'Txori urdinak' liburuari tiraka, espetxe-sistemaz hitzaldia Bilbon

  • Zigor Olabarria ARGIAko kazetariak Txori urdinak. Espetxearen erretratu bat Santi Cobos presoaren ahotik liburua aurkeztuko du ostegunean (31) Bilbon, Atxarte Salvador abokatu eta preso ohiarekin batera.


2022ko martxoaren 28an - 08:59
Zigor Olabarria Oleaga, liburuaren egile eta ARGIAko kazetaria. / DANI BLANCO

Bira kultur gunean izango da aurkezpena (19:00etan), eta Itziar Moreno euskal presoaren eta Santi Cobos beraren testigantzak ere entzungo ditu publikoak, audioan grabatuak.

Ostegunekoan bezala datozen aurkezpenetan ere, espetxe-sistemaz eta zigorraren kulturaz hitz egiteko baliatu nahi du aukera Olabarriak, eta horretarako hainbat lagun izango ditu mahaikide. Apirilaren 27an Iruñean aurkeztuko du Txori urdinak, Emagin elkarte feministako kide Idoia Arraizarekin batera; maiatzaren 20an Ortzaizen izango da, Filipe Bidart IK-ko buruzagi ohia alboan duela; eta 26an Baionan, Lorentxa Beyre preso oiharekin.

Liburua ARGIAren webgunean duzue eskuragarri. Bestalde, inork interesik balu bere herrian Txori urdinak liburuaren aurkezpen bat antolatzeko, gurekin harremanetan jartzea besterik ez du (943371545).

Gasteizen egindako aurkezpenaren bideoa, Hala Bedi-k grabatua:


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude