Iruñeko Udalak ostegunen ia sei milioi euro onartu zituen hirian hainbat proiektu aurrera ateratzeko edo auzoetan hobekuntzak egiteko. Oraingoan UPN bakarrik geratu da ezezkoan eta gainerako indarrek bat egin zuten Udal Gobernuaren proposamenarekin.
Osoko bilkurak ostegun arratsalde osoa iraun zuen eta konplexua izan zen. Jokoan ziren bost milioi euro hiriko hainbat proiektu eta hobekuntzatan inbertitzeko. Akordioa lortu ezean, Udal Gobernuak ezingo zuen diru hau proiektuetara edo hobekuntzetara bideratu eta udal zorra kitatzera bideratu beharko zuen.
Ekimena korapilatsua zen, besteak beste, honek ekarri zuelako uztailaren 5ean Joseba Asiron alkateak Aranzadi eta Izquierda-Ezkerra (I-E) udal gobernuan ardura gabe uzteko erabakia. Orduan, bi indar hauek ez zuten onartu EH Bilduk eta Geroa Baik egindako inbertsio proposamena eta Asironek argudiatu zuen ezin zela oposizioa egin gobernu barrutik eta, hala egitekotan, hobe zirela ardurarik gabe. Bi indar hauek, beraz, gobernu taldetik kanpo geratu ziren.
Aldaketaren alderdien eta PSNren hamazazpi botoekin atera zen aurrera proposamena; UPNren 10ak aurkakoak izan ziren. Inbertsioak honakoak dira besteak beste: milioi bat euro etxebizitzen birgaikuntzara bideratuko da, 725.000 auzoetan hobekuntzak egitera, beste milioi bat hiriko kale eta bide-zoruak konpontzera eta, besteak beste, milioi erdi euro eskoletan hobekuntzak egitera.
Uztailean hiru proiektuk ekarri zuten liskarra udal gobernura, Aranzadi eta I-Eren ustez inbertsio oso txikiak aurreikusten ziren hauetarako eta horregatik abstenitu ziren. Oraingo akordioen ondoren horrela gelditu dira kopuru hauek: Emakumeen Etxera 150.000 euro (lehen 50.000) bideratuko da, Txantrea auzoa eta Alde Zaharra lotzeko Labriteko bide gorrira 300.000 (lehen 30.000) eta 250.000 Arrosadiako auzo egoitzarako (lehen 130.000).
Diru kopuru hauei gehitu behar zaizkio uztailean onartu ziren beste 900.000 euro. Hiri batean hain beharrezkoak diren antzerako hobekuntza txikietara bideratuko dira.
UPNren aburuz PSNk traizio egin zion bakarrik utziz eta marra gorriak pasatu zituen EH Bildurekin akordioa egin zuelako. PSNk erantzun zuen onartutakoan ez dagoela proiektu politikorik eta hiriarentzat hobekuntzak direla. I-E eta Aranzadi ere minduta agertu ziren eta azpimarratu zuten ez zutela ulertzen zergatik ez ziren egin uztailean orain egindako akordioak.
Geroa Baiko ordezkariek onartu zuten akatsak izan zirela uztailean, bere ustez ordukoa zela proiektu onena, baina ez zela atera eta orain izan dutela malgutasunik akordioetara iritsi eta inbertsioak aurrera ateratzeko. EH Bilduk onartu du proposamen desberdin bat egin dutela orain eta horrek erakusten duela badutela akordiorako borondatea”.
Xak eta Ekiza
Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.
-------------------------------------------------------
Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]
Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.
Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]
Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]
Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.
Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.
Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.
Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]
Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.
Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.
Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.
Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]
"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".