"Tamalez, etsaiak kanpoan ikusteko erraztasun handiegia daukagu, sarritan, arazoak gure artean baino ez direnean ematen. Horrela, beste herri batzuetan gertatu ez den fenomenoa aise ematen da gure artean: aukera literario eta linguistikoak hertsiki lotzen ditugula aukera politikoekin, eta euskara erabat baldintzaturik gertatzen da. Hizkuntzaren instrumentalizazio absurdua, euskararen aurka itzultzen den joko zorigaiztoan barneratzen gaituena". (2003/10/04)