‘Sautrela’ apirilaren 8an amaituko da

  • ETBk hamabi urtez emititu duen euskarazko literatur saioa, Sautrela, apirilaren 8an bukatzea erabaki du. 351 atal eskaini ditu programak urte hauetan Hasier Etxeberria aurkezle duela.


2012ko otsailaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51
ETBk hamabi urtez emititu duen euskarazko literatur saioa, Sautrela, apirilaren 8an bukatzea erabaki du.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Joselu Blanco ETBko programazio buruak adierazi duenez, 2012. urtean 13 atal baino ez dituzte emitituko ez dutelako gehiagorako dirurik, baina horrek ez du esan nahi 2013an atal gehiago emango ez direnik. Sautrela arrazoi ekonomikoengatik kenduko dutela esan du Blancok. Hitzen Uberan webgunean adierazi duenez: "Nik uste dut hori dela arrazoi bakarra. Ekonomikoa. Ez dago beste arrazoirik. Horrelako saioak ez dira audientziaren arabera neurtzen".


Eguneraketa berriak daude