Elkar argitaletxeak Xaguxar sailean Jesus Mari Olaizola Txilikuren Zaldun beltzak liburua argitaratu du. Bertan Eider Eibarrek egindako marrazkiak ikus daitezke. Bestalde, Michael Morpurgoren Kensukeren mundua ipuina ere argitaratu du argitaletxeak. Bigarren lan honetako ilustrazioak Michael Foremanek egindakoak dira eta testuak Uxue Alberdik itzuli ditu.