak sortzeko moduko turismoaren hazkundea eragingo duela gaineratuz. Hori baita filmaren helburua, hiria nazioartean promozionatzea, ez besterik. Hiri-marka eta kulturaren merkantilizazioak helburu komertzial partikularrei erantzuten die, eta helburu horren mesedetan datorren orori alfonbra gorria jartzen zaio, bertako bizilagunon bizi-baldintzen gainetik pasa behar badira ere.
Salaketarekin bat egin eta inaugurazioan turismo neurrigabearen ondorioez gogoeta egiteko gonbitea luzatzen du Zinemaldi Alternatiboak. Lehen egunerako hautatu duten Hondarrak dokumentala Zarauzko Danda gazte asanbladak 2018an egina da eta turismoaren eraginak aztertzen ditu Gipuzkoako kostako herri honetan.
Irailak 19, larunbata: Barrura begiratzeko leihoak
Etxean eta bizirik nahi ditugulako! Aski da! Gertu dugu Martuteneko kartzela, eta gertuegi Igor Gonzalez Sola euskal preso politikoaren heriotza. Kartzelarik gabeko herri libre batean bizi nahi dugulako, etxean eta bizirik nahi ditugulako, kartzelan eta kartzelak hildako lagunak oroitu nahi ditu Zinemaldi Alternatiboak.
Josu Martinezek, Eneko Olasagastik, Mireia Gabilondok, Enara Goikoetxeak eta Txaber Larreategik elkarlanean egindako lana da. Bost euskal presoren erretratuak, bost zinegileren eskutik. Letra txikiz kontatutako bost istorio. Barrura begiratzeko bost leiho.
Irailak 20, igandea: Shockaren doktrina
COVID-19 pandemiaz botere politikoak egiten ari diren kudeaketa ulertzeko ezinbesteko lana da, Naomi Kleinen liburuan oinarritua. Kapitalismoa hondamendi esparru askotan hedatutako beldurraz baliatzen da hegemonia soziopolitikoari eusteko, dokumental honetan oso ongi ikusten denez.
Irailak 21, astelehena: Lucio
Anarkista asko izan da munduan, eta badira oraindik ere. Ugari izan dira kausaren alde lapurretan edo kontrabandoan arituak. Oso gutxi izan dira Ché-rekin estrategia-eztabaidan jardunak, edo Eldridge Cleaver Pantera Beltzen buruari lagundu diotenak. Bakarra izan da, horri guztiari batuta, planetako bankurik boteretsuena estu eta larri jarri zuena traveller check-ak masiboki faltsutuz. Eta guzti hori, egun bakar batean ere bere etxegintzako lanari huts egin gabe. Igaro berri den uztailaren 18an utzi gaituen Lucio Urtubiak, Cascanteko (Nafarroa) igeltsero anarkistak.
Irailak 22, asteartea: 120 ordu - Euskal Herriaren aurkako tortura
Mikel Zabalza gogoan, egia zor duzue! Azaroaren 26an 35 urte beteko dira guardia zibilak Mikel Zabalza Garate, Altzako bizilaguna eta Donostiako Tranbia Konpainiako langilea, atxilotu, torturatu eta erail zuela. Zinemaldi ofizialean “Non dago Mikel?” dokumentala ikusteko aukera izango da. Eta guk ere gure egitarauera ekarri nahi dugu bere memoria. Baita torturaren salaketa ere. Izan ere, Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak berriki adierazi duenez: “en Euskadi todos sabemos que a finales de los 70 y primeros de los 80 se torturó sistemáticamente”. Baina Mikel 1985ean erail zuten; Gurutze Iantzi eta Xabier Galparsoro “Anuk” 1993an; eta Unai Romanoren argazkiak oso presente ditugu oraindik.
Tortura praktika anker eta sistematikoa da, eta Espainiako estatuak euskal herritarren aurka erabilli du. Horretarako, tortura isilean gordetzen duen konplizitate-makinaria batez baliatzen da estatua, eta hala, torturatzaileei erabateko inpunitatea ematen die. Zenbait elkarrizketaren bidez, ikusiko dugu zer mekanismok ahalbideratzen duten tortura: inkomunikazioa zertan datzan, zer helburu torturak, auzitegiko medikuen, ofiziozko abokatuen eta epaileen egitekoa; inpunitatea, zer neurri hartu behar diren, polizi-etxeetan torturarik izan ez dadin.
Irailak 23, asteazkena: Ni basatia naiz
George Floyden hilketa arrazistak nazioartean eragindako protesta uholdeak kolonialismoren ikurrak jarri ditu jo-puntuan. Inperialismo edo esklabismoarekin lotutako gizon zuriak, historia eurozentristak deskubritzaile, nabigatzaile, hiri-sortzaile, abenturazale, negozio-gizon edota heroitzat saldutakoak. Horregatik, aurtengo edizioan, atzoko eta gaurko kolonialismoaren kontrako borrokak eta borrokalariak omenduko ditugu.
XIX. mende erdialdean, Franklin Pierce AEBetako hamalaugarren presidentea Duwamish tribuaren lurrak erosten saiatu zen eta hauek erreserba batera joan zitezela proposatu zien. Dokumentalaren ardatza Seattle buruzagi indiarrak presidenteari emandako erantzuna da.
Irailak 24, osteguna: Gasteizko Gaztetxea, probatu ez duenak ez daki zer den hau!
Azken hilabeteetan okupazioaren aurkako bonbardaketa mediatikoan ari dira Espainiako Estatuko hainbat hedabide, eta Hego Euskal Herria ez dago berorren eraginetik salbu. Hori dela eta, aurtengo edizioan beste behin ere okupazioaren praktika defendatu eta bere beharrezkotasuna aldarrikatuko dugu.
1988ko apririlaren 28an eman zioten zartakoa gero Gasteizko gaztetxea izango zenaren ateari. Mende laurdena baino gehiago igaro da eta urte horietako historia jaso dute dokumental honetan.
Irailak 25, ostirala: Gerra Hemen hasten da
Infernua bizirik! Arrazakeriarik ez! Euskal Herrian egindako hamaika tona armamentu irteten da urtero gure portuetatik. Eta nazioarteko gatazkak eta errefuxiatuen krisia loturik badoaz ere, gerra sustatzen den bitartean, besteak beste gerra horien ondorio diren pertsona migratu eta errefuxiatuei bizkar ematen zaie. Areago, kriminalizatuak eta jazartuak izaten dira, joan den astean Donostiako Infernua auzoan ikusi bezala. Udaltzaingoak, Ertzaintzak eta Espainiako Polizia Nazionalak batera egindako polizia operazioan, besteak beste, 62 pertsona identifikatu zituzten eta horietatik hamahiru Polizia Nazionalaren esku utzi zituzten, atzerritarren legea urratu zutelakoan.
Ongi Etorri Errefuxiatuak-Bizkaia kolektiboaren “Gerra hemen hasten da” batzordetik bultzatutako dokumental honetan, Euskal-Herriko armen ekoizpena agerian jartzen da, bereziki, Bilboko Portutik egiten den armen trafikoa salatzen du ikus-entzunezko honek.
Irailak 26, larunbata: klausura ekitaldia Iñigo Muguruza: Paradisu zineman ikusiko gara
Moskuko musikariaren ibilbideaz eta zinemaz solasaldia. Musikaria hil zenetik urte bete igaro den honetan, bere bizi-ibilbidea omendu eta errepasatuko du ARGIAko Lander Arbelaitzek bere anaia Fermin Muguruzarekin, horretarako propio aukeratutako filmografiarekin. Paris-Texas, Irun-Mosku, edo antzeko zerbait...
Egunean bertan zabalduko dugu ARGIAn solasaldiaren bideoa.
Adimen artifizialarekin garatutako tresna bat da IA-Speak. Bi erabilera nagusi izanen ditu: mintzamena itzultzen duen gailu bat eta erabiltzaileen mintzamena aztertzen duen plataforma bat.
Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.
AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.
50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Victoria Eugenia Zikloa. Mitsuko Uchida (pianoa).
Egitaraua: Beethovenen hiru azken sonatak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.
Data: abuztuaren 18a.
Mitsuko Uchidak Musika Hamabostaldia bisitatzen duen hirugarren aldia da. Bere estiloak... [+]
Txinako Qinghai enpresak atzera egin eta ez ditu 257 milioi euro inbertituko potasa meategi proiektuan. Finantzaketarik gabe ez ezik, Muga meategia ustiatzeko lizentzia ere ez du proiektuak, 2024ko urrian Nafarroako Justizia Auzitegiak bertan behera utzi... [+]
Ibilaldiaren helburuak dira, alde batetik, Euskal Herrian kausa palestinarra babesteko sarea ikusaraztea eta aktibatzea, eta, bestetik, sionismoarekin kolaboratzen duten enpresa eta erakundeak salatzea, hala nola CAF, Teva, Carrefour, Zara eta Bardeako tiro poligonoa. Euskal... [+]
Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.
Hedabideen artean erakunde publikoek urtero publizitatearen bidez banatzen duten diru-zakua milioika eurotan zenbatu daiteke. Baina sistema garden eta justu baten faltan, medio batzuk argi eta garbi irabazten irteten dira banaketa horretan, eta Eusko Jaurlaritzaren... [+]
85 urteko gizonak bere emaztea hil zuen uztailean, eta Poliziaren ikerketaren ondoren behin-behineko espetxealdian zegoen. Orain, Nafarroako Auzitegiko Bigarren Atalak esan du gizonak "ageriko narriadura kognitiboa" daukala eta "zaurgarria" dela.
Gazako palestinarren aurkako genozidioa aurrera doan bitartean, Europak Israelgo armagintza industria hauspotzen jarraitzen du. Elbit Systems Israelgo armagintza enpresa ezagunak joan den astean iragarri zuen Europako herrialde batekin 1.600 milioi euro baino gehiagoko kontratua... [+]
Plantillak astelehenean ekin dio grebari, kaleratzeei ezetz esateko. Espedientearen kontsulta-aldia abuztuan hasi izana salatu du Hego Uribeko LASek, enpresaren asmoa "langileen mobilizazioa eta erantzuna oztopatzea" izan delakoan.
Komunikazio ministro eta gobernuaren bozeramaileak iragarri du neurria. Berehala galdetu diote ea mehatxuren batek bultzatu duen erabakia, eta horri erantzun dio "mehatxua Israelgo eskuin muturretik" datorrela.
Abuztuaren 13an, 54 urteko Nafarroako garraiolari bat hil zen Bartzelonan deskarga lanak egiten zituen bitartean. Hurrengo egunean, Errenteriako Merkaoiartzunen 58 urteko langilea hil zen istripu ez-traumatiko baten ondorioz.