"Unairi txapela jantzi izan baliote, ez nintzatekeen batere harrituko. Ahoko gustu hobea uzten du, noski, beti txapelak, baina finala hala bukatzea izan zen ederrena. Jakitun ginen saioan zehar biok pare samarrean genbiltzala eta bagenekien biotatik edozeinek irabaziko zuela. Nire azken bertsoek erabaki zuten auzia". (2002/12/10)