Olearso jaialdia estreinakoz antolatu dute maiatzaren 2an eta 3an Hondarribian. Euskal Herriko talde ezagunen emanaldiak izango dira, besteak beste, Ken Zazpi, Soziedad Alkoholika, Kaotiko, Barricada, Amparanoia, Doctor Deseo eta Delorean taldeek eskainiko dituzte zuzenekoak. Jaialdia aurrera eramateko ardura Olearso Kultur Guneak izango du. Eratu berria den elkartearen helburua era guztietako ekimenak antolatzea da Hondarribian, Irunen eta baita Hendaian ere.