Saturrarango tragedia oroitzeko itsasargi luzea

  • Memoria historikoen auziak legetxe, berant heldu naiz abar hauek galtzarbean hartuta. Filma Zinemaldian estreinatu baitzen eta ni baino lankide bixkorragoek eman dute honen berri Argia.com-en dagoeneko.

    Izarren argia.

    Zuzendaria: Mikel Rueda.

    Aktoreak: Barbara Goenaga, Klara Badiola.

    Euskal Herria.

    90 minutu


2010ko azaroaren 21an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02

Memoria historikoen auziak legetxe, berant heldu naiz abar hauek galtzarbean hartuta. Filma Zinemaldian estreinatu baitzen eta ni baino lankide bixkorragoek eman dute honen berri Argia.com-en dagoeneko.

Izarren argia irismen luzeko filma delakoan nago baina! Merezi duela goratik aipatzeak, horra. Merezi dute frankismo ankerreko biktimek, eta areago –hala posible balitz– Saturrarango presondegiko biktimak emakumeak eta euren seme-alabak izaki.

Merezi du historiako tragediak oroitzeak, berriz ere errepika ez daitezen. Baina, oraingoan merezi duena Mikel Rueda zinegilearen filma da. Duina delako. Gogoratzeak merezi du, baina gogoa pizten duena lan duina –eta argia– denean, memoriak eskertzen du.

Euskaraz –film batean– inoiz ikusitako interpretazio onenak iruditu zitzaizkidan emakume preso eta moja borreroenak. Gizonenak ere bai, baina oraingoan emakumeak dira protagonista.

Behingoz, euskararen tratamendu egokiari esker, hizkuntza ez zen traba izan nire gogoan.

Omen, diotenez, lana artea bada, ezin zara pertsona bera izan berau “dastatu” aurretik eta ostean.

Horrela atera ginen aretotik filma elkarrekin ikusi genuen hiru lagunok:

–Bikaina– esan zuen batek.

–Erritmoa hobetu liteke –beste batek.

–Protagonista nagusiaren semeak, Raulek, bizkar eman diezaioke bere amari?– hirugarrenak.

Eztabaida piztu zen.

Eztabaida ona da memoria lantzeko. Eztabaida ona da lana eta artea hobetzeko. Mikel Ruedak langa oso goian ipini du, izarren argiaren mailan ipini ere.

Lasai tokayo, unibertsoa infinitua duk-eta!

 


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude