Garamendik gutxigatik ez du lortu Espainiako patronaleko tronua

  • Juan Rosell enpresari katalana izango da CEOE Espainiako patronaleko zuzendari. 33 bozetako aldea atera dio Antonio Garamendi hautagai bizkaitarrari.


2014ko abenduaren 18an - 10:34
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Antonio Garamendik ez du CEOEko buruzagitza lortu baina zuzendariorde izango da. (Argazkia:www.teinteresa.es)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Garamendik 312 bozka lortu zituen (%48), Rosellek berriz, 245 (%52 inguru).

Garamendik, Cepymeko burua izateaz gain, CEOEko zuzendariorde kargua ere izango du, Deia egunkariak argitaratu duenez.

Pozik lortutakoaz

Bizkaitarraren proiektuak metalaren edo eraikuntzaren sektoreetako patronatuaren babesa zuzen.

“Aldaketaren ahotsa” izan eta Espainiako Patronalaren irudia “garbitzea” zuen helburu Garamendik.

Cepymeko zuzendariak esan du “harro” dagoela egindako lanaz, enpresari askoren babesa jaso duelako eta uste du lortutako emaitzek Rosell hausnartzera bultzatu behar luketeela. Dena den, “esker ona” adierazi dio enpresari kalatanari.

Getxotarrak ez du zehaztu 2018an CEOEko buru izateko bere burua aurkeztuko duen edo ez.


Eguneraketa berriak daude