Udan ze plan?

  • Uztaila da eta gogotsu nago hain beharrezko ditudan oporrak heltzeko. Abiadura handiko tren hau geldiarazi nahi dut, ikasturteko estresak utzitako ebakiak osatu, eta distantzia hartu nahi dut lanean zein etxebizitzarekin izan ditudan aldaketak eragindako ziurgabetasunetik.


2019ko uztailaren 16an - 08:34
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Eta hasi da zalaparta: "Udarako ze plan? Oporrak norekin egingo dituzu? Nora zoaz aurten?", baita barneko burrunba ere: kilo batzuk hartu ditudala; esnea baino zuriago nagoela, iletsu; ez daukadala plan borobila lotuta eta ongi lotuta; nire lagun guztiak bikotearekin doazela; ez daukadala nahikoa sosik oporretara joateko; ez dudala udarako lanik topatu…. Uda hasi orduko nekatuago nago, hainbeste zarata artean.

Ez da agenda gobernatzeko arazo pertsonala, ordea. Sistemak ondo asko antolatzen ditu gure bizitza zikloak eta denborak. Ikasturtean zehar,  gutxienez, zortzi ordu egokitzen dizkigu enplegurako –gehiago ez badira-, zortzi lo egiteko eta zortzi aisialdirako, finean, “kontsumitzeko”. Teorian hori da egitura, nahiz eta zaintza lanetan, lan prekarioak tarteko, denboren proposamen hau ez den erreala, eta denboraren malabaristak garen emakume* asko eta asko. Eta udan aisialdirako denbora gehiago, baina aste pare bat edo, pasatu gabe! Energia pixka bat hartu, eta berriz jarraitzeko! Naturalizatu dugun arren, erlojuaren denbora lan merkatuaren arabera sortutako eraikuntza kulturala da. Produkzioaren denborak ez ditu beste tenpus batzuk kontuan hartzen, prozesuena, zaintzena, harreman sexu afektiboena, alegia, bizitzarena. Bizitza hori eremu pribatuan, ezkutuan, eusten eta goxatzen jarraitzen dugu, denbora ofizialetik at.

Kontsumora bideratutako turismoa, sutsuki desio dugun deskantsurako ilusio bilakatu da, gurpil zoroak biraka segi dezan, beste pieza bat. Klase sozialak markatuko du oporrik egingo dugun ala ez,  fantasiazko eta intentzioaz amestutako  bidaia egingo ote dugun, edo “ihesaldi erromantikoa” egiteko aukerarik izango dugun. Mugarik gabeko opor festa hauetan pisu turistiko andana izango ditugu aukeran; tokiko jatetxe eta bisita preziatuak ezagutzeko app ezberdinak eskuragai; dena, bertako herritarren bizi eta lan baldintzak kontuan hartu gabe. Ondorioz, masifikatzen dira herri eta hiriak, xahutzen dira bazterrak, prekarizatzen dira herritarren bizitzak,  eta kutsatzen da ingurugiroa.

Elite politiko eta ekonomikoen mesedetara dauden enpresek maneiatzen dute joko turistikoa. Emakumeok*, gazteok, migratuok… langileri ikusezina gara, opor iragarkietan ikusten ditugun klase altuko aurpegi txuri, alai, heteronormatibo horien atzealdean gaude. Hoteletako kellyak gara, edo kontraturik gabeko tabernariak, garbitzaileak, zerbitzariak, ume edo helduen zaintzaileak, esplotazio honen jopuntu nagusia, alegia.

“Uda perfektu” horrek emakumeon* gorputzen gaineko bortizkeria handia dakar. Emakumeoi* desiragarriak izateko mandatu horren eraginez, kanon zorrotzak ezartzen zaizkigu, bereziki udan. Bost axola zaizkie gure gorputzak eta bizitzak. Zenbat aldiz ikusi ote ditugu negozio turistikoek erabiltzen dituzten iragarkietan hamarnaka emakumeen* gorputz sexualizatuak? Zenbatetan bilakatu gaituzte sexu objektu?  Zenbat dieta, UVA izpi, operazio bikini, depilazio laser eta udarako modelo sexy irentsarazi dizkigute? Zenbatetan sinestarazi digute gorputz bat eta bakarra onartu dezakegula? Patroi irreal eta dikotomiko hauek gure gorputzen aurkako biolentzia dira. Saldu, kontsumitu, jabetu, menderatu: hori da heteropatriarkatu kapitalistaren logika. Hortaz, baita turismoarena ere.

Orduan ze plan? Agian lagun artean, senide artean edo bakardadean erlojua apurtu eta aisialdia bizialdiagatik ordezkatuko dut; edo akaso, abiadura handia eten eta nire etxe edo herrian erlaxatzea lortuko dut, inora ihes egin behar izan gabe. Beharbada herritik kanpo joanez gero, beste begi batzuekin begiratuko diot inguruari, bertan bizi eta lan egiten dutenei. Nire presentziak duen eraginaz hausnartuko dut eta gutxitzen saiatu, nire azalean bizitakoa besteenengan ikusiz, gure kontraesanez kontziente eginda. Horrela, irailean, gure arteko binkuluak, denborak eta bizipenak josiz, zoriontasun produktuak kontsumitzera behartzen gaituen makinaria gelditzeko urrats bat gertuago egongo gara.

Amaia Zufia, Euskal Herriko Bilgune Feministako kidea


Azkenak
2025-07-21 | ARGIA
Euskararen aldeko ‘jauzi’ baten alde mobilizatu dira Maulen, Donapaleun eta Baionan

Igande goizean elkarretaratzeak egin dituzte Euskal Herrian Euskarazek deituta, Geldi euskara zapaltzea! lelopean.


2025-07-21 | ARGIA
Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia aldarrikatu dute milaka herritarrek udaletxeen aurrean

UEMAk antolatuta egin dituzte kontzentrazioak larunbat eguerdian, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboaren aurka eta euskararen alde. Euskara “benetan” babesteko “adostasun sendoak” eskatu ditu UEMAk, “euskarak eta euskaldunok... [+]


2025-07-20 | Garazi Zabaleta
Aukera Natura
Kuartangoko lursaileko paisaia eraldatzen

Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]


2025-07-20 | Jakoba Errekondo
Sagastien joeraren hipotesia

Etorri dira herriko jaiak. Gureak sanferminen atarikoak dira, uztailaren abiatzea. Eta aurten berrikuntza bat izan dute. Artisten herria da gurea, eta apain-apain janzten dute jaietarako, baina aurten, ustekabean, herriko kale nagusiko sarrerako sagarrondoak lorez jantzita hartu... [+]


Enborrik zulatzen ez duen okila

Euskal Herrian badugu inurrijale bat, baina ez da Ameriketan aurkitzen den ugaztun hori. Gurean hegazti bat da inurrijale amorratua dena, hainbeste gustatzen zaizkio inurriak ezen Debagoiena eta Debabarrenean inurrijale ere deitzen dioten. Eta hau, okil espezie bat da:... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


Eguneraketa berriak daude