“Sinesten badugu giltzarri izan gaitezkeela, euskaraz bizitzearen aldeko bidean pausuak emanen ditugu”


2009ko uztailaren 27an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

[Iruñeko Karrikiri Euskara Elkartea pasa den maiatzean hausnarketa prozesu batean murgildu zen. Bertan ateratako ondorioez aritu da Arrizibita]

"Iritzien artean garbi geratu zen euskara erabiltzeko aukerak eskaintzearena zela garrantzitsuena. Izan ere, gure hizkuntzan bizi nahi dugu, baina praktikotasunera eramanda. (...) Ideia bat egon zen bildutako zenbait partaidek nabarmentzen zutena: batzuen ustez, garai batean Karrikirik Iruñerriko euskal komunitatearen baitan izandako erreferentzialtasuna berreskuratu beharko litzateke. (...) Sinesten badugu benetan giltzarri izan gaitezkeela, konbentzimendua badugu euskaraz bizi nahi dugula, seguruenik Karrikiri bezalako elkarte batean edo/eta euskal giro honetan gabiltzan taldeen artean egiten ahal ditugu aurrerapenak ideia hori gauzatu dadin". (2009-07-27)


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!