Donostiako Intxaurrondoko Ikastolako 21 ikasleren ipuinak oinarri hartuta idatzi du Pako Aristik Elurte bateko ipuinak liburua (Erein). Leporaino betea zegoen Donostiako Lugaritz antzokian aurkeztu zuten azken lana ostiralean. Elurretan ez aurrera ez atzera geratzen diren ikasleek eta idazle batek kiroldegi batean, lo hartzeko elkarri kontatzen dizkioten ipuinak dira liburuaren ardatz.