Santiago Cervera egia esaten ari al da?


2012ko abenduaren 11n - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Santiago Cervera, prentsaren aurrean egin zuen agerraldian, atzo.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

1. Datak. Ustez Cerverak jaso zuen mezu anonimoak 2012ko azaroaren 30eko data darama. Dena den, CANeko presidente Jose Antonio Asiainek dio 25.000 euro eskatzen zizkion mezua abenduaren 4an jaso zuela (5ean jarri zuen salaketa). Mezuak zioen dirua abenduaren 7an utzi behar zuela seinalatutako lekuan. Abenduaren 9an atxilotu zuten leku horretan Cervera. “Anonimo misteriotsua existitzen bada eta diputatuari benetan tranpa bat jarri bazion, txiripaz atera zaio”, dio Escolarrek: “Edo bazekien Cervera edo bere inguruko inor ez zela handik pasako gutxienez astebete beranduago arte, edo karanbola aldrebestuak kasualitatez funtzionatu du”.

2. Mezu elektronikoa erakutsi zuen unea. Cerverak ez du azaldu ahal izan atxilotu ostean zergatik ez zion poliziari erakutsi bera engainatzea xede zuen mezu elektronikoa. Mezua zergatik azaleratu ez zuen galdetu dio Escolarrek zuzenean Cerverari. Laburrean azaltzeko: poliziei mezuaren berri eman zienean ez zioten hura erakusteko eskatu, ez zirelako galdeketa bat egiten ari; ondoren, mezuarena epaileari aipatzean, hark ere ez zion erakusteko eskatu, diputatuaren “forupeko” karguatik. Epaileak aske utzi zuen eta, hortaz, mezuak ez du poliziaren zaintza eraginkorrik jaso: aske geratzean idatzi zezakeen Cerverak.

“Ez dakigu egia esaten ari ote den”, dio Escolarrek. “Ez nintzateke apustu egitera ausartuko. Ustez diputatuari iritsi zitzaion mezuaren moduko bat jasoko banu, niri ere jakin-mina piztuko lidake. Baina Cervera biktima zein xantaiagilea izan, nekez imajina dezakegu gidoi hobeagorik thriller baterako”.


Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.