Piztu Ezkerraldea, MTV ez: eskualdeko eragile sozial ugari antolatzen hasi dira

  • Egun osoko mobilizazioak antolatu dituzte azaroaren 4an, MTV-k Bizkaian eta Ezkerraldeko eskualdean bereziki, egingo duen “inbasioa” salatu eta honi aurre egiteko.


2018ko urriaren 19an - 09:51
Azaroaren 4ko mobilizazioen egitaraua. Argazkia: @Piztuezkerralde
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Bizkaiko Ezkerraldeko eskualdean ‘Piztu Ezkerraldea, MTV ez!’ plataforma sortu dute hainbat eragilek: feministak, euskaltzaleak, musika-taldeak, gazte asanbladak eta ikasle mugimenduek bat egin dute, MTV sari banaketarekin instituzioek saldu nahi duten ezkerraldearen irudiaren aurkako jarrera adierazteko.

Instituzioek munduari erakutsi nahi dioten Bizkaia turistiko eta kosmopolitaren irudia, %17ko langabezia-tasa, prekarietatea eta ehun industrialaren desegitea eguneroko ogi den Ezkerraldeko eskualdeko errealitatetik oso urrun dagoela salatzen dute plataformako kideek, sare sozialetan zabaldu duten oharrean irakur daitekeenez.

MTV sariek eragiten duten “irudi sexista”, “aisialdi eta kultura eredu kontsumista”, “diru publikoaren bidegabeko xahuketa”, “lanpostu prekarioak” eta “euskara behe mailako bihurtzen duen kultura zapaltzailea” gaitzetsi dute.

Alternatiba herrikoi eta kulturalez baliaturik, Ezkerraldea kolorez eta musikaz betetzeko gai direla aldarrikatu dute.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude