Zazpi preso gerturatuko ditu Espainiako Gobernuak, eta horietatik hiru Euskal Herrira ekarriko ditu

  • Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak jakinarazi duenez gerturatze horiekin jadanik ez da izango euskal presorik Andaluziako espetxeetan. Sare Herritarra: "Une horretatik aurrera, fase berri bat hasten da"


2021eko uztailaren 1ean - 14:57
Azken eguneraketa: 17:37
Sarek maiatzean 650 mendi tontorretan egindako mobilizazioetako bat (argazkia: Sare)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Andon Murga, Jon Zubiaurre eta Liher Aretxabaleta euskal presoak Martutenera eta Zaballara ekarriko ditu Espainiako Gobernuak, eta bestalde, Andaluziako Puerto III espetxean zeuden lau euskal preso ere gerturatuko, behin lehen gradutik bigarrenera igarota. Zehazki, Jesus Mari Etxeberria Daniel Pastor, Iñaki Bilbao eta Oscar Barrera dira Mansilla, Topas, Zuera eta Logroñoko espetxetara eramango dituztenak.

Espainiako Barne ministerioak nabarmendu du "dispertsio politikarekin amaitu" duela mugimendu horiek eginda. Izan ere, Puerto III-koak mugituta, ez da euskal presorik geratzen Andaluzian.

Sare: "Ez da ezer amaitu"

Sare herritarraren esanetan "atzean utzi ditugu urrutien dauden espetxeak" eta "fase berri bat" hasten da. Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko dinamikak nabarmendu duenez orain arteko lekualdatzeek "senideek bizi duten zama arintzen dute".

Baina, hala ere, gogorarazi du ez dela "ezer amaitu", presoak "etxera itzultzeko" prozesua hasi baizik ez baita egin bere hitzetan: "Berau, batez ere graduen progresioaren bidez egingo da", azaldu du. Zentzu hori izango da hemendik aurrera Sareren helburu nagusietakoa, jakinarazi duenez.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.