Ze Esatek! taldeak Txori Barrote konpartsaren 25. urteurrena ospatzeko abestia sortu du

  • Ze Esatek! taldeak Txori Barrote Bilboko konpartsaren 25. urteurrena ospatzeko abestia sortu du, Etxahun Lekue bertsolariaren letrekin. Bihar aurkeztuko dute zuzenean abestia, 23:30ean, Bilboko txosnetako Euskalgunean.


2011ko abuztuaren 24an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gaur, bestalde, Bilboko Konpartsek plantoa egingo dute bigarren urtez, Bilboko Udalak eutsi egin diolako Txori Barrote eta Kaskagorri konpartsei Aste Nagusian parte hartzeko ezarritako debekuari. Txosnak itxita egongo diren arren, hainbat ekimen izango dira: eguerdi partean Basurtuko ospitalean dauden umeei bisita egingo diete, Marijaiarekin batera; eta arratsaldeko 19:00etan Erronka, konparseroen harrotasun desfilea, egingo dute Plaza Zirkularretik hasita.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude