Patxi Altuna euskaltzaina eta filologoa ostiralean (20) hil zen Loiolan (Azpeitia), gaixotasun luze baten ondorioz. Altuna 1965. urtean izendatu zuten euskaltzain urgazle eta 1980an euskaltzain oso. Euskaltzaindiko Gramatika batzordeburua izan zen urte askotan. Horrez gain, euskal idazle klasikoen edizio kritiko ugari apailatu zituen. Hileta elizkizunak larunbatean egin zituzten Loiolako basilikan.
- Patxi Altunari Oihenarti buruz Argia astekarian egindako elkarrizketa (1992-09-13).
- Patxi Altunak Zeruko Argian idatzitako bi testu:
Batasuna behar (1970-09-13)
Nori sinets? (1970-11-29)