31.000 herritar baino gehiago daude ebakuntza zain Osakidetzan eta Osasunbidean

  • Nafarroan 2021 amaieran 6.531 lagun zeuden ebakuntza “ez-larri” baterako itxaron zerrendan, eta 2022 amaieran 8.206. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 21.701 paziente zeuden zain 2021ean, eta 2022an, berriz, 23.029. Bietan handitu dira itxaron zerrendak.


2023ko apirilaren 05an - 10:31
Azken eguneraketa: 23:59

Guztira 31.235 pertsona zeuden esperoan, 2022ko abenduan, Osakidetzatik edo Osasunbideatik noiz deituko, “kirurgia ez-larri” bat egiteko. Espainiako Osasun Ministerioak eman ditu datuak, Berriak jaso duenez, eta erakusten dute azken urtean luzatu egin direla itxaron zerrendak.

Osasunbidean 2021etik 2022ra 1.675 lagun gehiago zeuden esperoan, eta Osakidetzan, 1.328 eri gehiago izan ziren. Nafarroako zerbitzu publikoan ebakuntza bat egiteko batez beste 85 egun itxaron behar dituzte pazienteek, eta EAEn, aldiz, 73 egun.

Denbora tarte luzeena itxaron behar dutenak kirurgia plastikoko pazienteak dira: 164 egun Nafarroan, eta 134 EAEn. Denbora luzeena itxaroten duten bigarren espezialitatea traumatologiarena da: 102 egun Osasunbidean eta 89 egun Osakidetzan. Guztira 9.040 pertsona zeuden traumatologiako ebakuntza baten zain Hego Euskal Herrian, espezialitate hori da zerrendarik luzeenak dituena, hain justu.

Gainera, ebakuntzaren aurretik, espezialistarengana bideratzeko ere pazienteek egun ugari itxaron behar dute. Espainiako Osasun Ministerioko datuen arabera, Osasunbidean batez beste 99 egunez egon behar dute zain, eta Osakidetzan, 48 egunez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osasuna
Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


Eguneraketa berriak daude