"Langraiz bidea oso garrantzitsua da. Damuaren bidea estigmatizatu egin dute, baina beste bide bat posible da; egindako kaltea onartzea eta gizarteratzeko borondatea erakustea, hain zuzen ere. Nire ustez, hori da Espainiako Gobernuak aktibatu beharko lukeen bidea", esan du Iñigo Urkulluk.
Onda Vasca irratiari eskainitako elkarrizketan, Eusko Jaurlaritzako lehendakariak esan du "egindako kaltea bidegabea izan dela aitortuz" iritsi behar dela ETAren amaiera "ordenatu, egiaztagarri eta kontrolatura".
Nazioarteko Egiaztatze Batzordearen paperaz ere aritu da Urkullu: "ETAk, bizirik dirauen erakunde terrorista gisa, bere iraganaren porrota erakusten duten urratsak egiteko estaldura behar badu, ongietorria emango diot edozein eragilek estaldura emateko esfortzuari".