Periko Solabarriaren omenezko muralari eraso egin zioten uztailaren 18an

  • Barakaldoko Errontegi Zubian dagoen muralaren gainean, “viva España” pintaketa.


2018ko uztailaren 24an - 10:44
Muralaren gaineko pintaketa

Periko Solabarria gogoan elkarteak salatu duenez, “ezezagun batzuk izan dira eta uztailaren 18an egin zituzten pintadak, altxamendu faxistaren urteurrena baliatuz”.

Elkarteak gaineratu du, ezker abertzaleko militante ohiak herritar eta langile guztiei lagundu ziela, “baina erasotzaileei bost axola Perikok munduko herritar zein langileei emandako elkartasuna”.

Ez da muralari egin dioten lehen erasoa

2015ean hil zen ezker abertzaleko militante ohiaren muralaren gainean, joan den urrian ere “asesinos”, “etarras” eta “hiltzaileak” bezalako pintadak agertu ziren.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Periko Solabarria
Eguneraketa berriak daude