Pederastia kasuak medio, Vaticanoaren eta Irlandaren arteko tentsioa gora doa

  • Irlanda eta Vaticanoaren arteko harreman diplimatikoek tentsio handiko uneak bizi dituzte, azken hamarkadetan eliz-gizonek adingabeei ustez egindako sexu-abusu kasuak direla eta. Vaticanoak apezpikuei justiziarekin ez kolaboratzea gomendatzen zien pederastia kasuetan, Cloyne elizbarrutiaren inguruan egin den txostenaren arabera, eta hori salatu zuen pasa den astean aho batez Dublineko Parlamentuak. Vaticanoak, bere aldetik, Irlandako nuntzioa (enbaxadorea) den Giuseppe Leanza artzapezpikuari kontsultarako deia egin zion.


2011ko uztailaren 26an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21
Enda Kenny, Irlandako lehen ministroa
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"Nuntzioari Vaticanora joan dadin dei egiteko erabakia Vaticanoaren kontua da" eta Erromako "erantzunaren zain jarraitzen dugu", Cloyneko elizbarrutiaren inguruko txostenaren inguruan. Aipatu txostenean, 2008an ere abusu posibleen inguruko informazioa emateko legea ez zela errespetatu frogatzen da.

Aipatu txostenaren arabera, garai hartan Cloyneko gotzaina zen  John Mageek 1996 eta 2009 urteen artean ustezko pederastia kasuen ikerketak atzeratu eta oztopatu zituen. Magee Pabño VIaren, Juan Pablo I-aren eta Juan Pablo IIaren idazkari pertsonala izan zen.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!