Plentzia-Gorlizko Danontzat gaztetxea hustu dute

  • Barikuan, auzolana deituta zuten Plentzia-Gorlizko Danontzat gaztetxeko kideek, "tokiko hesiak erorita zeudela aprobetxatuta". Azaldu dutenez, Arpillaoko eraikinaren egoera teknikoak konponbideak izan ditzake, "baina arrazoi politikoengatik Plentziako Udalak ez du gurekin elkartu nahi". Horren aurrean, Elixabete Uribarri alkateari exijitu gura izan diote "aurpegia emateko" eta eurakaz batzeko, "azken bi urteotan eskatu izan diogun bezala".


2022ko urriaren 24an - 16:18
Argazkia: Danontzat gaztetxea

Bi urte igaro dira Plentziako Udalak Arpillaoko lokalak eta eraikina behin betiko itxi  zituenetik. Barikuan, baina, udal-langileak tailer bat muntatu zuten lokaletako batean, eta Danontzat gaztetxeko kideek auzolana deitu zuten gunea txukuntzeko eta tokia berreskuratzeko. Hala ere, Udaltzaingoa eta Ertzaintza lekura bertaratu, batutako lagunak identifikatu eta gune autogestionatuaren sarraila aldatu zuten.

"Poliziei azalpenak eman genizkien, esanez arkitekto baten txostena aurkeztu genuela eta Udalarekin negoziaketak nahi genituela bertan egoteko. Udaltzainei ez zitzaien argudio horiek inporta, eta esan zuten ez zegoela arrazoi teknikorik bertan ez egoteko, arrazoiak politikoak zirela onartuta", deitoratu dute gaztetxeko kideek.

Bi urteotan, Danontzat gaztetxekoek salatu dute ez dutela Udalaren erantzunik eta alternatibarik jaso. Denbora horretan, azaldu dute behin baino gehiagotan alkateagaz batzeko bilera-eskaerak egin dituztela, baita arkitekto baten txostena aurkeztu ere. "Udaletxean dago orain urtebete baino gehiago, baina ez dugu erantzunik jaso. Uste dugu beharrezkoa dela espazio hori, eta auzolana deitu genuen hori berreskuratu eta txukuntzeko".

 

Arrastiko 17:00etarako zuten deituta gazteek auzolana, eta, gogoratu dutenez, goizean Arpillaoko lokaletako batean udal-langileak egon ziren lanean, "tailer moduko bat" muntatuta. Horren aurrean, kaleratutakoek zalantzan jarri dute berriro ere eraikinaren egoera: "Nola da posible horiek bertan egotea inolako arazorik gabe eta gu ez? Eraisteko egoeran badago, agintariei ez zaie euren langileen osasuna inporta, ala egoera ez da hain larria?".

Horren aurrean, auzolanari ekiteko deialdia zabaldu eta bertara agertu ziren hainbat kide. Hala ere, gutxira udaltzainak agertu ziren "Elixabeteren agindu zuzenari erantzunez". Batutako gazteek uko egin zioten alde egiteari, eta, ondorioz, Ertzaintza deitu zuten; "bost furgoneta etorri ziren, ordubetez erretenitu gintuzten gaztetxearen barruan, eta bertan geunden bost kideak identifikatu gintuzten". Ondoren, sarrailari batek gaztetxearen ateko sarraila aldatu zuen.

Ertzaintzak desobedientzia larria egotzi die identifikatutako bost kideei, eta gaztetxekoak zain daude ea Plentziako Udalak salaketarik jarriko duen jakiteko.

Barikuan gertatutakoaren ondoren, gaztetxeko kideek aldarrikatu dute gune autogestionatu hori "herriaren espazio" bat dela, eta eskubide osoa dutela bertan egoteko. Izan ere, diotenez, eraikinaren egoera teknikoak konponbideak izan ditzake, baina bertan ez egoteko arrazoiak politikoak direla deitoratu dute, "eta horregatik Udalak ez du gurekin elkartu nahi".


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude