Zilbetin harrobia egiteko UPNk baimenduriko egitasmoa, bertan behera

  • Nafarroako Justizia Auzitegi  Nagusiak baliogabetu egin du Zilbetin magnesita harrobia egiteko egitasmoa. UPNk 2010ean baimendu zuen, baina SEO/Birdlife talde ekologistak helegitea jarri, eta epaileak proiektua atzera botatzea ebatzi du, babesturiko eremu batean “kalte konponezinak” eragingo lituzkeela argudiatuta.


2015eko urriaren 16an - 10:28
Zilbetin magnesita harrobia egiteko proiektua baliogabetu egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak (Argazkian Eugiko harrobia)

SEO/Birdlifek sententziagatiko poza adierazi du, “epaileak proiektuari ezezko irmoa eman baitio”. Gogorarazi duenez, Nafarroako Gobernuak Zilbetiko pagadiak Natura 2000 Sarearen barruan sartu zituen –honek Europa mailan ingurune-ezaugarri bereziak dituzten eta babestu beharrekoak diren espazioak biltzen ditu–, eta ondoren, 2005ean, Gobernu berak bertako pagoen kontserbazioa bermatzeko plana abiatu zuen.

Alabaina, 2007an MAGNA enpresak iragarri zuen Azkarateko harrobia agortzen ari zela, eta harrobi berrien beharra zeukala. Horrela, Kontserbazio Bereziko Gunea den Zilbetin magnesita harrobi berri bat egiteko egitasmoa aurkeztu, eta 2010ean UPNren Gobernuak egitasmoa onetsi zuen. “Baimena eman zuen, nahiz eta jakin harrobi baten jarduna guztiz bateraezina dela espazio natural baten kontserbazioarekin”, azpimarratu du SEO/Birdlifek.

Nafarroako exekutiboaren erabakia ikusirik, aipaturiko GKEko eta Alduide Mendia Koordinakundeko kideek auzitara jotzea erabaki zuten. Euren iritzirako, MAGNA enpresak baliabide ugari zituen babestutako eremutik kanpo, beraz, “zentzugabea” zen harrobia Zilbetiko pagadi babestuetan egitea. Horrela, bada, auzibideari euren aldeko epaiarekin eman zaio amaiera. “Epailearen erabakiak arrazoia irmoki eman digu”.

SEO/Birdlifek azpimarratu duenez, “orain da eskualdeko herrientzako beste garapen eredu bat eskatzeko unea”. Talde ekologistaren aburuz, bertako herrien garapena ez litzateke harrobi batean oinarritu beharko, “herritarren ongizatea eta ingurumenaren errespetua, biak bermatuko dituzten proiektuetan” baizik.

Zilbeti, “balio ekologiko handiko” eremua

Ingurumenaren aldeko elkartearen arabera, Zilbetiko espazioa barnebiltzen duen Alduide Mendia Kontserbazio Bereziko Gunea bere biodibertsitateagatik da ezaguna. Bertan, besteak beste, galzorian den okil espezie baten populazio osoaren laurdena dago. Aipatu GKEaren estimazioen arabera, harrobia egiteko 54.390 pago botatzea zegoen aurreikusirik –horietatik 17.306 pago helduak izanen lirateke, “asko ehun urtetik gorakoak”–.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Azpiegitura handiak
Zubietako erraustegia kudeatzen duen enpresari zigorra jartzeko eskatu du Nafarroako Gobernuak

Artaxoako Ecofert enpresara baimendu gabeko hondakinak eramateagatik, Zubietako Ekondakin enpresari zigor-espedientea abian jartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari. Jose Maria Aierdi Nafarroako Ingurumen kontseilariak jakinarazi duenez,... [+]


Itsasadarraren azpiko tunelaren proiektua geldiarazteko manifestazioa egin dute Getxon

Zapatuan, ehunka herritarrek parte hartu zuten Bizkaiko Foru Aldundiak itsasadarraren azpian egin gura duen tunelaren proiektua geldiarazteko exijitzeko manifestazioan. Subflubiala Ez plataformako deitzaileek 500 parte-hartzaile inguru zenbatu zituzten Getxoko Itzubaltzeta/Romoko... [+]


Erraustegiak lehen pozoiak erakutsi baldin baditu... zer egin?

Gipuzkoako erraustegiaren emisioen bost urteko jarraipenaren emaitzak aurkeztu ditu ToxicoWatch fundazioak. Emaitza kezkagarriak, bizidunei eta zehazki gizakiei osasun kalte larriak eragin diezazkieketen kutsatzaileez ari garelako. Emaitza nabarmenak, erraustegi berria eta ustez... [+]


AHTren obrak eta Renfe: murrizketak eta buruhausteak Gipuzkoako tren zerbitzuan, zazpi urtez

2017an Gaintxurizketan tunela zulatzen hasi zirenetik etengabeak izan dira AHTko obrek Renferen tren zerbitzuan eragindako murrizketak eta kalteak. Orain, Espainiako Garraio Ministerioak iragarri du udaran hainbat astez etenda egongo dela zerbitzu hori Hernani eta Irun artean... [+]


2024-06-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Txina, Kirgizistan eta Uzbekistan lotuko dituen trenbide faraonikoa eraikitzen hasiko dira

CKU trenbide hori egitasmo mitikoa da, hitzaren adiera zuzenean: itxuraz, koherentea ez ezik desiragarria litzatekeena, baina ameskerien mundutik kanpo zertzeko aukerarik gabea, orain arte behintzat. Halakorik inoiz ez nuela ikusiko zinez sinesten nuen.


Eguneraketa berriak daude