Urketa: 50 haur euskarazko murgiltze ereduan, irakaskuntza publikoan

  • Urketako eskola publikoan, murgiltze sistema plantan eman dute. Euskararen Erakunde Publikoaren protokoloaren urratsak segitu dituzte, Bordaleko Hezkuntza Ikuskaritzaren onespenarekin. Iragan irailean abiatu zituzten gogoetak, ama eskolatik lehen mailako lehen urtea bitarteko ikasleei euskara hutsean ikasteko aukera emateko.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2023ko irailaren 22a - 11:01
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Orotara, 50 ikasle izanen dira murgiltze ereduan, ikasturte honetan. Eskola sartzea prestatzeko bilkurak egin dituzte gurasoekin, eta beste eskoletako gurasoen esperientziak ere entzun ahal izan dituzte.

 


Euskara Ipar EHn kanaletik interesatuko zaizu...
Euskaraz egitea lortu eta urtebetera
Brebetako ariketen azalpenak frantsesez soilik eman nahi dizkietela salatu du Seaskak

2023ko brebeta euskaraz ematea lortu bazuten ere, Frantziako Hezkuntza Ministerioak atzera egin du erabakia eta adierazi du 2024ean “frantsesez soilik” idatziko dituztela ariketen azalpenak. Seaskak azpimarratu du “eskubide urraketa larri bat” dela.


Baionako Euskara Plan berriaren “anbizio falta” nabarmendu du euskalgintzak

2024ko otsailean bidaliko da plan berria tokiko Kontseilura. Oposizioko hautetsiek eta euskalgintzako eragileek adierazi dute plan berriarekin “arrunt deskontent” daudela.


2023-11-17 | Euskal Irratiak
"Ikastolaren garapena oztopatuz, euskararen biziberritzea gelditu nahi dute Beskoitzen"

Egoera tirabiratsua bizi dute Beskoitzeko ikastolako gurasoek herriko etxearekin. Herriko gelak baliatzeko debekuak, baimen ezeztatzeak edota jantegi publikoan bazkaltzeko mugak...


2023-11-16 | Euskal Irratiak
Danbor hotsak Beskoitzeko Ikastolaren alde

Danborren burrunba aditu da Beskoitzeko karriketan. Hiriburu, Lekorne, Hazparne, Bardoze eta Arberoako ikastoletako ikasleek elkartasuna erakutsi diete Beskoitzeko ikaskideei danborrada zaratatsu batekin.


Euskararen geroa segurtatuko duen hizkuntza politika eskatu diote Euskararen Erakunde Publikoari

2050erako euskal hiztunak %30 izatea bermatuko duen politika eskatu dio Euskal Konfederazioak Euskararen Erakunde Publikoari (EEP). Ostegun honetan izendatu dute EEPko lehendakari berria biltzar nagusian: Maider Behotegi.


Eguneraketa berriak daude