‘Veleia afera’ plazaratu du Alberto Barandiaranek


2010ko azaroaren 24an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
veleia
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Alberto Barandiaran kazetari altsasuarrak Veleia afera liburua (Elkar) argitaratu du. Iruña-Veleiako erromatar garaiko aztarnategian egindako aurkikuntzen eta horien inguruan sorturiko polemikaren kronika egin du Barandiaranek. Indusketan lan egindako arkeologoekin hitz egin du, bertan aurkituriko grafitoen benetakotasuna eta faltsutasuna defendatzen duten txostenen edukiak jaso, gaia jarraitu duten adituen iritziak bildu... Kazetariaren hitzetan, "osoagoak dira Veleiako piezak faltsuak direla dioten txostenak".


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Eguneraketa berriak daude