Sei Kursaal Izarorentzat

  • Nork ez du oroitzen Euskal Herria superpotentzia emozional gisa aldarrikatu zen egun (ejem) hura?  Propaganda orotatik urrun, analfabeto emozionalen herria salatzen du Izarok, eta horri aurre egiteko, bizitza erdigunean jartzen du. Kultura eta hezkuntza zutarri nagusi. Eta azpimarratzearren, garrantzitsuena ez da kultura: bizitza baizik.

Argazkia: Iratxe Etxeandia

2020ko urriaren 30an - 12:02

Hiru aldiz itzuli dizkiete zaleei sarrerak eta azkenean –nola edo hala moldatuz– sei saio eskaini ditu Izarok Kursaalean. Sei. Gutxi balitz, erdi hutsik dagoen areto erraldoian.

Paradise kaleratu zuenetik harrapatu ninduela onartzen dut, baina sekula ez nuen ikusi zuzenean. Eta a ze kontzertu puska! Imajina nezakeena baina puskaz zoragarriagoa. Kantutegi luze-luzea duenez, kanta ederrenak aukeratu ditzake hasieratik amaierara. Une batzuk luzeegiak izateko arriskuarekin ordu eta erdi pasako kontzertu anitza eskaini dute Izarok eta bere bandak.

Bakarrik ikusi litekeen banda horietako bat da –nahiz eta, barkatuko didazue, bakarrik geratu ziren une hori izan zen kontzertuko eskasena–. Julen Barandiaran baxuan eta David Gorospe baterian, bermea baino zerbait gehiago da, Burun Danga eta Buffalo taldeetako (besteak beste) sekzio erritmikoa. Hitz gehiagorik ez.

Eta Iker Laurobaren gitarrak? Jotzen dituen partituren liburua ateratzen duenean gozatuko dute euskal nerabeek, Oasis bezalako taldeen kantak ikasi beharrean, harmonia eta dotoreziaz jositako konposaketekin.

Azkenik, Garazi Esnaolaren pianoak. Eta gitarrak, eta perkusioak eta ahotsak. Hor bai, hitzik ez. Ze pasio, ze opari. Diru bilketa abiatuko dugu, etorkizunean atera nahi duen edozein proiektu finantzatzeko.

Argazkia: Iratxe Etxeandia

Bere hizkuntza trataera dela, bere limoien unibertsoa dela, jaso ditu batetik eta bestetik Izarok. Vendetta, Glaukoma edo Modus Operandi moduko talde batek inoiz jasoko ez dituenak, adibidez. Baina, askoz jende gehiagok entzun du euskara Izaroren ahotan _________ taldetik baino. Hutsunea bete nahi duzun taldearekin.

Limoien unibertsoa baino proposamen naifagorik gutxi egongo da, noski. Sakontasuna eduki dezake, baina lehen ikusian gehiago gogoratzen du azukrezko hodeiez egindako gaztelua. Baina nork ezartzen ditu naiftasuna erabiltzearen mugak? Gozotasunaren estetikak baimentzen badu hitz egitea heriotzaz, zaintzaz, indarraz, gaixotasunez?

Eta garrantzitsuena: nor izateaz. Kursaalean ikusitako dantza, keinu eta txiste bakoitza ez zegoen “espektakuluaren” menpe. Nortasunean zintzotasuna da artista bati exijitu beharreko lehen urratsa, hainbeste plastikozko itxuren ondoan.

Azken kantarekin kolaboratzaile guztiak jarri ditu dantza barregarri bat egiten. Lotsa senti lezake inork. Baina lotsak ez du inoiz arrazoirik. Eta denok nahi dugu dantzatu. Groseko kaleetatik bat baino gehiago ikusi dugu saltoka etxeratze agindua dantzatuz eta kantatuz: “Bizitza osoa, bizitza osoa, bizitza osoa”.

Iratxe Etxeandiaren argazkiak:

 


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude